98. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 13a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

ZARAGOZAKO LAN ARLOKO 5. EPAITEGIA

Ediktua. Jakinarazpen zedula

Miguel Ángel Esteras Pérez jaunak, Zaragozako Lan arloko 5. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

Ricardo Lapuente Sierra jaunak eskaturik, Gizarte Segurantza dela-eta, Salud enpresaren, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren, Pinturas Otema, S.L.ren, Asepeyoren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratzen ari den 783/2009 demanda-prozeduran honako hau eman da:

Xedapen zatian hauxe dioen epaia:

Epaitza:

Ezesten dut Ricardo Marcelino Lapuente Sierra jaunak Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren, Asepeyo Mutualitatearen, Aragoiko Osasun Zerbitzuaren eta Pinturas Otema S.L. enpresaren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, demandatuak absolbitu egiten ditut haien aurka azaldutako auzietatik.

Jakinaraz bekie epaia alderdiei, adieraziz haren aurka erregutze-errekurtsoa jar daitekeela Aragoiko Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, jakinarazi eta ondoko bost egun balioduneko epean. Horretarako aski izanen da epaia jakinaraztean alderdiak, haren abokatuak edo ordezkariak asmo horren berri ematea. Zilegi izanen da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek bertan agertzea edo idazkia aurkeztea.

Egin bedi ebazpen honen egiaztagiria eta erants bekie jarduketei, jatorrizkoa epaitegi honen epaien liburura eramanez.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Pinturas Otema, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio aurrerantzean jakinarazpenak epaitegi honetako iragarki-lekuan eginen direla, autoenak, epaienak eta epatzeenak izan ezik.

Zaragozan, 2010eko ekainaren 11n.-Idazkari judiziala, Miguel Ángel Esteras Pérez.

Iragarkiaren kodea: J1012918