98. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 13a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. Erreferentzia: 2008-EXT-1015 / 2008-RC-1135

Ebroko Ur Konfederazioaren 2010eko ekainaren 18ko Ebazpenaren bitartez, iraungi egin dira Eritzeko iturritik hartu beharreko uren aprobetxamenduaren eskubideak, Eritzen, Atezko udal mugapean (Nafarroa). Ureztapenerako erabili beharreko aprobetxamendu hori Eusebio Mirandari eman zitzaion, eta Ur Publikoen Aprobetxamenduko Liburuan inskribatu zen 28926 zenbakiarekin.

Ez da inon ageri aprobetxamendua ukitzen duen zortasunik, ezta hartan interesa duen hirugarrenik ere.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta eskaera horrek kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak aurkeztu ahal ditzaten, idatziz, Ebroko Ur Konfederazioari zuzenduta, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita. Espedientea eta agiri teknikoak ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko ekainaren 18an.-Komisarioaren ondokoa, eskuordez, arloko burua, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1012444