98. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 13a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Ediktua. 1126/2009 hipoteka-betearazpena

Judit González Barrialesek, idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: organo judizial honetan bideratzen ari diren 1126/2009 hipoteka-betearazpeneko autoetan erabaki da ediktu honen atal nagusian azaltzen diren ondasun higiezinen enkante publikoa egitea, eta halaxe adierazten da ekitaldia organo honetako entzunaldi-aretoan 2010eko irailaren 24ko hamarretan egin dadin, baldintza hauei jarraikiz:

1. Posturak egiteko baldintzak: Enkantean parte hartzeko, lizitatzaileek beren nortasuna frogatu behar dute, enkantearen baldintzak ezagutzen dituztela aitortu, eta Baneston Gordailu eta Kontsignazioen 3148-0000-06-1126-09 zenbakiko kontuan enkantean jartzen diren ondasunen balioaren %30 sartu izanaren gordekina aurkeztuko dute edo, bestela, edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. (Gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten bada, halaxe adierazi beharko da diru sarreraren gordekinean). Alderdi betearazleak enkantean parte har dezake, bakar-bakarrik, lizitatzailerik badago. Kasu horretan, ez du enkantean parte hartzeko dirurik jarri beharko. Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 647., 669.1 eta 666. artikuluak).

2. Idatzizko posturak. Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan. Gutun-azal itxiak enkantearen hasieran irekiko dira. Gutun-azaletako posturak jendaurrean eginen dira, besteekin batera, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 648. artikulua).

3. Titulazioa eta kargak. Enkantean parte hartze hutsagatik ulertuko da autoetan agertzen den titulazioa nahikotzat jotzen dutela posturagileek edo, kasuan kasu, titulaziorik ez dagoela. Era berean, jardulearen kredituaren aurreko zamek eta kargek bere horretan segitzen dutela onartuko dute, halakorik bada, eta errematea beren alde esleituz gero, kredituen erantzukizunean subrogatuko direla.

Erregistroko ziurtagiriak eta, hala badagokio, ondasunen titulazioa epaitegiko idazkaritzan daude ikusgai (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 668. eta 669.2 artikuluak).

4. Errematea onesteko baldintzak. Onartzen diren posturak.

1.1. Posturarik onena enkantean jarri den ondasunaren balioaren %70ekoa edo handiagoa bada, errematea posturagile onenaren alde onetsiko da, eta horrek 20 eguneko epea izanen du jarritako diruaren eta errematearen azkeneko prezioaren arteko aldea ordaintzeko.

1.2. Postura guztiak enkantean jartzen den ondasunaren balioaren %70etik gorakoak badira, baina behar adinako banku- edo hipoteka-bermea aurkeztu eta epeka ordaintzea eskaintzen badute, postura horietatik onenaren aldeko errematea onesten ahalko da, salbu eta alderdi betearazleak hurrengo 20 eguneko epean eskatzen badu higiezina berari esleitzea enkantearen hasierako balioaren %70 ordainduta.

1.3. Enkanteko posturarik onena enkantean jartzen den ondasunaren balioaren %70etik beherakoa bada, honako baldintza hauek bete beharko dira posturarik onenaren aldeko errematea onesteko:

Posturarik onena tasazio-balioaren %50etik gorakoa izatea edo, baxuagoa bada, abiarazitako betearazpenaren zenbatekoa berdintzea gutxienez, interesetarako eta kostuetarako aurreikusten den dirua barne.

Betearazpenpeko alderdiak ez erabiltzea PZLaren 670. artikuluaren 4. lerroaldean aitortzen zaion ahalmena (postura hobetzen duen hirugarren bat aurkeztea).

Edo aurreko inguruabarra gertatu gabe, alderdi betearazleak ez eskatzea higiezina tasazio-balioaren %70 ordainduta esleitzea edo kontzeptu guztien ordainean zor zaion diruaren truke, betiere diru kopuru horrek posturarik onena gainditzen badu (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 670. artikulua).

5. Posturak egin ahal izateko jarritako gordailuen xedea. Enkantearen ekitaldia amaitu ondoren, jarritako diru kopuruak itzuli eginen zaizkie posturagileei, postura onenaren egileari dagokiona izan ezik. Gainerako posturagileek eskatzen ahalko dute bakoitzak jarritako dirua epaitegi honen esku gelditzea, erremategileak gainerako dirua ordaindu ezean, haren ondotik daudenen aldeko errematea onets dadin, egindako posturen arabera. (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 652. artikulua).

6. Enkantearen porrota. Erremategileak ez badu falta den dirua ezarritako epean ordaintzen edo bere erruagatik salmenta ondoriorik gabe gelditzen bada, egindako gordailua galduko du. (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 653. artikulua).

7. Demandatuei zuzenean jakinaraztea ezinezkoa gertatzen den kasurako, ediktu hau argitaratzen da jakinarazteko balio izan dezan.

Hiri finka Andosillako 1. poligonoko 153. lurzatian: etxea Raimundo Lanas kaleko 30ean, "Campo" alderdian. Gaur egun honela dago deskribatuta: familia bakarreko etxea, beheko solairuan garajea eta etxebizitza ditu eta 78,94 m²-ko azalera eraikia, 25,25 m² garajean eta 53,69 m² etxebizitzan; eta lehen solairuan 54,50 m²-ko azalera eraikia du. Aurrealde zolatua dauka (42 m²), eta atzean 170 m² inguruko baratze edo lorategia.

Babes ofizialeko etxebizitzaren behin betiko kalifikazioa dauka.

Inskripzioaren datuak: 2.686 liburukia, 104. liburua, 210. orria, 7.084. finka.

Balorazioa enkanterako: 170.405,56 euro.

Hiri finka Andosillan: beheko solairuko merkataritza edo industria lokala, banaketa horizontaleko 26 zenbakiaz markatua, 41,31 m²-ko azalera eraikia duena. 770,24 m²-ko eraikin baten zati da, jabetza horizontalaren araubidean.

Inskripzioaren datuak: 2.843 liburukia, 111. liburua, 157. orria, 7.394. finka.

Balorazioa enkanterako: 20.903,20 euro.

Lizarran, 2010eko uztailaren 14an.-Idazkari judiziala, Judit González Barriales.

Iragarkiaren kodea: J1012047