98. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Alkatetzaren 10/2010 dekretua, uztailaren 16koa

Behean adierazten den egunean, Tuterako Udaleko alkate udalburuak ondoko dekretua eman du:

Luis Casado Oliver hiri honetako alkate udalburua, oporrak direla eta, hiritik kanpo egonen denez, beharrezkoa da neurriak hartzea egun horietan Alkatetza ordezkatzeko.

Kontuan hartuz Erregelamendu organikoaren 24 eta 27. artikuluetan ezarritakoa, hain zuzen ere alkateordeei dagokiela, beren izendapenaren ordenari jarraituz, alkatea ordezkatzea, hura kanpoan, eri edo bere eskudantzietan aritzeko ezinean dagoenean.

Eman dizkidaten ahalmenak erabiliz.

DEKRETATU DUT:

1. Ondoko alkateordeen eskutan uztea Alkatetza honi dagozkion eginkizunak, jarraian aipatzen diren egunetan, legeek ezartzen dituzten mugak kontuan hartuz:

-2010eko abuztuaren 2tik 6ra, Jesús Álava Sesma alkateordea.

-2010eko abuztuaren 7tik 15era, José María Navarro Fandos alkateordea.

-2010eko abuztuaren 16tik 22ra, Elena Magán López alkateordea.

-2010eko abuztuaren 23tik 29ra, María Isabel Echave Blanco alkateordea.

-2010eko abuztuaren 30etik irailaren 5era, María Victoria Castillo Floristán alkateordea.

2. Dekretu honen berri ematea Tuterako Udaleko Osoko Bilkurari; ukitutako zinegotziei, Udaleko alorrei eta Alkatetzari jakinaraztea; eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Dekretuak sinatu eta hurrengo egunean hartuko du indarra.

Tuteran, 2010eko uztailaren 16an. -Alkatea, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L1012287