98. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 13a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. Erreferentzia: 2010-S-296

Arreko Trinitatearen Kofradiak ondoko datu eta inguruabarrak dituen baimena eskatu du:

Inguruabarrak:

Eskatzailea: Arreko Trinitatearen Kofradia.

Helburua: Done Jakue bideko erromesen aterpe batetik datozen hondakin urak isurtzeko baimena.

Ur ibilgua: Ultzama ibaia.

Isurpenaren udal mugapea: Ezkabarte (Nafarroa).

Hondakin urak (urtean 250 m³-ko bolumena), iragazki biologikoa duen putzu septiko batean tratatuko dira eta Ultzama ibaira isuriko dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa agerian egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren fotokopiak Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko ekainaren 21ean.-Komisarioaren ondokoa, eskuordez, arloko burua, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1012249