98. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 13a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. Erreferentzia: 2009-EXT-122 / 2007-RC-404

Ebroko Ur Konfederazioaren 2010eko ekainaren 25eko Ebazpenaren bitartez, iraungi egin dira Irati ibaitik hartu beharreko uren aprobetxamenduaren eskubideak. Agoizko udal mugapean (Nafarroa) industriarako erabili beharreko aprobetxamendu hori Gregorio Irurzun jaunari eman zitzaion, eta Ur Publikoen Aprobetxamenduko Liburuan inskribatu zen 28584 zenbakiarekin.

Ez da inon ageri aprobetxamendua ukitzen duen zortasunik, ezta hartan interesa duen hirugarrenik ere.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta eskaera horrek kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak aurkeztu ahal ditzaten, idatziz, Ebroko Ur Konfederazioari zuzenduta, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita. Espedientea eta agiri teknikoak ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko ekainaren 25ean.-Komisarioaren ondokoa, eskuordez, arloko burua, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1012450