Iragarkia
10. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 17a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEITZA
Ordenantza, Datu pertsonalen fitxategiak sortzeko.
Behin betiko onespena
Leitzako Udalak, 2010eko irailaren 24an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Leitzako Udalean datu pertsonalen fitxategiak sortzeko ordenantza.
Hasierako onespenaren erabakia 2010eko 125. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 15ean.
Jendaurreko epea inolako erreklamazio, kexa edo oharrik jaso gabe iragan denez, behin betikoz onetsita gelditu da aipatu ordenantza, ondoren ematen baita; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak eman dion idazketaren arabera.
Leitzan, 2010eko abenduaren 17an.-Alkatea, Javier Zabalo Betelu.
ORDENANTZA, LEITZAKO UDALEAN DATU PERTSONALEN FITXATEGIAK SORTZEKO
Datuak babestearen gainean Europako Batasunean dagoen legeria Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren bitartez etorri da gure herrira (DBLO). Horrek indarrik gabe utzi du aurrekoa, esan nahi baita, Datu pertsonalen tratamendu automatizatua arautzen duen urriaren 29ko 5/1992 Lege Organikoa.
Delako DBLOak xedea du pertsona fisikoen askatasun publikoak eta oinarrizko eskubideak eta bereziki haien ohorea eta intimitate pertsonala eta familiarra bermatu eta babestea datu pertsonalen tratamenduaren arloan. Euskarri fisikoan erregistraturik egoteagatik tratamendua izan dezaketen datu pertsonalei aplikatzekoa da, baita datu horiekin geroago sektore publiko nahiz pribatuek egiten ahal duten erabilera mota guztiei ere.
Gisa honetara, datu pertsonalak bildu, biltegiratu edo tratatzen dituzten pertsona, enpresa edo entitate guztiek bete beharko dituzte halako betebehar eta neurri batzuk. Horiek DBLOan arauturik daude, baita lege organikoa garatzeko erregelamendua onesten duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan ere.
Alde horretatik, DBLOaren 9. artikuluak ezartzen du fitxategiaren edo tratamenduen arduradunek duten betebeharra segurtasun neurri tekniko eta antolamenduzko guztiak hartzeko, "datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta haiek aldatu, galdu edo baimenik gabe tratatu eta eskuratzea eragozteko, kontuan harturik teknologiaren egoera, bilduriko datuen nolakoa eta izan ditzaketen arriskuak, bai gizakien ekintzen aldetik, bai ingurunearen aldetik ere''.
DBLOaren 20. artikuluak ezartzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzen ahalko dira xedapen orokor baten bidez bakarrik, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko egunkari ofizialean argitaratu ondoan.
Fitxategiak sortu edo aldatzeko xedapenetan alderdi hauek zehaztu beharko dira:
-Fitxategiaren helburua eta eman nahi zaizkion erabilerak.
-Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek ematera beharturik daudenak.
-Datu pertsonalak biltzeko prozedura.
-Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskripzioa.
-Datu pertsonalen lagapena eta, halakorik bada, hirugarren herrialdeendako aurreikusten diren datu eskualdaketak.
-Fitxategiaren ardura duten administrazioen organoak.
-Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak.
-Eskatzekoak diren segurtasun neurriak, oinarrizko mailakoak, maila ertainekoak edo handikoak diren adierazita.
Fitxategiak kentzeko ematen diren xedapenetan fitxategien xedea ezarriko da, eta nola suntsitu behar diren adieraziko da, hori xedatuz gero.
Toki entitatea den aldetik manaturik dituen eginkizunak betetzeko behar diren datu pertsonalen fitxategien ardura du Leitzako Udalak.
Fitxategi horiek babesaren arloko legeriara egokitu beharrak eta horiek sortzeko xedapen orokor bat eman beharrak ekarri dute ondotik ematen den ordenantzaren onespena.
Halaber, legeriaren berrikuntzek eta fitxategiak erabiltzen dituzten informazio sistemetako aldaketek behartu dute ondotik zehazten diren fitxategiak kentzera.
