98. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1862/2010 EBAZPENA, uztailaren 28koa, Enpresako zuzendari nagusiak emana, "13,2 kV-eko bariantea, San Adrián-Andosilla BTA izeneko linearen 01.54 zenbakiko euskarritik hasita" izeneko proiektuaren okupatu aurreko aktak egiteko deitzen duena.

Enpresako zuzendari nagusiak ekainaren 24an emandako 1668/2009 Ebazpenaren bitartez, "13,2 kV-eko bariantea. San Adrián-Andosilla BTA izeneko linearen 01.54 zenbakiko euskarritik hasita" izeneko proiektua onetsi, instalazioa baimendu eta haren onura publikoa onartu zen.

Onura publikoaren adierazpen horrek berarekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea, okupatu aurreko aktak egiteko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "13,2 kV-eko bariantea. San Adrián-Andosilla BTA izeneko linearen 01.54 zenbakiko euskarritik hasita" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Carcarko alkateari, edo hark izendatzen duen zinegotziari dei egitea, okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzekoak egitera ager daitezen, Carcarko udaletxean, 2010eko irailaren 15ean, goizeko 10etan.

Aktak egiteko ordena interesdun bakoitzari jakinaraziko zaio, banakako zitazio zedularen bitartez.

Ekitaldi horretara titularrak berak agertu beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala ahalordetutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, peritoak eta/edo notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

2. Jesús Javier Elizalde Esteban eta Isabel Akerreta Larraz, horietako edozein, Administrazioaren ordezkari izendatzea, Marta Iraizoz San Julián, Mª Jesús Echeverría Ororbia eta José Ramón Eraso Remírez, horietako edozein, onuradunaren ordezkari, eta Ainhoa Barbería Quiroz, Cándido Echarri Lacunza eta Gabriel Olagüe Santesteban, horietako edozein, peritu, okupatu aurreko, adostasun, okupazio eta ordainketa aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak sina ditzaten.

3. Ebazpen hau Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Carcarko herriko etxeko iragarki oholean argitaratzea.

Iruñean, 2010eko uztailaren 28an.-Enpresako zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.

OKUPATU AURREKO AKTAK EGITEKO EKITALDIRA
DEITUTAKOEN ZERRENDA

Espedientea

00001202-2010-0006

Proiektua

"13,2 kV-eko bariantea, San Adrián-Andosilla BTA izeneko linearen 01.54 zenbakiko euskarritik hasita, Carcarko udal mugapean"

Carcarko Udala

Eguna: 2010-09-15.

Ordua

Desjabetu beharreko ondasunaren titularra

Helbidea

Finkaren kodea

Polig.

Lurz.

10:00etan

Adolfo Izal Ruiz

K. Nagusia, 4, 31579 Carcar (Nafarroa)

1

157

10:00etan

Adela Izal Ruiz

Arrosadia, 2, 3. C

31006 - Iruña

1

157

10:00etan

Juan Martín Izal Ruiz

Vista Alegre, 2, 31579 Carcar (Nafarroa)

1

157

Iragarkiaren kodea: F1013182