98. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 13a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

116/2010 jakinarazpen zedula

Rosa M. Valencia Ederra andreak, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

Francisco Javier Orrico Rodrigok eta José Luis Irisarri Urzainquik eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, DM 21 Construcciones, S.L. enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 116/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Bidezkoa da betearazpen agindu orokorra ematea, Francisco Javier Orrico Rodrigok eta José Luis Irisarri Urzainquik eskaturik, eta betearazpena abiaraztea DM 21 Construcciones, S.L.k 20.442 euroko printzipala ordain dezan, gehi 1.226,52 euroko interesak eta 2.044,2 euroko kostuak, deusetan galarazi gabe geroan bi kontzeptu horiez egin daitekeen likidazioa.

PZLaren 551.3 artikuluan ezarririko tramiteekin jarraitzeko, idazkari judizialak ematen duen ebazpenari lotu beharko zaio eta, horretarako, kontsulta bitez eskuratzen ahal diren erregistro eta erakunde publikoetako datu-baseen aplikazio informatikoak.

Jakinaraz bekie alderdiei ebazpen hau legezko eran eta ohartaraz bekie haren aurka ezin dela inolako errekurtsorik jarri (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 551.4 artikulua). Hala ere, auto hau jakinarazi ondoko hamar egun balioduneko epean betearazpenpeko alderdiak aurka egin ahal dio abian jarritako betearazpenari, PZLaren 556. artikuluan eta hurrengoetan adierazten den moduan.

Hala erabaki, agindu eta sinatu du epaile magistratuak. Fede ematen dut.

Epaile magistratua. Idazkaria.

Eta DM 21 Construcciones, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen zaizkiola hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2010ko uztailaren 2an.-Idazkari judiziala, Rosa María Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1011972