98. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 13a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Ebazpen ediktua. 50/2010 prozedura

Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

Abderrahman El Mandilek eskaturik, Calzado Técnico Siglo 21, S.A. enpresaren aurka, diru kopuru bat dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 50/2010 betearazpen-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Betearazpen honen ondorioetarako, betearazpenpeko alderdiaren, hots, Calzado Técnico Siglo 21, S.A.ren erabateko kaudimengabezia deklaratzen da behin-behinekoz, deusetan galarazi gabe betearazpen-prozedurari jarraipena ematea, hobera egiten badu. Zorraren printzipala 2.155,33 eurokoa da, interesak 129,32 eurokoak eta kostuak 215,53 eurokoak, azken bi zenbatekoak behin-behinekoz kalkulatuta.

Eta Calzado Técnico Siglo 21, S.A.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen zaizkiola hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2010eko uztailaren 8an.-Idazkari judiziala, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1011961