98. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGUZKITZA

Aldaketa Udal Planean. Behin betiko onespena

Iguzkitzako Udalak, 2010eko ekainaren 1ean egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen Udal Planeko aldaketa, Iguzkitzako Kontzejuko U.A. 2.6 unitatean. Aldaketaren sustatzailea Iguzkitzako Kontzejua da eta Estellerriko EEZB Hirigintza Zerbitzuak prestatua da.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74 eta 81.1. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Iguzkitzan, 2010eko ekainaren 14an.-Alkatea, Salvador Garín Zabala.

Aldaketaren testua

Unitatearen egungo mugapena ez dator bat lurzoruaren benetako muga fisikoekin. Aipatutako muga horien barruan, azalera erabilgarria 755 metro karratukoa da, kontuan hartuz eremu horretako baldintza topografiko eta fisikoak; alegia, Udal Planean adierazitakoa baino handiagoa da.

Unitate horretako katastroko 401. lurzatiaren jabeekin lortutako akordioen ondorioz, mugatutako lurzoruaren azalera honela banatuko da:

UA-2.6 unitatean aurreikusitako lurzoru banaketa.

JABEA

JABETZAN EGUN DUEN AZALERA

TRUKAKETA BIDEZ ESKURATUA

EROSKETA BIDEZ ESKURATUA

JABETZA, OSOTARA

Lucio Ruiz Muguerza

300,00 m²

+91,50 m²

+86,00 m²

477,50 m²

Isidro Santamaría Rubio

100,00 m²

+91,50 m²

+86,00 m²

277,50 m²

Iguzkitzako Kontzejua

355 m²

-183,00 m²

-172,00 m²

0,00 m²

GUZTIRA

755,00 m²

755,00 m²

Banaketa horri jarraituz, bi exekuzio unitate mugatu dira, bakoitza jabe bakarrekoa, U.A.2.6 unitateko egungo determinazioak oro har mantenduz.

Proposatutako hirigintzako araudia: Proposatutako ordenazioak etorkizuneko unitateen esparrua mugatzen du, betiere aurreko puntuan zehaztutako muga topografiko eta fisikoen arabera. Ukitutako azalera osoa 755 m²-koa da.

Iragarkiaren kodea: L1011887