98. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 13a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GIZARTE SEGURANTZAREN DIRUZAINTZA OROKORRA

Ondasun higiezinen enkante-iragarkia (TVA-603)
35/10 enkante-espedientea

Iruñeko Derrigorrezko Dirubilketako 1. Unitateko buruak.

Aditzera ematen du: Nire ardurapeko unitate honetan Gizarte Segurantzarekiko zorrak direla-eta Oscar Cobos H, S.L. zordunaren aurka instruitzen ari den premiamendu espediente administratiboan, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorreko probintzia zuzendariak honako probidentzia hau eman duela:

Probidentzia: Aipatutako zordunaren kontra bideratutako premiamendu prozedura administratiboan bere jabetzako ondasun higiezin batzuk enbargatu zaizkio. Behin 2010eko uztailaren 2an baimena emanda ondasun horiek enkantean jartzeko, egin bedi enkantea 2010eko urriaren 20an, 9:30ean, Iruñeko Oliveto kondearen etorbideko 7 zenbakiko 5. solairuan, eta tramiteak eta enkantea bera egiterakoan bete bitez Gizarte Segurantzaren Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 114. eta 121. bitarteko artikuluetan ezarritako arauak. Erregelamendu hori ekainaren 11ko 1415/2004 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen (ekainaren 25eko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Erantsitako zerrendan adierazten da zeintzuk diren saldu beharreko ondasun enbargatuak eta enkanterako hasierako prezioa.

Jakinaraz bekie probidentzia hau zordunari, hirugarren edukitzaileei eta, halakorik bada, hartzekodun hipotekario eta pignoratizioei, zordunaren ezkontideari eta jabekideei. Berariaz adieraziko zaie esleipenaren aurretik noiznahi askatzen ahal dituztela enbargatutako ondasunak, zorra osorik ordainduz, printzipala, errekargua, interesak eta prozedurako kostuak barne, eta hala egiten badute ondasunen enkantea bertan behera utziko dela.

Aurreko probidentzia hori betez, argitara ematen da iragarki hau eta honakoa ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1.-Besterendu behar diren ondasun enbargatuak eta enkanterako hasierako prezioa enkante-probidentzian adierazitakoak dira.

2.-Lizitatzaileek espedientera sartutako jabetza tituluekin konformatu beharko dute eta ez dute eskubiderik izanen besterik eskatzeko; ondasunak Erregistroan inskribaturik ez badaude, esleipen eskritura behar adinako titulua izanen da inmatrikulazioa egiteko, Hipotekei buruzko Legearen 199. b) artikuluak xedatzen duen moduan; eta hala behar den gainerako kasuetan, lege horretako VI. tituluak agintzen duen eran jokatu beharko dute, hala nahi badute.

3.-Lehentasunezko kargak, halakorik bada, bere horretan geldituko dira, eta errematearen prezioa ez da haiek iraungitzeko erabiliko.

4.-Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak ezarritako eredu ofizialean eginda eta gutun-azal itxian sartuta aurkeztu behar dira posturak, eta 2010eko urriaren 19ko 14:00ak arteko epea dago aurkezteko. Eskaintza aurkezten dutenean lizitatzaileek gordailua utzi behar dute, postura bakoitzari txeke adostu bat erantsiz, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren izenean egina. Horren zenbatekoa enkanterako hasierako prezioaren %25 izanen da beti.

5.-Enkantearen ekitaldian ahozko posturak egin ahalko dira, enkanterako hasierako prezioaren %75etik gorakoak, eta hori egiten dutenek berehala enkanterako hasierako prezioaren %30eko gordailua utzi beharko dute, ez badute aldez aurretik beste posturaren bat gutun-azal itxian aurkeztu eta zegokion gordailua egin.

6.-Ahozko eskaintza batetik hurrengora enkanterako hasierako prezioaren %2ko aldea egon behar da gutxienez.

7.-Esleipen-hartzaileak esleipen prezioaren eta egindako gordailuaren arteko diferentzia ordaindu beharko du, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren izenean egindako txeke adostuaren bidez nahiz banku transferentziaren bidez ordaindu ere, esleipen egunetik bost egun baliodun igaro baino lehen, eta bestela gordailua galduko du. Gainera, esleipena baliogabetzeak dakartzan galerak gordailuaren zenbatekoa baino handiagoak badira, erantzukizuna eskatu ahal izanen zaio.

