4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. 953/2009 judizio monitorioa
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru bat dela-eta jarritako erreklamazioarengatik, eta horren gaineko autoa eman dela. Hona hemen xedapen zatia, hitzez hitz:
Alderdi betearazlearen, hots, Javier Monreal Zaratiegui jaunaren aldeko betearazpena abiarazten da, betearazpenpeko alderdiak, Arhuka Urbanizaciones, S.L.k, 5.778,75 euro eta legezko interesak gehi bi puntu ordain diezazkion.
Eta Arhuka Urbanizaciones, S.L.ri jakinarazteko balio dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2011ko urtarrilaren 5ean.-Idazkari judiziala, Teresa Arenaza Sarasola.
Iragarkiaren kodea: J1100234