98. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

3037/2010 EBAZPENA, abuztuaren 2koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, zazpi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onesten duena. Lanpostu horietatik bost udaltzain izateko dira, Lizarra, Eguesibar, Zizur Nagusi eta Antsoaingo udaltzaingoetarako, eta bestea Arguedasko udal agente izateko.

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak uztailaren 23an emandako 477/2010 Foru Aginduaren bidez, Lizarra, Eguesibar, Zizur Nagusi, Antsoain eta Arguedasko udaletarako udaltzainak eta udal agenteak hautatzeko eskaera onartu zen, Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legearen 21. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Horrenbestez, eta Lehendakaritza, Barne eta Justiziako kontseilariak uztailaren 23ko 477/2010 Foru Aginduaren 2. idatz-zatian egindako eskaerarekin bat,

EBATZI DUT:

1. Lizarra, Eguesibar, Zizur Nagusi eta Antsoaingo udaletarako udaltzain izateko sei lanpostu eta Arguedasko udal agente izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia onestea.

2. Ebazpen hau eta deialdiaren oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2010eko abuztuaren 2an.-Barneko zuzendari nagusia, Juan Ramón Rábade Iráizoz.

Deialdia

Oinarriak

1.-Deialdiaren xedea.

Deialdi honen xedea da Lizarra, Eguesibar, Zizur Nagusi eta Antsoaingo udaletarako udaltzain izateko sei lanpostu eta Arguedasko udal agente izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzea, txanda hauetan banatuta:

a) Txanda irekiko lanpostuak:

-1 Lizarrako Udalerako.

-1 Eguesibarko Udalerako.

-1 Zizur Nagusiko Udalerako.

-1 Antsoaingo Udalerako. 3. hizkuntz eskakizuna.

-1 Arguedasko Udalerako.

b) Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen igoera txandako lanpostuak:

-1 Lizarrako Udalerako.

-1 Eguesibarko Udalerako.

Igoera txandako lanposturen bat hutsik geldituz gero, izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa lortu ez dutelako, udal horretako txanda irekikoei gehituko zaie.

Halaber, igoera txandan hutsik dauden lanpostuak baino izangai gehiagok gainditzen badituzte probak, txanda horretan lanpostuak eskuratzen ez dituztenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehia garbian eta eskuratutako azken puntuazioaren arabera (jakite mailako hautaprobetako puntuazioa, proba fisikoetakoa eta proba psikoteknikoetakoa baturik, handienetik txikienerako hurrenkeran).

Era berean, 3. hizkuntz eskakizuna duten izangaiek aukera izanen dute txanda irekiko gainerako lanpostuak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehia garbian eta eskuratutako azken puntuazioaren arabera (jakite mailako hautaprobetako puntuazioa, proba fisikoetakoa eta proba psikoteknikoetakoa baturik, handienetik txikienerako hurrenkeran).

Deialdiaren xede diren lanpostuen kopurua hautapen-prozesuan handitzen ahalko da, betiere izangaiak deialdi honetan aurreikusitako oinarrizko prestakuntza ikastaroan sartu baino lehen. Lanpostu kopuruaren handitzean aplikatzekoa izanen da abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.3 artikulua (haren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina).

2.-Aplikatu beharreko arauak.

Prozedura hau arau hauen mende egonen da: Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legea; Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua; Nafarroako administrazio publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretua; aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdi honetako oinarriak.

3.-Izangaiek bete beharreko baldintzak.

3.1. Txanda irekia.

Oposizio honetan txanda irekian onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako nazionalitatea izatea.

b) Adinez nagusia izatea eta 36 urte bete gabe izatea.

c) Batxiler-titulua, bigarren mailako lanbide heziketako titulua edo baliokideren bat izatea.

Aurrekoa gorabehera, Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legearen 30. artikuluan xedatutakoaren arabera, deialdi honetan onartua izateko, nahikoa da eskola-graduatua, lehen mailako lanbide heziketako titulua edo baliokidea izatea, halako moduz non, deialdi honetako 7.4.4 arauan aurreikusitako prestakuntza ikastaroa gaindituta, teknikoki baliokideak izanen baitira oinarrizko ikastaro hori eta batxilergoa, bigarren mailako lanbide heziketa edo horien baliokidea; baliokidetasun hori, hala ere, ondorio administratiboetarako baino ez da izanen, hau da, C mailako funtzionario izendatzeko, eta ez du inoiz balioko eta ez da onartuko arlo akademiko, irakaskuntzako edo hezkuntzakoan, ezta maila horretako lanpostuak betetzeko ere administrazioko beste esparru batean.