8.-Ondasunak esleitu gabe daudelarik edozein momentutan zorra, interesak, errekarguak eta prozedurako kostuak ordaintzen badira, enkantea bertan behera utziko da eta gordailututako txekeak itzuliko dira.

9.-Zordunak eskubidea du hirugarren bat izendatzeko, enkantearen ekitaldian egindako eskaintzak hobetu ditzan, gorago aipatutako Erregelamenduaren 120. artikuluko 5. idatz-zatian ezarritakoarekin bat. Enkantearen egunetik aurrera hiru egun balioduneko epea izanen du hori egiteko.

10.-Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak lehentasunez erosteko eskubidea erabili ahal izanen du esleipenaren ziurtagiria edo salmentaren eskritura publikoa ematen den arte, eta, betiere, 30 eguneko epea igaro baino lehen. Kasu horretan, enkantean jarritako ondasuna berari esleituko zaio, horren berri jakinaraziko zaie zordunari eta esleipen-hartzaileari, eta azken horri gordailua itzuliko zaio, baita prezioaren gainerako zatia ere, ordaindua badu.

11.-Esleitutako ondasunaren jabetza eskualdatzeko gastuak, tartean zergak eta erregistro gastuak, esleipen-hartzailearen kargura izanen dira betiere.

12.-Zordunak helbide ezagunik ez badu, iragarki honen bidez jakinarazpena egin zaiola ulertuko da legezko ondorio guztietarako.

13.-Enkantearen iragarki honetan berariaz xedatu ez den orotan, aipatutako Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean ezarritakoa beteko da.

Oharrak:

-Ediktu honen bidez, zordunari ez ezik, hartzekodun hipotekarioari eta jabekideei jakinarazpena egin zaiela ulertuko da legezko ondorio guztietarako, ez baitute helbide ezagunik.

-Gordailurako txekeen data eskaintza aurkeztu baino bi egun lehenagokoa izanen da gehienez ere (Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 118.2 eta 22. artikuluak).

-Enkantea "A" letrako enbargo-idatzoharraren ondorioz eginen da.

-Distribuciones Petrolíferas Berástegui Muruzábal, S.L.ren aldeko hipotekaren zenbatekoa 2010eko maiatzaren 19koa da; beraz, baliteke zenbatekoa dagoeneko handiagoa edo desberdina izatea.

Jakinarazitako egintzak ez du administrazio bidea agortzen eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Probintzia Zuzendaritzari zuzendua, hilabeteko epean, interesdunak jakinarazpena jasotzen duenetik aurrera, hala xedatzen baitu 34. artikuluan Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren Testu Bateginak, ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsiak (ekainaren 29ko Estatuko Aldizkari Ofiziala). Errekurtsoa jarrita ere, zorra ordaintzeko bermerik aldez aurretik ematen ez bada premiamendu prozedura ez da etenen. Gora jotzeko errekurtsoa jartzen denetik hiru hilabete igarotakoan, berariazko ebazpenik ezean, errekurtsoa ezetsi dela ulertu ahal izanen da, horrela xedatzen baitu Gizarte Segurantzaren Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 46.1 artikuluak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen (azaroaren 27ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) 115.2 artikuluari dagokionez. Hala jakinarazten da 30/1992 Legearen 42.4 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

Enkantean jarriko diren ondasunen zerrenda

Zorduna: Oscar Cobos H, S.L.

Finkaren zenbakia: 01.

-Hiri finkaren datuak:

Industria erabilerako lokala barnean duen eraikinaren jabari osoa. Erabilera hori udal planeko UI.7 exekuzio unitateko 4.1 lurzatiaren gainean eratutako higiezin multzo pribatuko zati diren lurzatien artean hirugarren zenbakia duen lurzatian egiten da. Lurzoruak 244,17 metro karratuko azalera du, eta azalera eraikia 198,77 metro karratukoa da.

-Erregistroko datuak:

Erreg. zenbakia: Iruleko 3.a. Liburuki zk.: 4.118. Liburu zk.: 15. Orri zk.: 197. Finka zk.: 1.068.

Tasazioaren zenbatekoa: 257.265,00 euro.

-Iraun behar duten kargak:

Distribuciones Petrolíferas Berástegui Muruzábal, S.L.

Karga: Hipoteka.

Zenbatekoa: 315.000,00 euro.

Hasierako prezioa: 257.265,00 euro.

Iruñean, 2010eko uztailaren 14an.-Diru-biltzaile Exekutiboa, Jesús Daniel Irigoyen San Martín.

Iragarkiaren kodea: E1012256