98. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 13a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 1035/2009 judizio monitorioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru bat dela-eta jarritako erreklamazioarengatik, eta horren gaineko autoa eman dela. Hona hemen autoaren xedapen zatia, hitzez hitz:

Cross-Word, S.A. alderdi betearazlearen aldeko betearazpena abiarazten da, Dena Obras y Proyectos, S.L.k, hots, betearazpenpeko alderdiak, sei mila eta laurogeita hamaika euro (6.091 euro) eta legezko interesak gehi bi puntu ordain diezazkion. Alderdi betearazlearen ordezkari Santos Julio Laspiur García prokuradore jauna aritu da.

Hala erabaki eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut.

Eta Dena Obras y Proyectos, S.L.ri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko uztailaren 13an.-Idazkari judiziala, Francisco Javier Isasi Barbier.

Iragarkiaren kodea: J1012052