10. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 0000156/2010 prozedura

Galab Fidanov Kenalievek eskaturik, kaleratzea dela-eta, Fomento y Dragados del Norte, S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka epaitegi honetan titulu judizialak betearazteko bideratu den 0000156/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Lehenbizikoa: Galab Fidanov Kenalieven eta Dragados del Norte, S.L. eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren arteko lan harremana ebazpen honen egunean amaituta dagoela adieraztea, eta enpresa kondenatzea langileari diru kopuru hauek ordaintzera:

Kalte-ordaina (oker edo hutsik ezean): 14.339,21 euro.

Tramitazioaldiko soldatak (oker edo hutsik ezean): 14.128,58 euro (2010eko ekainaren 4tik 2011ko urtarrilaren 7ra bitartekoak).

Bigarrena: diru kopuru horiek ordaintzen ez badira, betearazpen honetan jada erabaki baita betearazpen agindu orokorra ematea eta betearazpena abiaraztea, PZLaren 551.3 artikuluan aurreikusitako tramiteak egiten jarraitzeko, idazkari judizialak ematen duen dekretuari lotu beharko zaio eta, horretarako, kontsulta bitez eskuratzen ahal diren erregistro eta erakundeetako datu-baseen aplikazio informatikoak. Zorraren printzipala 28.467,79 eurokoa da, interesak 1.708,06 eurokoak eta kostuak 2.846,77 eurokoak, azken zenbateko horiek behin-behinekoz kalkulatuta Lan Prozedurari buruzko Legearen 249. artikuluan ezarritako moduan.

Ebazpen hau alderdiei jakinaraz bekie, adieraziz haren aurka berraztertzeko errekurtsoa jar dezaketela, epaitegi honi zuzendua, ebazpena jaso eta ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Prozedurari buruzko Legearen 184.1 artikulua).

Eta Fomento y Dragados del Norte, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2011ko urtarrilaren 7an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1100236