2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Espedientea Nafarroako Administrazio Auzitegiari igortzea
2010eko abenduaren 16an, Kintoko Mankomunitateko lehendakari Virginia Alemán Arrastio andreak ondoko ebazpena eman zuen.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakariak, 2010eko azaroaren 5ean eman idazkian (Mankomunitatean 2010eko azaroaren 18an jasotakoa), adierazi du Miguel Ángel Barberena Ariztia jaunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu duela Kintoko Mendi Mankomunitateko Batzarrak 2010eko uztailaren 29an hartu erabaki baten aurka; hain zuzen ere, behin betiko fidantza ez eratzeagatik eta usategietako ehiza aprobetxamendua esleitzeko enkantea berriz egin behar izateagatik eskatutako kalteordainei buruz 2009ko uztailaren 20an erabakitakoaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa ezesten zuelako erabaki horrek. Hartara eskatzen du, interesatuei dei egin ondoan, administrazio espedientea berari igortzeko, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduko 12.2 artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako testuaren arabera.
Horren ondorioz, aipatutako artikulua betetzeko eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 21-l-k artikuluak xedatzen duenaren arabera legez eman zaizkidan ahalmenak erabiliz,
XEDATU DUT:
Lehena: Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea Miguel Ángel Barberena Ariztia jaunak arestian aipatu egintzen aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea.
Bigarrena: Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, administrazio espedientean agertzen diren interesdun guztiek jakin dezaten, eta haiek epatzea errekurtsora ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegira, hamar egun balioduneko epean, hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Hirugarrena: Nafarroako Administrazio Auzitegiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Elizondon (Baztan), 2010eko abenduaren 16an.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.
Iragarkiaren kodea: L1020933