98. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 13a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 4. EPAITEGIA

Ediktua. 26/2010 berehalako falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, kalteen falta batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

117/2010 epaia.

Iruñean, 2010eko martxoaren 2an.

Nik, Edilberto Esteban Iglesiasek, Iruñeko eta bere barrutiko Instrukzioko 4. Epaitegiko epaile magistratuak, auto hauek aztertu ditut ahozko eta jendaurreko judizioan. Horietan alderdi izan dira Fiskaltza eta, salatzaile gisa, Luis Miguel Goñi Echeverz (helbidea: Erreginaren Aldapa Kalea 1, ezkerreko eskailera, 2., Iruña), eta salatu gisa Albin Bodiou (helbidea: Rue Verdelet-Quimper, 8 (Frantzia)). Espainiako Konstituzioak eman dizkidan ahalmenez baliatuta, ondoko epaia eman dut.

Epaitza:

Albin Bodiou, kalteen falta baten egile eta erantzule kriminala den aldetik, 15 eguneko isuna ordaintzera kondenatzen dut. Gainera, eguneko 6 euroko kuota finkatzen dut eta, beraz, 90 euroko isuna ordaindu behar du.

Albin Bodiou kondenatzen dut Luis Miguel Goñi Echeverzi 508,92 euroko kalte-ordaina ematera.

Albin Bodiou kondenatzen dut prozedura honen tramitazioan sortutako prozesu-kostuak ordaintzera.

Ebazpen hau ez da irmoa eta haren aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, idatziz, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Jakinaraz bekie epai hau alderdi guztiei eta eraman bedi haren lekukotza jatorrizko autoetara.

Beraz, epai honen bidez, auzialdi honetan behin betiko epaituz, hori aldarrikatu, agindu eta sinatzen dut.

Eta Albin Bodiouri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko uztailaren 5ean.-Idazkari judiziala, Lorena Pegenaute Grajal.

Iragarkiaren kodea: J1011968