98. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Egiturazko aldaketa puntuala 1. poligonoko
502 eta 214. lurzatietan. Behin betiko onespena

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak, ekainaren 25eko 129/2010 Foru Aginduaren bitartez, behin betiko onetsi zuen Doneztebeko Udal Planeko egiturazko aldaketa puntuala, lurzoru urbanizaezinean (Ibarburu alderdian, 1. poligonoko 502 eta 214. lurzatietan), Doneztebeko Udalak berak sustatua. Hartara, argitara ematen dira osorik hirigintzako arauak eta ordenantzak, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz

Donezteben, 2010eko uztailaren 12an.-Alkatea, Miguel San Miguel Azpíroz.

GEHITUTAKO DETERMINAZIOAK
ETA HIRIGINTZAKO ARAUDIA

Ohar orokorrak

Planteatutakoari erantzuteko Udal Planeko aldaketa prestatu da. Bertan, "hiri-lurzoru finkatuko barrendegi bakartua" sortzea proposatzen da, adierazitako hirigintzako eskariei irtenbidea emateko.

Lurzoru horiei "Ibarburu" hiri-lurzoru finkatuko barrendegi bakartu (ESU) gisa sailkatzea proposatu da, ezaugarri hauekin:

-Ukitutako eremua hiri-lurzoru finkatu gisa sailkatuko da.

-Erabilerak ezartzerakoan, bide publikotik sarbideak dituen jabe bakarraren esparruaren barnean eginen da, I.A.T. estazioa alokairuan ezarriko baita. Ez da lurzatien banantzerik onartuko.

-"Errepideari bereziki lotutako jarduerak" erabilera nagusia egiturazkoa izanen da eta xehakatuak, berriz, Ibilgailuen Azterketa Teknikoarena, erretegiarena eta gasolindegiarena.

97. artikulua. ESU "Ibarburu".

Egiturazko hirigintzako determinazioak:

-Sailkapena: hiri lurzoru finkatua.

-Erabilera nagusia: errepidearen erabilerari bereziki lotutako jarduerak.

-Azalera eraikigarriak: Ibilgailuen Azterketa Teknikoko Estazioa (IAT): 700 m². Gaur egungo eraikinak finkatu egin dira.

Hirigintzako determinazio xehakatuak:

-Azalera, gutxi gorabehera: 15.780 m².

-Eraikinak bete beharreko baldintzak:

-Gehieneko solairu kopurua: BS+1.

-Lerrokadurak: dokumentazio grafikoan ezartzen direnak. N-121-A errepiderako gutxieneko distantzia 25 metrokoa izanen da.

-Baoak: errepidera ematen duen fatxadan ez da leihorik ez eta bestelako irekidurarik baimenduko.

-Erabilera xehakatuak.

-Erabilera onartuak.

-Turismo eta kamioien aparkalekua.

-Gasolindegia.

-Ibilgailuen Azterketa Teknikoko Estazioa (IAT).

-Erretegi-jatetxea.

Gaur egungo erabilerak eta eraikinak finkatu egin dira.

-Kudeaketa baldintzak:

-Dokumentazio grafikoan markatutako eremuetan eraikinak egiteko, zuzeneko lizentzia beharko da, Nafarroako Gobernuko Herrilan Departamentuaren aldez aurretiko txostena aurkeztuta.

-Ez da lurzatien banantzerik onartuko.

Iragarkiaren kodea: L1011975