98. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 13a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. Erreferentzia: 2010-A-52 ICH

Fernando Rubio Chascok eta M.ª Carmen Rubio Chascok ur publikoen aprobetxamendu baten kontzesioa eskatu dute. Hona hemen horren datuak eta inguruabarrak:

Inguruabarrak:

Eskatzaileak: Fernando Rubio Chasco eta M.ª Carmen Rubio Chasco.

Ur ibilgua: Valdearas erreka.

Xedea: ureztaketa.

Gehieneko bolumena, urtean: 150 m3.

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean: 0,013 l/s.

Aldiuneko gehieneko emaria: 0,55 l/s.

Hargunearen koordenatuak: UTMX: 552473; UTMY: 4710744.

Hargunea Valdearas errekaren eskuinean jarriko da, 780 W-eko potentzia duen ponpa baten bitartez. Aprobetxamenduren helburua fruta-arbolen eta baratzeen 0,06 ha grabitatez ureztatzea da, La Aguadera edo El Taforal alderdian, 4. poligonoko 174. eta 175. lurzatietan, Arasko udal mugapean (Nafarroa).

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea agerian egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko uztailaren 12an.-Komisarioaren ondokoa, eskuordez, arloko burua, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1012462