98. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 13a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

VALENTZIAKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 001587/2009 kaleratzeagatiko autoak

I.O.Z.: 46250-44-4-2009-0025046.

Isabel Llacer Segura andreak, Valentziako Lan arloko 2. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: Epaitegi honetan, Antonio Sainz Pardo Micok eskaturik, Jump Grupo Comunicacion Integral, S.L.ren aurka bideratzen ari diren 001587/10 autoetan, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da 2010eko ekainaren 15ean:

Xedatzen dut:

Auzi-jartzailea Jump Grupo Comunicación Integral, S.L. enpresarekin lotzen zuen lan harremana amaitua dagoela deklaratzen da, ondorioak dataren egunetik sortuko direla. Enpresa demandatua kondenatzen dut langileari honako kopuru hauek ordaintzera kalte-ordainengatik eta tramitazioaldiko soldatengatik:

Izena: Antonio Sainz-Pardo Micó. Kalte-ordaina: 2.362,38 euro. Tramitazioaldiko soldatak: 14.546,58 euro.

Halaber, eta auto honetan demandatuak kondenaren arabera ordaindu behar dituen diru-kopuru likidoak zehaztu direnez, egin bekio errekerimendua auzi-jartzaileari, kopuru hori ordaindu zaion adieraz dezan. Horregatik, LPLren 274. artikuluan eta hurrengoetan arautzen den intzidenteari buruz bere garaian eskatutako betearazpena artxibatu eginen da; edo bestela, PZLaren 548. artikuluan ezartzen den hogei eguneko epearen barnean, dagokion diruzko betearazpena eska dezala. Betearazpen horri egokia den izapidea emanen zaio, eta bidezkoa bada, Lan Arloko Betearazpenen 3. Epaitegi Bereziari igorriko zaio, eta ohartaraz bedi epe horretan egiaztatu ezean berdin artxibatuko direla auto hauek. Horrek ez du galaraziko prozesua berriro irekitzea, auzi-jartzaileak hala eskatzen badu.

Jakinaraz bekie ebazpen hau aldeei eta, bidezkoa bada, interesa duten gainerakoei. Haiei adieraziko zaie ebazpenaren aurka apelazio-errekurtsoa jar daitekeela auzitegi honetan, bost eguneko epean, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 451. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako modu eta baldintzetan, eta 15. xedapen gehigarriko laugarren zenbakiaren arabera, errekurtsogileak (aldea langilea edo Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuraduna ez bada) 25,00 euroko gordailua ordaindu beharko du Banesto banku-erakundearen 4467 0000 30 1587 09 kontuan.

Hori agindu eta sinatu du Jaime Yanini Baeza Valentziako Lan arloko 2. Epaitegiko epaile magistratu jaunak.

Eta jasota gera dadin eta Jump Grupo Comunicacion Integral, S.L.ri jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut, iragarki oholean jarri eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Valentzian, 2010eko ekainaren 15ean.-Idazkaria, Isabel Llacer Segura.

Iragarkiaren kodea: J1012112