98. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 13a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. Titulu judizialak betearazteko 0000102/2010 prozedura

Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: Amaia Murguia Garmendiak eskaturik, kaleratzea dela-eta, Urgatrans, S.L.l. enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 0000102/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Autoa.

Iruñean, 2010eko ekainaren 22an.

Aurrekariak.

Lehenengoa.-2010eko apirilaren 14an epaia eman zen jarduketa hauetan. Hona hemen epaiaren xedapen zatia, hitzez hitz: Baiesten dut Amaia Murguia Garmendia andreak Transportes Urgatrans, S.L. enpresaren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, deklaratzen dut enpresa demandatuak bidegabeki kaleratu zuela auzi-jartzailea (kaleratzeak 2009ko azaroaren 23tik aurrera sortu zituen ondorioak). Demandatutako enpresa kondenatzen dut deklarazio horri men egitera eta auzi-jartzailea berriz onartzera, kaleratzearen aurretik zituen lanpostu eta baldintza berberetan, edo bestela 5.027,40 euroko kalte-ordaina ematera. Aukera hori epai hau jakinarazi eta bost eguneko epean erabili beharko da. Demandatuak aukeretako bat ere espresuki erabiltzen ez badu, langilea berriro onartu duela ulertuko da; eta aipatu aukera edozein modutan erabiltzen dela ere, enpresa demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari tramitazio aldiko soldaten zenbatekoa ordaintzera kaleratzearen hurrengo egunetik epai hau jakinarazten den egunera arte, biak barne, eguneko 55,86 euro gordin ordainduta, baita Gizarte Segurantzan alta emanda edukitzera ere, soldata horiei dagozkien aldian. Enpresa demandatuak ordaindu beharko ditu prozesuko kostuak, 650 euro, hain zuzen. Soldatak Bermatzeko Funtsa deklarazio horri men egitera kondenatzen dut.

Bigarrena.-Demandatutako enpresak behar den epean eta moduan ez du langilea berriz hartu, ezta kalte-ordaina eman ere. Hortaz, lehenbiziko aukera izanen da bidezkoa. (Langileen Estatutuaren 56.3 artikulua).

Hirugarrena.-Aipatutako titulua irmo bihurtu da, eta bete izanari buruzko frogarik ez dagoenez, idazki hori aurkeztu da betearaz dadila eskatzeko.

Zuzenbideko oinarriak.

Lehenengoa.-Epaitzeko eta epaitutakoa betearazteko ahalmen jurisdikzionala legeetan eta nazioarteko tratatuetan zehaztutako Epaitegi eta Auzitegiei dagokie (Espainiako Konstituzioaren 117. artikulua eta Botere Judizialaren Lege Organikoaren 2. artikulua).

Bigarrena.-Epai irmoak aldeetako batek eskatuta betearaziko dira, eta ofizioz tramitatuko da PZLan, LPLan aurreikusitako berezitasunekin. Auzialdi horretan auzia eraman duen organoak emanen ditu beharrezkoak diren ebazpenak (LPLren 235. eta 237. artikuluak).

Hirugarrena.-Prozesuko betebehar eta baldintzak betetzen direnez, betearazpen tituluak formazko irregulartasunik ez duenez, eskatzen diren betearazpen egintzak tituluaren izaera eta edukiarekin bat datozenez, eta betearazpenpeko aldeak langilea LPLren 276. artikuluan aurreikusitako moduan berriz hartu duenik frogatu ez denez, bidezkoa da betearazteko agindu orokorra ematea eta agindu horren idatzagiria egitea, LPLren 278. artikuluan aurreikusitako moduan.

Ikusirik goian aipatutako legezko manuak eta oro har kasu honetan aplikatzekoak diren gainerakoak,

Xedapen zatia.

Bidezkoa da Amaia Murguia Garmendicak Transportes Urgatrans, S.L.ren aurka eskatutako betearazteko agindu orokorra ematea eta agindu horren idatzagiria egitea. LPLren 278. artikuluan aurreikusita dagoen bezala alderdiak agertzeko geratuko dira autoak.

Jakinaraz bekie alderdiei ebazpen hau legezko eran eta ohartaraz bekie haren aurka ezin dela inolako errekurtsorik jarri (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 551.4 artikulua). Hala ere, auto hau jakinarazi ondoko hamar egun balioduneko epean betearazpenpeko alderdiak aurka egin ahal dio abian jarritako betearazpenari, PZLaren 556. artikuluan eta hurrengoetan adierazten den moduan.

Hala erabaki eta sinatzen du epaileak. Horren fede ematen dut.

Epaile magistratua. Idazkari judiziala.

Sinatua.

Eta Urgatrans, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko ekainaren 22an.-Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1011969