98. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 13a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Gobernu Idazkaritza. Ediktua

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak 2010eko uztailaren 25eko bileran hartutako erabakia.

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulutik 103.era bitartekoetan eta horiekin bat datozen Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren artikuluetan xedatutakoarekin bat, kargu hutsak betetzeko deialdia egin ondoren, Gobernu Salak erabaki du:

Lehenbizikoa.-Honako epaitegi hauetako bake epaile titular eta ordezkoak izendatzea, udalek hautatu baitituzte osoko bilkuretan:

1. Adiosko Bake Epaitegia: Iranzu Eslava Pina andrea (NANa: 33422854-J), epaile titularra.

2. Enerizko Bake Epaitegia: Rosa Echeverría Lizaso andrea (NANa: 33438993-Y), epaile titularra; Asunción Ilarregui Sierra andrea (NANa: 15826639-V), ordezko epailea.

3. Ergoieneko Bake Epaitegia: Félix Berástegui Navarro jauna (NANa: 15727965-X), epaile titularra.

4. Caparrosoko Bake Epaitegia: María Inmaculada Pascual Luque andrea (NANa: 78743418-C), epaile titularra; Amaia Jaurrieta Ansorena andrea (NANa: 16024548-B), ordezko epailea.

5. Pitillasko Bake Epaitegia: Elisa Gato Puente andrea (NANa: 13932459-W), epaile titularra.

6. Fontellasko Bake Epaitegia: Jesús María López Luquin jauna (NANa: 42961983-E), epaile titularra; Carmelo Alava Lorente jauna (NANa: 78740190-N), ordezko epailea.

Izendatzeko erabaki honen aurka, Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 12. artikuluan, horrekin bat datozen gainerako artikuluetan eta Auzitegietako Gobernu Organoei buruzko 1/2000 Erregelamenduaren 14. artikuluan xedatutakoarekin bat, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezartzen dituen arrazoiengatik eta moduetan.

Iruñean, 2010eko ekainaren 25ean.-Gobernu idazkaria, Mercedes Vitrian Arigita.

Iragarkiaren kodea: J1011973