98. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 13a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
4. EPAITEGIA

Ediktua. 0000591/2010 jabari-espedientea

Elena Galarza Arratibel andreak, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Emiliano Torrecilla Fernándezek eskaturik, epaitegi honetan jabariaren gaineko 0000591/2010 prozedura bideratzen ari da, finka honen segidako traktua berriro hasteko:

Hiri finka: Tuterako San Anton kaleko 28an dagoen etxea, honako hauek ditu parean: sartu eta eskuinean Vicente Berruetaren etxea; ezkerrean María Antonia Maisterrarena, eta atzean Dolores Loraque andrearena. Tuterako Jabetza Erregistroan inskribaturik dago: 6.820. finka, 244. orrian, 827. liburukian, 147. liburuan.

Honen bidez, egun honetako probidentzian erabakitakoarekin bat, eskatutako inskripzioaren ondorioz kalte har dezaketen pertsona aipatugabeei dei egiten zaie ediktu hau argitaratu ondoko hamar egunetan espedientean ager daitezen eta eskubidez komeni zaiena alega dezaten.

Tuteran, 2010eko uztailaren 5ean.-Idazkaria, Elena Galarza Arratibel.

Iragarkiaren kodea: J1011997