10. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Aldaketa xehakatua Berriobeitiko Udal Planean BPI-20 unitatea mugatzeko. Behin betiko onespena

2010eko apirilaren 6ko osoko bilkuran erabakita, behin betiko onetsi zen Aitzoaingo BPI-20 unitatearen jarduketa sistema aldatzea, konpetsazioa izatetik lankidetza izatera pasa baita.

Kontuan izanik 2010eko irailaren 7ko osoko bilkuran hasiera batean onetsi zela Aitzoaingo BPI-20 unitateko aldaketa xehakatua, unitatea eta lerrokadurak berriz mugatzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70. eta 71. artikuluetan lege beraren 79.2 artikuluari buruz ezarritakoa aplikatuz, espedientea jendaurrean egon da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik; hain zuzen ere, 2010eko urriaren 6an argitaratuta (121. Nafarroako Aldizkari Ofiziala), eta ez da alegazio edo erreklamaziorik izan.

Berriobeitiko Udalak, 2010eko azaroaren 30eko osoko bilkura berezian, behin betiko onetsi zuen Berriobeitiko Udal Planeko aldaketa xehakatua Aitzoaingo BPI-20 unitatea mugatzeko.

KONTZEJUA:

AITZOAIN

IDENTIFIKAZIOA:

BP.I-20

UKITUTAKO LURZATIAK:

191, 832, 833, 98, 410, 411, 404 eta bide publikoak

HIRIGINTZAKO HELBURUAK:

Plazaola industrialdearen urbanizazioa osatzea

SAILKAPENA:

Hiri lurzorua.

ERABILERAK:

Industria eta bateragarriak

UNITATEAREN AZALERA:

9.031 m² (gutxi gorabehera)

LAGATZEKO AZALERA:

2.080 m²

ERAIKIGARRITASUNA:

0,50 m2c/m2s, eraikuntzarik gabeko lurzorua

JARDUTEKO SISTEMA:

Lankidetza.

HIRIGINTZAKO PROZEDURA:

Birzatiketa proiektua.

Urbanizazio proiektua.

Eraikuntza proiektua.

OHARRAK:

Gutxienez 220 m²-ko azalera duten partzelazioak baimendu dira eraikuntzarik gabeko lurzoruan.

Eraikuntzak finkatutako lurzoruan partzelazioak egiteko, Hirigintzako Araudi Orokorrean ezarritakoa aplikatu beharko da (45. art.).

Berriobeitin, 2010eko abenduaren 21ean.-Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.

Iragarkiaren kodea: L1021048