98. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 13a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

Jendaurreko informazioa

Gaia: obretarako baimena eskatzea.

Eskatzailea: Jesús Mariezcurrena Alzuguren.

IFZ: 29153817 Y.

Helbidea: Pio Baroja, 1- 31780-Bera (Nafarroa).

Ibaiaren izena eta kodea: Zia - 1.0100.020.

Udalerria eta probintzia: Bera (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Obrek presaren zati bat eta ubidearen sarrera -erori egin baitira- konpontzea ekarriko dute, baita aingirentzako arrapala duen denil erako eskala bat eraikitzea ere arrainentzat, presaren ezkerreko estribuan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan. Jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eskaera horrek kalte egiten diela uste dutenek epe horretan erreklamazioak aurkeztu ahal ditzaten Berako udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Uren Ikuskatzailetza, Errotaburu pasealekua 1, 8.a, 20071, Donostia). Espedientea azken helbide horretan egonen da ikusgai.

Donostian, 2010eko uztailaren 5ean.-Idazkari nagusia, eskuordez, zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zena eta 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenak indarrean jarri zuena), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1012457