Atzerrian lorturiko tituluak izanez gero, eskaerak aurkezteko epea betetzen den egunean haren homologazioa frogatzen duen agiriaren jabe izatea.

d) Lanpostuak berezkoak dituen eginkizunak betetzeko behar diren gaitasun fisiko eta psikikoak izatea eta arrazoi medikoengatik baztertzeko moduan ez egotea. Arrazoiak deialdiaren IV. eranskinean agertzen dira.

e) Gizasemeek 1,65 metroko garaiera bederen izatea, eta emakumezkoek 1,60 metrokoa.

f) Inoiz kondenarik jaso ez izatea doluzko delitu bat dela kausa, ez eta administrazio publiko baten zerbitzutik baztertua ere, eta ez egotea desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko, deusetan galarazi gabe errehabilitazioaren onura aplikatzea, zigor eta administrazio arloetako arauei jarraikiz.

g) Gutxienez A, edo A 2, B eta BTP motako ibilgailuak gidatzeko baimenak izatea.

h) Aldean armak eramateko eta, behar denean, erabiltzeko konpromisoa. Eskatzailearen aitorpenaren bidez adieraziko da.

i) 3. hizkuntz eskakizuna duen lanposturako: EGA edukitzea edo Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko C 1 mailaren baliokidea den beste edozein titulu ofizial.

Izangaiak, aipatu diren tituluak ez baditu, proba bat egiteko aukera izanen du, eta horrela zehaztuko da beharrezkoa den maila baduen hizkuntza horretan. Izangaiek, askitasun proba hori egin nahi badute, deialdian parte hartzeko eskabidean adierazi beharko dute, horri dagokion tokian.

3.2. Txanda murriztua, Lizarrako eta Eguesibarko udalak.

Txanda irekiko izangaiei eskatutako baldintzez gain, honako baldintza hauek ere bete behar dituzte:

Igoera txandako izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Nafarroako edozein Administrazio Publikotako langile finkoa edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoa izatea, eta administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun onartua frogatzea; Nafarroako Polizia Kidegoetako kideak salbuespena dira, kidego horietan zortzi urteko egiazko zerbitzuak frogatu beharko dituztelako.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarri dena aplikatuz, igoera txandan parte hartzeko gainerako baldintzak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere txanda horretan parte hartzen ahalko dute.

b) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea, barne igoera honetara aurkeztu baino lehenagoko lanpostuan.

c) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo apalagokoa izatea.

3.3. Baldintza horiek denak eskaerak aurkezteko epea bukatu baino lehen eta lanpostuaz jabetu arte bete beharko dira, 3.1.g) eta 3.1.b) oinarrietakoak izan ezik. Lehenbizikoari dagokionez, oinarrizko prestakuntza ikastarorako (deialdiko 7.4.4 atalean aipatua) izangaien behin-behineko zerrenda jendaurrera ateratzen den egunerako bete beharko da, eta, bigarrenari dagokionez, aski izanen da eskaerak aurkezteko epea bukatu baino lehen betetzea.

4.-Eskabideak.

4.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak non eta noiz aurkeztu behar diren.

a) Eskabideak aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Eskabideak Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorraren bulegoan aurkeztuko dira (Karlos III.aren etorbidea, 2, 31002 Iruña) edo erregistro horretako beste edozein bulegotan (zerrenda 2009ko 33. :bon.ean argitaratu zen, martxoaren 18an, "Beste xedapen batzuk" 1.3.6. atalean, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren "Ordutegia eta bulegoen kokagunea"), edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz.

c) Eskabidearen eredu ofiziala deialdi honetako I. eranskinean dago. Eredu hori Nafarroako Gobernuaren Erregistroko edozein bulegotan dago eskuragarri. Interneten bidez ere lortzen ahal da, www.navarra.es helbidean, bai argitaratzen den aldizkari ofizialetik abiatuta, bai hemendik abiatuta: "Zerbitzuak", "Enplegu publikoa".

4.2. Izangaiek ekarri beharreko dokumentazioa.

Bat.-Izangaiak III. eranskinean agertzen diren proba fisikoak egiteko gaitasuna duela frogatzen duen ziurtagiri mediko ofiziala.

Bi.-Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kontuan 25 euro ordaindu izana frogatzen duen agiria. Kopuru horrekin espedientearen formalizazioa eta azterketa eskubideak ordainduko dira.

Nafarroako administrazio publikoetako funtzionarioak tasak ordaintzetik salbuetsita daude.

Halaber, salbuetsita daude hautaproben deialdia egin aurretik hilabete batez edo luzaroago lan-eskatzaile gisa inskribaturik egon diren pertsonak. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izanen da inskribaturik egon diren bitartean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide sustapen, prestakuntza edo aldaketarako ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, justifikaturiko kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera, lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorakoa den diru-sarrerarik ez izatea hilabetero.

