98. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Aldaketa Udal Planeko antolamendu
xehakatuko determinazioetan. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2010eko ekainaren 29an egin osoko bilkura arruntean, besteak beste, erabaki hau hartu zuen. Hona haren xedapen zatiak dioena:

1. Hasiera batean onestea aldaketa Udal Planeko antolamenduko determinazio xehakatuetan: Udal Planeko Eraikuntzari buruzko Ordenantzako IV kapituluko (Gelditzeko instalazioak, garajeak, aparkalekuak eta automobilaren zerbitzuak) 37. artikuluko (baldintza orokorrak) 5. atala aldatzea, eta honela idaztea:

-5. atala.

"Oro har, eraikin berrietan garajera sartzeko bideak ezin dira bakar batendako izan, eta sarbide bakoitzak, gutxienez, 5 aparkalekutarako balioko du. Salbuesten ahal dira hiri lurzoruaren eremuan eraikitako familia bakarreko etxebizitzak eta Alde Zaharreko UC-ren eremuan eraikitako eraikuntza kolektiboak".

2. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 79.3 artikuluan 74. artikuluari dagokionez xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, aldez aurretik iragarkia jarrita Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitateko egunkarietan argitaratuta.

Zangozan, 2010eko uztailaren 16an.-Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1012399