98. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 13a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen zedula. 15/2010 prozedura

Rosa M. Valencia Ederra andreak, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

Roxana Roca Gutiérrezek eskaturik, Soldatak Bermatzeko Funtsaren, Olga Esther Irigoyen Garcíaren, Miguel Solanaren eta Raúl Miranda Fraguasen (Mesón del Pirineo) aurka, kaleratzea dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 15/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Xedapen zatia:

Bidezkoa da betearazpen agindu orokorra ematea, Roxana Roca Gutiérrezek eskaturik, eta betearazpena abiaraztea Raúl Miranda Fraguasen (Mesón del Pirineo) aurka, 7.697,64 euroko printzipala ordain dezan, gehi 461,85 euroko interesak eta 769,76 euroko kostuak, deusetan galarazi gabe geroan bi kontzeptu horiez egin daitekeen likidazioa.

PZLaren 551.3 artikuluan ezarririko tramiteekin jarraitzeko, idazkari judizialak ematen duen ebazpenari lotu beharko zaio eta, horretarako, kontsulta bitez eskuratzen ahal diren erregistro eta erakunde publikoetako datu-baseen aplikazio informatikoak.

Jakinaraz bekie alderdiei ebazpen hau legezko eran eta ohartaraz bekie haren aurka ezin dela inolako errekurtsorik jarri (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 551.4 artikulua). Hala ere, auto hau jakinarazi ondoko hamar egun balioduneko epean betearazpenpeko alderdiak aurka egin ahal dio abian jarritako betearazpenari, PZLaren 556. artikuluan eta hurrengoetan adierazten den moduan.

Hala erabaki, agindu eta sinatu du epaile magistratuak. Fede ematen dut.

Epaile magistratua. Idazkaria.

Eta Raúl Miranda Fraguasi (Mesón del Pirineo) legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen zaizkiola hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2010eko uztailaren 12an.-Idazkari judiziala, Rosa M. Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1012054