98. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

2010eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

2010eko maiatzaren 27ko bilkuran, hasiera batean onetsi zen Udalaren 2010eko plantilla organikoa. Jendaurrean egon den bitartean inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betikoz onetsirik dago.

2010EKO PLANTILLA ORGANIKOA

Udalak, 2010eko maiatzaren 27an egin osoko bilkuran, ondokoa erabaki zuen:

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan eta horiekin bat heldu den araudian ezarritakoari jarraituz, Udal honen 2010eko plantilla organikoa onetsi da.

Horrenbestez,

Alkatetzak proposatuta. Eztabaidatua.

(Quoruma, gehiengo soila).

Aldeko botoak: 5.

Aurkako botoak: 0.

Abstentzioak: 6.

Honako hau erabaki da:

1. Udalaren zerbitzuko funtzionarioen plantilla organikoa eta ordainsari osagarriak onestea, erabaki honen 1. eranskinaren arabera (ondorioak, 2010eko urtarrilaren 1etik aitzina).

2. Funtzionarioen zerrenda onestea, 2009ko abenduaren 31koa, erabaki honen 2. eranskinaren arabera.

3. Bitarteko langileen zerrenda onestea, erabaki honen 3. eranskinaren arabera.

4. Udalaren zerbitzuko lan-kontratudun finkoen plantilla organikoa eta ordainsari osagarriak onestea, erabaki honen 4. eranskinaren arabera.

5. Langile finkoen zerrenda onestea, erabaki honen 5. eranskinaren arabera.

Sartagudan, 2010eko uztailaren 21an.-Alkatea, José Ramón Martínez Benito.

1. ERANSKINA

Funtzionarioen plantilla organikoa

Idazkari bat. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %30 + %3,72 19/2008 FD. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

Diruzain-ofizial bat. Maila: C. Lanpostuko osagarria: %23 + %3,36 19/2008 FD. *251/1993 FD, 40.5 artikuluko osagarria: 12%. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

Albiente bat, zerbitzu anitzetarako. Maila: D. *251/1993 FD, 40.5 artikuluko osagarria: 12%. Lanpostuko osagarria: %11,65 + 2,99 19/2008 FD. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Hutsik 2010/01/03z geroztik erretiroagatik. Iraungitzekoa.

Kultur koordinatzaile eta liburutegiaren arduradun bat: Maila: C. *251/1993 FD, 40.5 artikuluko osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %10 + 3,36 19/2008 FD. Lanpostuko sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanean aritzeko baldintzak: lanaldi osoa.

Zerbitzu anitzetako enplegatu bat. Maila: D. Lanpostuko osagarria: %2,99, 19/2008 FD; *251/1993 FD, 40.5 artikuluko osagarria: %12. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanean aritzeko baldintzak: lanaldi osoa.

(*) Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Foru Dekretuaren 40.5 artikuluko osagarria.

2. ERANSKINA

Funtzionarioen izenen zerrenda

Palacios Jorge, Eva. Idazkaria. Maila: A. Antzinatasuna: 1979-3-7. Gradua: 5. Egoera: jardunean.

Albéniz Zapata, Angel. Diruzain-ofiziala. C maila. Antzinatasuna: 1973-11-24. Gradua: 6. Egoera: jardunean.

Martínez Montón, Carlos. Albientea, zerbitzu anitzetarako. D maila. Antzinatasuna: 1975-12-24. Gradua: 5. Egoera: 2010-01-02ra arte jardunean, erretiroagatik.

Sádaba Martínez, Julio. Kultur koordinatzaile eta liburutegiaren arduraduna. C maila. Antzinatasuna: 1991-07-01. Gradua: 3. Egoera: jardunean.

Cordón Sola, Francisco Javier. Zerbitzu anitzetako enplegatua. D maila. Antzinatasuna: 1997-06-13. Gradua: 2. Egoera: jardunean.

3. ERANSKINA

Bitarteko langileak

Martínez Izal Alberto, menpekoa, zerbitzu berezi generikoetakoa, batez ere iturgintzakoa. Maila: D. Jardunean 2010-05-12ra arte.

4. ERANSKINA

Lan-kontratudun finkoen plantilla organikoa

Zerbitzu anitzetako enplegatu bat, langile finkoa. D maila: 251/1993 FD, 40.5 artikuluko osagarria: %12. Lanpostuko osagarria, 19/2008 Foru Dekretuaren araberakoa: %2,99. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanean aritzeko baldintzak: lanaldi osoa.

Zerbitzu anitzetako enplegatu bat, langile finkoa. D maila: 251/1993 FD, 40.5 artikuluko osagarria: %12. Lanpostuko osagarria, 19/2008 Foru Dekretuaren araberakoa: %2,99. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanean aritzeko baldintzak: lanaldi osoa. Bete beharrekoa.

5. ERANSKINA

Lan-kontratudun finkoen zerrenda

Martínez Izal, Alberto. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Antzinatasuna: 2010-05-13. Egoera: jardunean.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen kontra errekurtso hauetakoren bat aurkez daitekeela:

1.-Hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua (azaroaren 26ko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuena).

Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz aurkeztu.

2.-Hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu.

3.-Bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).

Iragarkiaren kodea: L1012495