10. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa ordenantzan. Behin-betiko onespena

Iruñerriko Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2010.eko azaroaren 11n egindako bileran, aldaketa onetsi zuen hasiera batean Hiri hondakinak kudeatzeko zerbitzuaren finantzaketa arautzen duen ordenantzan. Hura 2010.eko 141. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 19an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikulua, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatua, arau harturik, eta jendaurrean egoteko epea iraganik alegaziorik aurkeztu gabe, agintzen da haren testu osoaren argitaratzeko, dagozkion ondorioak sor ditzan.

Xedpen Iragankor Bat Sartzea.

Lehen Xedapen Iragankorra.

2011. urteko ekitaldi guztirako kuota aldakorra kalkulatzerako, katastroko baliotzat 2010eko abenduaren 31n indarrean daudenak erabiliko dira.

Nafarroako Lurraldeko Aberastasunaren Erregistro Fiskalean edo zerbitzuan ondasun higiezinik berriro sartuz gero, ondasunak sartzen den unean duen katastroko balioa erabiliko da kuota aldakorraren kalkulurako oinarritzat.

I.B eranskinaren 2. Paragrafoaren moldaketa.

7. Pentsioa edo errenta jasotzen duten eta diru-behar handiko egoeran daudenendako kuota berezia.

Ezin izanen dute tarifa honetaz baliatu, aurreko baldintza bete izanik ere, urteko kopurua OAEAP bider 1,13 baino handiagoa egiten duten beste diru-sarrera gehigarriak jasotzen dituztenek, eskatzailearen eskutik zein etxebizitza berean bizi direnen eskutik. Halaber, eskatzailearen edo bizikideen ondare higigarri zein higiezina ez da 24.000 euro baino handiagoa izanen, ohizko etxebizitzaren balioa kenduta.

Iruñean, 2011ko urtarrilaren 3an.-Mankomunitateko burua, Javier Torrens Alzu.

Iragarkiaren kodea: L1100022