98. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Arantzadiko lurzoru publikoaren kontzesio demanialaren esleipena Fundagro fundazioari, Nekazaritzaren Interpretazio Zentroa eraikitzeko eta Arantzadi parkea urbanizatzeko proiektuan zehaztutako baratze eremua kudeatzeko

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2010eko ekainaren 30ean, erabaki hau hartu zuen:

JOB 30-JUN-10 (7/UV).

Ikusirik Arantzadin lurzoru publikoaren kontzesio demaniala egiteko deialdiari buruzko espedientea, Nekazaritzaren Interpretazio Zentroa eraikitzeko eta Arantzadi parkea urbanizatzeko proiektuan zehaztutako baratze eremua kudeatzeko deitua, eta Kontratazio Mahaiak 2010eko ekainaren 29an erabakitakoari jarraituz,

ERABAKI DA:

1. Fundagro fundazioari esleitzea Aranzadiko lurzoru publikoaren kontzesio demaniala, Nekazaritzaren Interpretazio Zentroa eraikitzeko eta Arantzadi parkea urbanizatzeko proiektuan zehaztutako baratze eremua kudeatzeko, Alday-Jover Arquitectos, S.L.P. enpresak prestatutako proiektu teknikoari jarraituz, zeina Hirigintza Gerentziako Kontseiluak 2010eko maiatzaren 19an onetsi baitzuen. Esleipena 75 urterako izanen da, esleipen-hartzaileak eskaintza egiterakoan ezarritako baldintzekin, eta betiere lehiaketa arautu duen baldintzen agiriari jarraituz. Orobat, Kontratazio Mahaiak onetsitakoaren arabera, Udalak onetsi ahal izateko baratzeen eremua kudeatzeko plana aurkeztu beharko da, agiriko seigarren baldintzari jarraituz, kontzesioa gauzatu ondotik.

2. Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 108.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz, esleipen-hartzaileak ehun eta hogei mila euroko (120.000 euro) behin betiko bermea utzi beharko du, erabiliko den jabari publikoaren balioaren eta eginen diren obren aurrekontuaren %3a alegia. Horretarako hamabost eguneko epea izanen du, erabaki hau jakinarazten zaionetik hasita.

3. Kontratua burutuko da bermea eta erantzukizun zibileko asegurua eratu ondotik eta eskritura publikoaren bitartez gauzatuko da, prozedura hori arautu duen agiriaren 15. baldintzan ezarritakoari jarraituz.

4. Erabaki hau igortzea Udaleko Ekonomia Alorrera, eskatutako diru-laguntza emateko araubidea programatu beharrez, 7. baldintzan ezarritako baldintzekin. Orobat, Ondare, Kultura eta Ingurumen Alorretara igortzea, behar diren ondorioetarako.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2010eko uztailaren 2an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L1011867