Lan-eskatzailea dela frogatzeko, Enplegu Bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko da. Bertan, lan-eskatzaile gisa inskribatu zeneko data agertuko da eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin handik eskainitako inolako lan egokiri, ez eta lanbide sustapen, prestakuntza edo aldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikaturiko kasuetan izan ezik.

Interesdunak erantzukizuneko aitorpen baten bidez frogatuko du ez duela hilero lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik. Aitorpen eredua Nafarroako Gobernuko Informazio Bulegoan eskuratzen ahalko da edo, bestela, Interneten bidez, arestian emandako helbidean.

Salbuetsita dagoela frogatu ezean, tasa ordaintzen ez badu, izangaia baztertu eginen da.

Hiru.-Nortasun agiri nazionalaren bi aldeen fotokopia konpultsatua.

Lau.-Deialdi honetan eskatzen den titulu akademikoaren fotokopia konpultsatua.

Bost.-EGA titulua edo 3.1.i) oinarrian ezarritako baldintza betetzen duela ziurtatzen duen beste edozein.

Sei.-Igoera txandako izangaiek abiaburuko lanpostua, maila eta bertan duten antzinatasuna frogatzen dituen agiria aurkeztu beharko dute, zein administraziotakoak diren, bertan ziurtagiriak emateko eginkizuna esleitua duen organoak luzatua.

4.3. 4.1 eta 4.2 ataletan aurreikusitakoa betetzen ez bada, izangaia kanporatu eginen da.

4.4. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

4.5. Eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahalko dira, noiznahi ere.

5.-Onartuen behin-behineko zerrenda, erreklamazioak eta behin betiko zerrenda.

Parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea amaituta, Barneko zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko, ohartaraziz hurrengo hamar egun balioduneko epean interesdunek erreklamazioak egin ditzaketela organo dei egileari zuzenduak eta, akatsik baldin badago, haiek zuzendu.

Ezarritako epean parte hartzeko eskaerarik aurkezten ez bada, Barneko zuzendari nagusiak deialdia bete gabe gelditu dela deklaratzeko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta, kasua bada, haiek ebatzitakoan, Barneko zuzendari nagusiak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

Onartuen eta baztertuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak Nafarroako Gobernuaren webgunean ere izanen dira aztergai (www.navarra.es, "Zerbitzuak", "Enplegu publikoa").

6.-Epaimahaia.

6.1. Osaera.

Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

-Mahaiburua: Ignacio Carrillo de Albornoz Alfaro, Barne Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Segurtasun Publikoko Sistemaren Zerbitzuko zuzendaria.

-Ordezkoa: Alfonso Fernández Díez, Nafarroako Foruzaingoko burua.

-Mahaikidea: eskaera egin duten udalen erabakiz izendatutako ordezkari bat.

-Ordezkoa: eskaera egin duten udalen erabakiz izendatutako ordezkari bat.

-Mahaikidea: Pilar Zapico Revuelta, Barne Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Zerbitzuko zuzendaria.

-Ordezkoa: Susana Dominguez Basterra, Barne Zuzendaritza Nagusiko Administrazio Publikoko teknikaria (arlo juridikoa).

-Mahaikidea: eskaera egin duten udaletako langileen batzordeen ordezkari bat, batzordeek berek proposatua.

-Ordezkoa: eskaera egin duten udaletako langileen batzordeen ordezkari bat, batzordeek berek proposatua.

-Mahaikide idazkaria: José María Canales Arana, Barne Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Ataleko burua.

-Ordezkoa: Juan José Lanciego Balda, Barne Zuzendaritza Nagusiko administraria.

6.2. Eraketa eta jarduna.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoko bost eguneko epean eratuko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa gutxienez bildu gabe.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide idazkariak edo haiek legez ordezten dituztenak bertan egon beharko dute.

Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak aplikatzeko moduaz sortzen diren arazo guztiak.

Administrazio prozedurako arauen arabera epaimahaian parte ez hartzeko arrazoiren bat izaten denean, epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta hori jakinarazi deialdia egin duen organoari.

Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

Epaimahaiak aholkulari adituak hartzen ahalko ditu. Aholkulari horiek dagokien espezialitate teknikoan aritzera mugatuko dira, eta epaimahaiari horietan baizik ez diote lagunduko.

7.-Oposizioa nola eginen den.

7.1. Oposizioa 2010eko urrian hasiko da.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean finkatuko dira ariketak hasteko tokia, eguna eta ordua.

7.2. Oposizioak, lehenengo fasean, hautapenaldia izanen du (proba baztertzaile hauek eginen dira: kultura orokorra, gaitasun fisikoa, proba psikoteknikoak eta medikoak) eta, bigarren fasean, oinarrizko prestakuntza ikastaro bat. Biak ere gainditu beharko dira.

