98. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 13a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. 1243/2009 hipoteka-betearazpena

Nuria Creus Portas andreak, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Nafarroako Aurrezki Kutxa eta Bahitura Etxeak eskaturik, hipoteka-betearazpen bat dela-eta, Julián Luis Calvo Enerizen eta Inés Lorente Pérezen aurka epaitegi honetan bideratzen ari den 0001243/2009 betearazpen-prozesuan erabaki da ondotik, tasazio-prezioa finkatuta, adierazten diren ondasunen enkante publikoa egitea hogei egunez:

Enkantean jartzen diren ondasunak eta bakoitzaren balorazioa:

Familia bakarreko etxebizitza Murchanteko Virgen de Mis Manos kaleko 10ean, honako hauek mugakide dituena: iparraldean, Roque Berrozpe; hegoaldean Pablo Díazen orubea; ekialdean Ignacio Simón; eta mendebaldean Virgen de Mis Manos kalea. Tuterako 1. Jabetza Erregistroan dago inskribatuta: 2.828. liburukia, Murchanteko 89. liburua, 53. orria, 3.457. zenbakia. Demandatuen ohiko etxebizitza da.

Enkanterako, hirurehun eta hirurogeita sei mila eta zazpiehun eurotan (366.700 euro) baloratu da.

Enkantea 2010eko irailaren 28an eginen da, 10,20an, epaitegi honetan.

Enkantearen baldintzak:

1.-Lizitatzaileek betekizun hauek bete beharko dituzte:

a) Beren nortasuna behar bezala frogatzea.

b) Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela aitortzea.

c) Epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banestoren 0030 8047 000000000000 kontuan (3180 0000 05 1243 09 kontzeptua), ondasunen tasazio-balioaren %30 sartu izanaren gordekina aurkeztea edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanaren gordekina.

Lizitatzaileak gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, halaxe adierazi beharko da gordekinean, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 652. artikuluaren 2. idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako.

2.-Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.

3.-Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan.

4.-Posturarik onena balorazioaren %70ekoa edo handiagoa bada, errematea posturagile handienaren alde onetsiko da. Gutxiago bada, PZLaren 670. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

5.-Erregistroko ziurtagiria epaitegi honetako Idazkaritzan dago ikusgai.

6.-Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta horrenbestez, enkantean parte hartze hutsarekin lizitatzaileak hori onartzen du, bai eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogatzea ere, errematea bere alde esleituz gero.

7.-Ulertuko da lizitatzaileek nahikotzat onartzen dutela dagoen titulazioa.

Ezinbesteko arrazoiengatik, epaitegiari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik edo, oker bat dela-kausa, enkantearen deialdia igande baterako edo jaiegun baterako egiteagatik, enkantea adierazitako egunean eta orduan egiterik ez badago, ulertuko da hurrengo egun baliodunean eginen dela, ordu berean, larunbatak kenduta.

Tuteran, 2010eko ekainaren 29an.-Idazkari judiziala, Nuria Creus Portas.

Iragarkiaren kodea: J1012049