98. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 13a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. Erreferentzia: 2009-EXT-1688

2010eko urtarrilaren 5ean aldeetako batek eskatuta hasi zen aprobetxamendurako eskubidea amaitzeko espedientea, jarraian azaltzen diren inguruabarrak dituena, kontzesiodunak uko egin diolako.

Inguruabarrak:

Eskatzailea: Salvador Elarre Tainta.

Jatorrizko Titularra: José Elarre Añorbe.

Helburua: kontzesio administratiboa iraungitzea, uko egiteagatik.

Ur ibilgua: Arga ibaia.

Udalerria: Faltzes (Nafarroa).

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean: 4 l/s.

Eskubidearen Titulua: 1948ko azaroaren 5eko Ministerio Agindua.

Inskripzioaren datuak: Uren Erregistroko A Atalaren 39. liburukiaren 194. orria.

Ez da inon ageri aprobetxamendua ukitzen duen zortasunik, ezta hartan interesa duen hirugarrenik ere.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea agerian egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko ekainaren 23an.-Komisarioaren ondokoa, eskuordez, arloko burua, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1012560