98. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 13a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 5. EPAITEGIA

Ediktua. 62/2010 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan falta-judizioa bideratzen ari dela, ebasketa-faltagatik (623), eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

136/10 epaia.

Iruñean, 2010eko martxoaren 23an.

Rebeca Esther Alonso Adrián andreak, Iruñeko Instrukzioko 5. Epaitegiko epaile magistratuak, ebasketa-falta batengatik Samuel Augusto De Los Santosen aurka bideratu den auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko 62/10 falta-judizioan, eta ondoko epaia eman du. Salatzailea Marino Carazo Guillen izan da; Fiskaltzak parte hartu du.

EPAITZA:

Samuel Augusto De los Santos kondenatzen dut, ebasketa-falta baten egilea eta erantzule kriminala den aldetik, berrogeita bost eguneko isuna ordaintzera, egunero sei euroko kuota eta guztira berrehun eta hirurogeita hamar euro, hain zuzen. Zigor Kodearen 53. artikuluko erantzukizun pertsonal subsidiarioa izanen du.

Samuel Augusto De los Santos kondenatzen dut Eroski establezimenduaren legezko ordezkariari hogeita lau euro eta laurogeita hamar zentimoko kalte-ordaina ematera.

Samuel Augusto De los Santos kondenatzen dut prozedura honen tramitazioan sortutako kostuak ordaintzera.

Epai hau ez da irmoa eta beraren aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei eta fiskaltzari eta eraman bedi haren lekukotza jatorrizko autoetara.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Samuel Augusto De los Santosi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko uztailaren 8an.-Epaile magistratua, Rebeca Esther Alonso Adrián.

Iragarkiaren kodea: J1011985