4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. Titulu judizialak betearazteko 0000201/2010 prozedura
Aránzazu Ballesteros Pérez de Albénizek, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judizialak,
Aditzera ematen dut: María Coro Roldan Sanz de Galdeanok eskaturik, kaleratzea dela-eta, Yardbrid, S.L. enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 0000201/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:
"Iruñean, 2011ko urtarrilaren 25ean.
Epaileak autoa eman du betearazpen agindu orokorra emateko eta betearazpena abiarazteko. Horrenbestez, Lan Prozedurari buruzko Legearen 278. artikuluan xedatutakoarekin bat, alderdiei zitazioa egiten zaie epailearen aitzinera ager daitezen 2011ko urtarrilaren 25ean, 12:00etan, 14. judizio-aretoan (lehen solairua), alegatutako egitateak (langilea berriz ez hartzea edo berrartze irregularra) argitzeko. Berekin ekarri beharko dituzte erabili nahi dituzten frogak, bidezkoak deklaratuz gero bertan egin daitezkeenak.
Auzi-jartzaileari ohartarazten zaio bera zuzenean nahiz ordezkariaren bidez agertzen ahal dela, eta bidezko arrazoirik alegatu gabe huts egiten badu eskaeran atzera egin duela ulertuko dela. Enpresaburuari, berriz, ohartarazten zaio bera edo beraren ordezkaria agertu ezean egintza bera gabe eginen dela eta zuzenbidearen arabera dagokion kaltea izanen duela, are kontrako alderdiak adierazten duena egiazkotzat hartzearena ere, hari galdeketa egiteko eskatzen bada.
Igor bitez behar diren idatzagiriak.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.
Aurka egiteko bideak: organo judizial honetan berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, jakinarazpena jaso eta ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsogileak ebazpenari zer akats egozten dion adierazi behar du.
Hori erabaki eta sinatu du izenpetzen duen idazkariak. Fede ematen dut.
Eta Yardbrid, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.
Iruñean, 2011ko urtarrilaren 10ean.-Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.
Iragarkiaren kodea: J1100152