98. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 13a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

Ur aprobetxamendu bati buruzko espedientearen entzunaldi tramitearen jakinarazpena

Eskatzailea: Ubide, S.A.

Ordezkaria: José Sáenz Martínez - NAN zenbakia: 15922774 N.

Helbidea: Vianako printzearen plaza, 2 - 4. eskuina. 31003 - Iruña (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Txaruta ibaia.

Eskatutako emaria: 125 l/seg.

Tokia: Txarutako zentrala.

Udalerria eta probintzia: Donamaria (Nafarroa).

Helburua: energia elektrikoa produzitzea.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Kantauri aldeko Ur Konfederazioaren Uren Ikuskatzailetzak txostena egin du, Donamariako udal mugapean (Nafarroa) dagoen Txaruta ibaiko segundo bakoitzeko 430 l/s.ko aprobetxamenduaren espedienteari buruz. Espediente horretan zera proposatzen da: aipatutako espedientean jarduketak iraungitzea, artxibatuz; Ubide, S.A.ri ohartaraztea urak baimenik gabe ez dituela bideratu behar, Nafarroako Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren Ordezkaritza Bereziaren Gordailu Kutxan 1988ko uztailaren 19an egindako esku-diruzko gordailuaren gordekina (erregistro-zenbakia: 23495) itzultzeko baimena ematea, eta sozietate horri baimena ematea erakunde honetan dauden proiektuak eta gainerako dokumentazioa eraman ditzan. Beraz, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 113. artikuluan ezarrita dagoenaren arabera, bidezkoa da hogei eguneko entzunaldi-epea irekitzea.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan. Jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, prozesuan interesa dutenek epe horretan euren interesak defendatzeko egokitzat jotzen dutena alega dezaten, Donamariako eta Iruñeko udaletxeetan edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Uren Ikuskatzailetza, Errotaburu pasealekua 1, 8.a, 20071, Donostia). Espedientea azken helbide horretan egonen da ikusgai.

Donostian, 2010eko uztailaren 9an.-Idazkari nagusia, eskuordez, zerbitzuburua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zena eta 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenak indarrean jarri zuena), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1012456