Lehenbizikoa.-Datuak Babesteko Espainiako Agentzian inskribatutako fitxategi hauek kentzea:
Katastroa, inskripzio kodearen zenbaki hau duena: 1942780060.
Fitxategi honetako datu pertsonalak izen bereko fitxategi sortu berrira aldatu dira.
Zirkulazioa, inskripzio kodearen zenbaki hau duena: 1942780062.
Fitxategi honetako datu pertsonalak izen bereko fitxategi sortu berrira aldatu dira.
Fiskalak, inskripzio kodearen zenbaki hau duena: 1942780063.
Fitxategi honetako datu pertsonalak beste fitxategi sortu berri batzuetara aldatu dira, hain zuzen ere, udal zerga eta tasa guztiak kudeatu eta biltzeko helburua duten hauetara: JEZ, Zirkulazioa, Lizentziak, Baimenak eta Kontzesioak, Katastroa, Gainbalioak.
Diru-bilketa, inskripzio kodearen zenbaki hau duena: 1943613386.
Fitxategi honetako datu pertsonalak beste fitxategi sortu berri batzuetara aldatu dira, hain zuzen ere, udal zerga eta tasa guztiak kudeatu eta biltzeko helburua duten hauetara: JEZ, Zirkulazioa, Lizentziak, Baimenak eta Kontzesioak, Katastroa, Gainbalioak.
Erregistroa, inskripzio kodearen zenbaki hau duena: 1942780061.
Fitxategi honetako datu pertsonalak Sarrera-irteeren Erregistroa izeneko fitxategi sortu berrira aldatu dira.
Bigarrena.-Fitxategi hauek sortzea, deskripzio eta ezaugarri hauekin:
Ura:
-Aurreikusitako xedeak eta erabilerak: edateko ur horniduraren zerbitzua eskatu edo jasotzen dutenen datu pertsonalak biltzea. Hornituriko uraren zerbitzua kudeatu eta hura kobratzeko erabiliko dira datuak.
-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek hitzez emanen dituzte.
-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: edateko ur horniduraren zerbitzua jasotzen duten pertsonei edo enpresei dagozkie datuak.
-Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.
- Ondasun eta zerbitzuen eskualdaketen datuak.
- Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
-Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
-Datuen komunikazioa: ez da eginen.
-Organo arduraduna: Leitzako Udala.
-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Leitzako Udala.
-Segurtasun maila: ertaina.
Katastroa:
-Aurreikusitako xedeak eta erabilerak: katastroa mantentzea: kontsultak egitea eta ziurtagiriak luzatzea. Landalurreko eta hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren diru-bilketa.
-Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak interesdunek edo haien legezko ordezkariek ematen dituzte, udal bulegoetan eskriturak entregatzean, edo notariotzek, eskrituren zerrenden berri ematean.
-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: katastroko ondasunen titularrak.
-Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.
- Inguruabar sozialen datuak.
- Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
-Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua, udal kudeaketaren aplikazioa eta DIGIT.
-Datuen komunikazioa: bidezko interesa dutenei (Nafarroako Lur-Ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 8.2 artikulua), herriaren defendatzaileari, Gizarte Segurantzaren erakundeei, beste toki entitateei, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko departamentuei, Estatuko Administrazio Orokorrari, Comptos Ganberari, epaile eta epaitegiei, 12/2006 Foru Lege horren 43 eta 44. artikuluetan araututakoari jarraikiz.
-Organo arduraduna: Leitzako Udala.
-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Leitzako Udala.
-Segurtasun maila: ertaina.
Hilerria:
-Aurreikusitako xedeak eta erabilerak: hilerriaren kudeaketa: erabilera, nitxoen eta hilobien kontzesioen kontrola, toki entitateak emandako zerbitzuak eta dagokien tasak kobratzea.
-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek edo haien ordezkariek idatzizko eskaera bidez emanda.
-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Udalaren hilerrian nitxoak edo hilobiak erabiltzen dituztenak.
-Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa.
- Bestelako datuak: nitxoaren zenbakia, heriotzaren data eta tokia.
- Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
-Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.
-Datuen komunikazioa: ez da eginen.
-Organo arduraduna: Leitzako Udala.
-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Leitzako Udala.
-Segurtasun maila: ertaina.
Zirkulazioa:
-Aurreikusitako xedeak eta erabilerak: ibilgailuen errolda mantentzeko lanak eta zirkulazio zergaren diru-bilketa.
-Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak etortzen dira Trafiko Zuzendaritza Nagusitik, datuak paperezko euskarrian bidaltzen baititu hilabetero, eta gestorietatik, posta arruntaren bidez.
-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: udalerrian erregistratutako ibilgailuen titularrak.
-Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.
- Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
-Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua, udal kudeaketaren aplikazioa.
-Datuen komunikazioa: Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoei eta Gizarte Segurantzako organismoei, aldez aurretik eskatuta.
-Organo arduraduna: Leitzako Udala.
-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Leitzako Udala.
-Segurtasun maila: ertaina.
Herrilurrak:
-Aurreikusitako xedeak eta erabilerak: Leitzako Udalaren herrilurretako aprobetxamenduen esleipena, mantentze lanak eta kontrola, auzolanen kontrola eta kanona kobratzea.
-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek, behar den eskabidea aurkeztuta edo ahoz, 012 zerbitzuaren bitartez.
-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: herrilurren aprobetxamenduen onuradunak.
-Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, telefonoa.
- Ezaugarri pertsonalen datuak.
- Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
- Bestelako datuak: eguna eta zenbatekoa.
-Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa, udal kudeaketaren aplikazioaren bidez eta paperean.
-Datuen komunikazioa: ez da daturik ematen.
-Organo arduraduna: Leitzako Udala.
-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Leitzako Udala.
-Segurtasun maila: ertaina.
Aurrekontuaren kontabilitatea:
-Aurreikusitako xedeak eta erabilerak: Udalarekin harreman ekonomiko eta fiskalak izan dituzten horien datu pertsonalak bildu eta altxatzea. Aurrekontuen kontabilitatea eramateko erabiliko dira datuak.
-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte, kontabilitateko dokumentu egokiaren bidez.
-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: kontabilitate ekitaldian Udalarekin harremana duten hirugarrenak.
-Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, NAN/IFZ, telefonoa.
- Ondasun edo zerbitzuen eskualdaketen datuak
- Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
-Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
-Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuari eta Comptos Ganberari.
-Organo arduraduna: Leitzako Udala.
-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Leitzako Udala.
-Segurtasun maila: oinarrizkoa.
JEZ:
-Aurreikusitako xedeak eta erabilerak: JEZa ordaindu behar dutenen datu pertsonalak biltzea. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga idatziz jasotzeko, kobratzeko eta ziurtagiriak luzatzeko erabiliko da.
-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek edo haien ordezkariek emanen dituzte, behar den inprimakiaren bidez.
-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: JEZaren mendeko enpresetako profesional, titular edo ordezkariak.
-Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa, NAN/IFZ.
- Merkataritza arloko datuak.
- Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
- Bestelako datuak: alta edo bajaren data.
-Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.
-Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernuari.
-Organo arduraduna: Leitzako Udala.
-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Leitzako Udala.
-Segurtasun maila: ertaina.
Lizentziak, baimenak eta kontzesioak:
-Aurreikusitako xedeak eta erabilerak: lizentziak, baimenak eta kontzesioak eskatzen dituztenen datuak biltzea. Obra lizentziak, irekitzeko lizentziak edo jarduerarako lizentziak eta administrazioaren beste baimen eta kontzesio batzuk kudeatu eta kontrolatzea, barne izanik aparkatzeko txartelak ematea, eta horiei dagozkien tasak edo zergak kobratzea.
-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte, behar den eskaeraren bidez eta dagozkien dokumentuak aurkeztuta.
-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: lizentzia, baimen eta kontzesioen eskatzaileak.
-Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa, NAN/IFZ, irudia.
- Inguruabar sozialen datuak.
- Merkataritza arloko datuak.
- Bereziki babestutako datuak.
- Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
-Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
-Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernuari.
-Organo arduraduna: Leitzako Udala.
-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Leitzako Udala.
-Segurtasun maila: handia.
Biztanleen errolda
-Aurreikusitako xedeak eta erabilerak: biztanleen erroldako datu pertsonalak biltzea eta eguneratzea. Datuak eguneratzeko, ziurtagiriak luzatzeko eta estatistikak prestatzeko erabiliko da.
-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte datuak, erroldan sartzeko edo bertako datuak aldatzeko inprimakien bidez.
-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Leitzako Udaleko biztanleak eta bertan bizilekua dutenak.
-Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, posta-helbidea, NAN/IFZ, telefonoa, pasaportea, egoitza-txartela.
- Ezaugarri pertsonalen datuak.
- Ikasketa eta lanbide datuak.
-Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.
-Datuen komunikazioa: Estatistikako Institutu Nazionalari, Nafarroako Gobernuari, bestelako toki korporazioei eta Segurtasun Indar eta Kidegoei.
-Organo arduraduna: Leitzako Udala.
-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Leitzako Udala.
-Segurtasun maila: oinarrizkoa.
Langileak:
-Aurreikusitako xedeak eta erabilerak: Udaleko langileen datu pertsonalak biltzea. Langileak kudeatzeko erabiliko da: kontratuak, nominak, aseguruak, senda-agiriak eta ezgai-agiriak eta laneko arriskuen prebentzioa.
-Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak interesdunek berek emanen dituzte, ahoz edo ziurtagiriak aurkeztuz.
-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Leitzako Udalaren zerbitzuko langileak.
-Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa, IFZ, Gizarte Segurantzako zenbakia, telefonoa, sinadura.
- Ezaugarri pertsonalen datuak.
- Enpleguaren xehetasunen gaineko datuak.
- Osasun arloko datuak.
- Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
-Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
-Datuen komunikazioa: Gizarte Segurantzako erakundeei, Nafarroako Enplegu Zerbitzuari, Nafarroako Gobernuari, aseguru-etxeei, prebentzioko kanpo zerbitzuari.
-Organo arduraduna: Leitzako Udala.
-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Leitzako Udala.
-Segurtasun maila: oinarrizkoa.
Gainbalioak:
-Aurreikusitako xedeak eta erabilerak: gainbalioaren gaineko zerga ordaindu behar dutenen datu pertsonalak biltzea. Zerga hori kobratzeko erabiliko da.
-Datuak nondik eta nola biltzen diren: zerga ordaindu beharra dakarren kontratuaren egileek eta notaritzek emanen dituzte.
-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: zerga hau ordaintzera behartuta daudenak.
-Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, NAN/IFZ.
- Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
-Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
-Datuen komunikazioa: ez da eginen.
-Organo arduraduna: Leitzako Udala.
-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Leitzako Udala.
-Segurtasun maila: ertaina.
Sarrera/Irteera erregistroa:
-Aurreikusitako xedeak eta erabilerak: agirien sarrera-irteeren erregistroaz arduratzea.
-Datuak nondik eta nola biltzen diren: postazko harremanez arduratzen diren langileek eta interesdunek berek emanen dituzte, eskaeren bidez, agiriak eskura emanez, postaz...
-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Udalera idazki bidez jotzen dutenak eta jakinarazpen ofizialen hartzaileak.
-Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea.
-Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.
-Datuen komunikazioa: ez da eginen.
-Organo arduraduna: Leitzako Udala.
-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Leitzako Udala.
-Segurtasun maila: oinarrizkoa.
Interesen erregistroa:
-Aurreikusitako xedeak eta erabilerak: interesen erregistroa eratu eta kontrolatzea, indarra duen legeriari jarraikiz.
-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dizkiote Udaleko idazkariari.
-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Leitzako Udaleko udalkideak.
-Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.
- Inguruabar sozialen datuak.
- Enpleguaren xehetasunen gaineko datuak.
- Merkataritza arloko datuak.
- Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
-Tratamendurako erabilitako sistema: paperezko euskarrian.
-Datuen komunikazioa: bidezko interesa dutenei.
