98. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Estatutuetako 9 eta 15. artikuluen aldaketa.
Behin betiko testua

Izarbeibarko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Estatutuen 9 eta 15. artikuluak aldatzeko espedientea tramitatu ondotik, Batzarreko kideek testu berria prestatu zuten hasiera batez 2009ko azaroaren 12an. Testu hori Mankomunitateko Udalei bidali zitzaien, hilabetean jendaurrean izateko. Hilabete igaro da eta Udal horietatik ziurtatu da jendaurreko epean ez dela alegaziorik aurkeztu.

Hori guztia kontuan hartuz, bertaratutako kideek, boto ponderatuen %79,5855 ordezkartzen baitute, aho batez erabaki dute:

Izarbeibarko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomuniateko Estatutuen 9 eta 15. artikuluen behin betiko testua prestatzea, honako hau izanen baita:

"9. artikulua. Mankomunitatea osatzen duten udalak adina kidek osatuko dute Batzar Orokorra. Zein bere entitateko zinegotzi izanen da eta haren biztanle kopuruaren araberako boto ponderatua izanen du; betiere, Estatistikaren Institutu Nazionalak onetsitako azken datu ofizialekin bat.

Batzarraren eraketak balio izateko, gutxienez boto ponderatuen hirutik bat osatzen duten ordezkariak bildu beharko dira eta ez 3 baino gutxiago".

"15. artikulua. Batzar Orokorra osatzen duten boto ponderatuen legezko gehiengo osoaren aldeko botoa beharko da honako kasu hauetan erabakiak hartzeko:

Bere horretan utzi da artikuluaren gainontzekoa."

Toki Administrazio Departamentuak aldeko txostena luzatu du eta Mankomunitateko Udalek onetsi egin dute (bi herenek baino gehiagok).

Garesen, 2010eko uztailaren 7an.-Mankomunitateko burua, Concepción Redín Orzaiz.

Iragarkiaren kodea: L1012007