4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. 2284/2009 judizio monitorioa
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko autoa eman dela. Hona hemen autoaren xedapen zatia, hitzez hitz:
Santander Consumer EFC, S.A. alderdi betearazlearen aldeko betearazpena abiarazten da, Francisco Aníbal Pereira Coelhok, hots, betearazpenpeko alderdiak, 9.738,40 euro eta legezko interesak gehi bi puntu ordain diezazkion.
Eta Francisco Aníbal Pereira Coelhori jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2010eko uztailaren 1ean.-Idazkari judiziala, Francisco Javier Isasi Barbier.
Iragarkiaren kodea: J1012051