-Organo arduraduna: Leitzako Udala.
-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Leitzako Udaleko Idazkaritza.
-Segurtasun maila: oinarrizkoa.
Bikote egonkorren erregistroa:
-Aurreikusitako xedeak eta erabilerak: ezkondu gabeko bikote egonkor gisa inskribatzeko interesa dutenen datu pertsonalak biltzea. Elkartzea gauzatu dela idatziz jasotzeko eta ziurtagiriak luzatzeko erabiliko da.
-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte, erregistroan izena emateko eskatzeko agertzen direnean.
-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: ezkondu gabeko bikote egonkorrak, Leitzako Udalean erregistratuak.
-Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.
- Ezaugarri pertsonalen datuak.
- Bestelako datuak: bizikidetza noiz hasi zen eta noiz egin zen inskripzioa.
- Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
-Tratamendurako erabilitako sistema: paperezko euskarria, Erregistro Liburua.
-Datuen komunikazioa: ez da eginen, salbu eta elkartzeko kideetako edonork edo epaile eta epaitegiek eskatuta egiten diren ziurtagiriak.
-Organo arduraduna: Leitzako Udala.
-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Leitzako Udala.
-Segurtasun maila: oinarrizkoa.
0-3 urtekoendako ikastetxea:
-Aurreikusitako xedeak eta erabilerak: 0-3 urtekoendako Haur Hezkuntzako Ikastetxearen kudeaketa.
-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek edo haien ordezkariek emanen dituzte, datuak biltzeko inprimakien bidez.
-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: ikastetxean matrikulatutako ikasleak eta haien aita-amak.
-Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, posta-helbidea, sinadura, Gizarte Segurantzako zenbakia, telefonoa, NANa, irudia.
- Ezaugarri pertsonalen datuak.
- Bereziki babestutako datuak.
- Enpleguaren xehetasunen gaineko datuak.
- Datu ekonomikoak eta aseguruenak.
-Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
-Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernuari.
-Organo arduraduna: Leitzako Udala.
-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Leitzako Udala.
-Segurtasun maila: handia.
012 Infolocal:
-Aurreikusitako xedeak eta erabilerak: posible egitea herritarrei laguntza emateko telefono bidezko zerbitzu bat, haien kudeaketa eta tramiteei kasu egiteko, Udalaren gaineko informazioa nahiz informazio orokorra biltzeko, iradokizunak eta arrangurak aurkezteko eta gaztiguak eta bestelako zerbitzuak emateko.
-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek hitzez emanen dituzte.
-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: telefono bidez laguntza emateko zerbitzua erabili nahi duten guztiak eta Udalaren ekimenez egiten diren gaztigu eta inkesten hartzaileak.
-Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, telefonoa.
- Ezaugarri pertsonalen datuak.
- Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
-Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.
-Datuen komunikazioa: ez da eginen.
-Organo arduraduna: Leitzako Udala.
-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Leitzako Udala.
-Segurtasun maila: oinarrizkoa.
Arriskugarri gerta daitezkeen animalien erregistroa:
-Aurreikusitako xedeak eta erabilerak: arriskugarri gerta daitezkeen animalien zentsua izatea, halako animaliak edukitzeko lizentzia ematea eta lizentzia hori emateari dagokion tasa kobratzea, badagokio.
-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek emanen dituzte, lizentzia idatziz eskatzean.
-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: animalia arriskutsuak edukitzeko lizentzia eskatzen dutenak.
-Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, irudia.
- Ezaugarri pertsonalen datuak.
- Osasunari buruzko datuak.
- Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
-Tratamendurako erabilitako sistema: papera.
-Datuen komunikazioa: ez da eginen.
-Organo arduraduna: Leitzako Udala.
-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Leitzako Udala.
-Segurtasun maila: handia.
Hirugarrena.-Ordenantza hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta xedatzea sortutako fitxategiak inskriba daitezela Datuak Babesteko Espainiako Agentziako Erregistroan eta ezaba daitezela hala adierazi bada.
Iragarkiaren kodea: L1020793
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
