98. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Xehetasun azterlana, jarduera ekonomikoen eremuko
(Ciudad Agroalimentaria) erabilera anitzeko 10-A.1 lurzatian

Herri honetako udalak, 2010eko uztailaren 20an egin osoko bilkura arruntean, Lurraldearen Antolamenduaren Alorreko Informazio Batzorde Iraunkorrak proposaturik, behin betikoz onetsi zuen jarduera ekonomikoen eremuko (Ciudad Agroalimentaria) erabilera anitzeko 10-A.I lurzatiko xehetasun azterlana, bolumena, lerrokadurak, fatxadak eta urbanizazioa definitzeko eta/edo doitzeko. Luis Monzón Jasok sustatu du, Ciudad Agroalimentaria de Tudela, S.L.ren izenean, eta proiektua Luis A. Monzón Jaso industri ingeniariak prestatu zuen, Nafarroako Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialak 2010eko apirilaren 26an ikus-onetsi zuen eta Alkatetzak 2010eko maiatzaren 24an emandako ebazpenaren bidez onetsi zen hasiera batean.

Banantzeari dagokionez, instrumentu horretan, UPSko determinazioekin bat, sartu eta deskribatzen da eskatutako banantzea, hasierako 10-A.1 lurzatia (30.507,96 m²-koa) ukitzen duena. Honela geldituko da: 10-A.1 lurzatia (hondarrekoa, 14.999,18 m²-ko azalera duena), 10-A.3 (7.999 m²) eta lurzatia (7.509,72 m²), xehetasun azterlaneko 3, 4, 5 eta 6. planoetan eta memorian deskribatzen den bezala.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2010eko uztailaren 20an.-Lurraldearen Antolamenduaren Alorreko zinegotzi delegatua, María Victoria Castillo Floristán.

Iragarkiaren kodea: L1012525