98. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 13a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

ZARAGOZAKO LAN ARLOKO 5. EPAITEGIA

Ediktua. Jakinarazpen zedula

Miguel Ángel Esteras Pérez jaunak, Zaragozako Lan arloko 5. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

Ángel Gonzalo Gómez jaunak eta Roberto Gonzalo Gómez jaunak eskaturik, gai arrunta dela-eta, Soldatak Bermatzeko Funtsaren eta Encofrados Joferal S.L. enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratzen ari den 1184/2009 demanda-prozeduran honako epai hau eman da:

Xedapen zatian hauxe dioen epaia:

Epaitza:

Zati batean baiesten dut Ángel Gonzalo Gómez jaunak eta Roberto Gonzalo Gómez jaunak Encofrados Joferal S.L. enpresaren aurka jarritako demanda, eta horrenbestez demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileei 3.335,92 euro eta 3.853,55 euro ordaintzera, gehi %10eko berandutza-interesak, emandako kopuruei dagokienez (garraioaren plusa eta lokomozioa bazter utzita).

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta adieraz bekie erregutze-errekurtsoa aurkezten ahal dutela Aragoiko Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, eta ebazpen hau jakinarazi eta ondoko bost eguneko epean iragarri behar dela errekurtso hori.

Demandatuari ohartaraziko zaio, epai honen aurkako errekurtsoa jarriz gero, 150,25 euroko gordailua aurkeztu beharko duela epaitegi honen kontuan, Banco Español de Créditoren 8005 zenbakiko sukurtsalean, Zaragozako Torrenueva kaleko 3an. Banku transferentzia egiteko abonu-kontua: (B.K.K.) 0030 8005 40 0000000000, kontzeptua: 4895 0000 65 ......, eta esku-dirua sartzeko: 4895 0000 65 ??. Diru kopuru hori sartu izana frogatzen duen gordekina Idazkaritzan aurkeztu behar da errekurtsoa jartzerakoan.

Halaber, demandatuak, errekurtsoa iragartzerakoan, egiaztatu beharko du kondenaren xede den kopurua epaitegi honek Baneston duen Gordailuen eta Kontsignazioen Kontuan gorde izana: Banco Español de Créditoren sukurtsalean, Torrenueva kaleko 3an. Banku transferentzia egiteko abonu-kontua: (B.K.K.) 0030 8005 40 0000000000, kontzeptua: 4895 0000 65 ......, edo bankuko abalaren bitartez ziurtatu, eta bertan abal-emailearen erantzukizun solidarioa adierazi.

Egin bedi ebazpen honen egiaztagiria eta erants bekie jarduketei, jatorrizkoa epaitegi honen epaien liburura eramanez.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Encofrados Joferal S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio aurrerantzean jakinarazpenak epaitegi honetako iragarki-lekuan eginen direla, autoenak, epaienak eta epatzeenak izan ezik.

Zaragozan, 2010eko maiatzaren 19an.-Idazkari judiziala, Miguel Ángel Esteras Pérez.

Iragarkiaren kodea: J1012929