10. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3216/2010 EBAZPENA, abenduaren 17koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, maisu-maistren zenbait lanpostu kendu eta lanpostu ibiltariko izendapena duten maisu-maistra batzuk ikastetxeko lanpostuetara atxikitzen dituena.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak azaroaren 5ean emandako 2904/2010 Ebazpenaren bidez onetsi dira Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo bi kurtsoetako ikastetxeen zonifikazioa, departamentu honen menpeko ikastetxe eta programetako plantillak, lanpostuak kentzeko eskaeraren prozedurak eta lanpostu ibiltarietako atxikipena, bai eta Nafarroako Foru Komunitateko maisu-maistren lanpostuak betetzeko Hezkuntza Departamentuak 2010-2011 ikasturtean eginen dituen deialdietan bete beharreko behin-behineko lanpostu hutsak ere. Ebazpena 2010eko 142. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 22an.

Arau horren 5. puntuak ezartzen duenez, behin betiko destinoa duten Maisu-maistren Kidegoko funtzionarioek, baldin eta beren lanpostua onetsitako plantilletan aurreikusita ez badago, beren lanpostua kentzea eskatzen ahalko dute.

Bestalde, aipatu arau horren 6. puntuak xedatzen duenez, maisu-maistrek, baldin eta behin betiko destinoa ikastetxeko lanpostu arrunt batean badute baina ibiltari izatera pasatu bada, hauetako bat hauta dezakete: lanpostu ibiltari berriari atxikitzea, ikastetxeko antzinatasunari eutsiz ondorio guztietarako, edo lanpostua kentzea.

Halaber, puntu horretan xedatzen denaren arabera, destinoa ikastetxe bati atxikitako lanpostu ibiltari batean duten maisu-maistrak, baldin eta lanpostu ibiltaria ikastetxeko lanpostu arrunt bihurtzen bada, ofizioz atxikiko zaizkio ikastetxeko lanpostu arrunt berriari.

Ebazpen honen xedea da aipatu ebazpenean xedatutakoaren ondorioz lanpostua kendua edo aldatua duten maisu-maistren zerrenda onestea.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuko Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak irailaren 19an emandako 155/2007 Ebazpenak eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Lanpostua kendu zaien Maisu-maistren Kidegoko funtzionarioen zerrenda onestea, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak azaroaren 5ean emandako 2904/2010 Ebazpenean ezarritakoarekin bat. Ebazpen honen I. eranskinean dago zerrenda.

Lanpostu kentzeak 2010eko abenduaren 2tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Lanpostu ibiltaria ikastetxeko lanpostu arrunt bihurtua duten Maisu-maistren Kidegoko funtzionarioen zerrenda onestea. Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak azaroaren 5ean emandako 2904/2010 Ebazpenaren 6. puntuaren arabera, ikastetxeko lanpostu arrunt berriari atxikita geldituko dira. Ebazpen honen II. eranskinean dago zerrenda.

Lanpostu berriko atxikipenak 2011ko irailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Hezkuntza Departamentuaren Argibide eta Agiri Bulegoan eta departamentuaren web orrian, www.educacion.navarra.es, argitaratuko dira,2010eko abenduaren 22an.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

5. Ebazpen honen kontra interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

6. Ebazpen hau eta eraskinak igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eta Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketarako Atalera, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2010eko abenduaren 17an.-Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Begoña Unzué Vela.

I. ERANSKINA

Lanpostua kendu zaien maisu-maistrak

Izen-deiturak: Blanco Rojo, M.ª Asunción.

LEZ: 2914678168A0597.

Kendutako lanpostua: Ingelesa, gaztelaniaz.

Ikastetxea: "José M.ª de Huarte" HLHIP

Herria: Iruña.

Izen-deiturak: Galdeano Sanz, M.ª Teresa.

LEZ: A45EC0000206362.

Kendutako lanpostua: Haur Hezkuntza, gaztelaniaz.

Ikastetxea: "San Juan de la Cadena" HLHIP.

Herria: Iruña.

Izen-deiturak: Jiménez Bardina, Ana Belén.

LEZ: 7319623946A0597.

Kendutako lanpostua: Haur Hezkuntza, gaztelaniaz.

Ikastetxea: "El Lago de Mendillorri" HLHIP.

Herria: Iruña.

Izen-deiturak: Zamanillo Lacunza, Olga.

LEZ: 1584984435A0597.

Kendutako lanpostua: Ingelesa, gaztelaniaz.

Ikastetxea: "Cardenal Ilundain" HLHIP.

Herria: Iruña.

II. ERANSKINA

Ikastetxeko lanpostu arrunt bati atxikitako maisu-maistrak

Izen-deiturak: Alonso Astondoa, Idoia.

LEZ: 4462580502A0597.

Lanpostua: Musika, euskaraz.

Ikastetxea: "Zelandi" HLHIP.

Herria: Altsasu.

Izen-deiturak: Arenas Badiola, M.ª Carmen.

LEZ: 0892541524A0597.

Lanpostua: Ingelesa, euskaraz.

Ikastetxea: "San Donato" HLHIP.

Herria: Etxarri Aranatz.

Izen-deiturak: Ariztimuño Zubillaga, M.ª Aránzazu.

LEZ: 7268034646A0597.

Lanpostua: Euskara.

Ikastetxea: "Julián M.ª Espinal Olcoz" HLHIP.

Herria: Mendigorria.

Izen-deiturak: Ayensa Méndez, Javier.

LEZ: 7874358802A0597.

Lanpostua: Gorputz Hezkuntza, gaztelaniaz.

Ikastetxea: "El Castellar" HLHIP.

Herria: Alesbes.

Izen-deiturak: Etxeberria Telletxea, Edurne.

LEZ: 4464015246A0597.

Lanpostua: Ingelesa, euskaraz.

Ikastetxea: "Domingo Bados" HLHIP.

Herria: Olazti.

Izen-deiturak: Jáuregui Miranda, Miren.

LEZ: 7248430557A0597.

Lanpostua: Ingelesa, euskaraz.

Ikastetxea: "Julián Gayarre" HLHIP.

Herria: Erronkari.

Izen-deiturak: Marco Arizaleta, Iván Fernando.

LEZ: 4462687346A0597.

Lanpostua: Ingelesa, gaztelaniaz.

Ikastetxea: "San Benito" HLHIP.

Herria: Miranda Arga.

Izen-deiturak: Zumeta Mendizábal, Ainhoa.

LEZ: 4415981835A0597.

Lanpostua: Ingelesa, euskaraz.

Ikastetxea: HLHIP.

Herria: Otsagabia.

Iragarkiaren kodea: F1021014