7.3. Hautapenaldiko proba bakoitza zuzendu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean, gainditu duten eta baztertu diren izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin eta, halaber, hurrengo proba egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez berrogeita zortzi ordu lehenago.

Hautapenaldiko probetarako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena aldean dutela agertu beharko dute. Oro har, iragartzen diren egun, ordu eta lekuetan agertzen ez diren izangaiak oposiziotik baztertuko dira.

7.4. Prozeduraren faseak, dokumentazioa, ikastarora onartzen direnen behin betiko zerrenda, praktiketako funtzionarioen izendapena eta prestakuntza ikastaroa.

7.4.1. Prozeduraren faseak:

Hautapenaldian proba hauek izanen dira:

a) Proba teorikoa.-Test motako bi ariketa egin beharko dira, II. eranskineko gai zerrendako gaiei buruzkoak; ariketa bat zati orokorrari buruz, eta bestea zati bereziari buruz.

b) Gaitasun fisikoaren proba.-III. eranskinean azaltzen diren ariketa fisikoak egin beharko dira, eta haietako bakoitzak balioko du jendea baztertzeko, egiten den markaren arabera. Epaimahaiak ezartzen duen hurrenkeran eginen dira proba honetako ariketak.

Horietan izangaiei altuera neurtuko zaie, 3.1.e) atalean eskatutako baldintza betetzen duten egiaztatzeko.

Izangai guztiak antidopin kontrola egitera behartuta egonen dira, ariketak egin bitartean edo beste noiznahi, epaimahaiak hala eskatuz gero. Praktika debekatuak atzeman edo egiaztatzeko analisiak dagokion organo espezializatuak eginen ditu. Horrenbestez, debekatuta daude Kiroletako Kontseilu Gorenak 2009ko abenduaren 18an emandako Ebazpenaren I. eranskinean ageri diren substantzia, gai farmakologiko, dopin metodo eta manipulazioak (kirolean debekatutako substantzien eta metodoen zerrenda, 2009ko 310. Estatuko Aldizkari Ofizialean, abenduaren 25ean, argitaratua) eta, bestalde, indarra dute Kiroletako Kontseilu Goreneko Lehendakaritzak kirolean debekatuta dauden metodo eta substantzien zerrenda onesteko 2006ko abenduaren 21ean emandako Ebazpenaren IV. eta V. eranskinek (animaliengan, galgoengan eta lehiaketa hipikoetan debekaturik dauden substantzien eta metodoen zerrendak dituztenak, hurrenez hurren), Osasuna Babesteari eta Kiroleko Dopinaren kontra borrokatzeari buruzko azaroaren 21eko 7/2006 Lege Organikoaren lehen xedapen gehigarrian xedatutakoaren babesean. VI. eranskinak ere indarrean segituko du, kirolean dopina erabiltzearen kontrako UNESCOren Nazioarteko Konbentzioaren II. eranskinari aurka egiten ez dion guztian. Bazterturik geldituko dira kontrol horretan emaitza positiboa ateratzen duten izangaiak eta, orobat, kontrola egitea onartzen ez dutenak.

c) 3. hizkuntz eskakizunerako euskara proba, hala eskatu duten eta behar den titulazioa dutela frogatu ez duten izangaientzat. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak eginen du proba, izangaiek 3. hizkuntz eskakizunean eskatzen den euskara maila badutela egiaztatzeko, eta haren balorazioak lotzaileak izanen dira epaimahaiarentzat.

d) Gaitasun psikoteknikoaren proba.-Hainbat proba psikotekniko eginen dira, izangaiak lanpostuaren profil profesionalaren eskakizunetara zenbateraino egokitzen diren zehazteko. Proba horiek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak prestatuko ditu edo erakunde horrek izendatzen dituen langileak, eta haren balorazioak lotzaileak izanen dira epaimahaiarentzat.

Probak egin aurretik Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Zerbitzuko zuzendariak lanpostuaren profil profesionala proposatuko dio Barneko zuzendari nagusiari, onets dezan. Onespena epaimahaiari jakinaraziko zaio.

Proba hau egitera, sartzen diren izangaiei baizik ez zaie dei eginen, gehienez ere 50 txanda irekian, haietatik 10 EGA titulua duten edo probak gainditu dituzten izangaiak, eta 20 sustapen txandan.

40. tokian (txanda irekian), 10. tokian (txanda irekia, 3. hizkuntz eskakizunarekin) eta/edo 20. tokian (igoera txandan) puntuazio bera duten izangaiak baldin badaude, guztiak pasatuko dira hurrengo probara. Gainerako izangaiak oposiziotik baztertuak izanen dira.

e) Kidegoaren hautapena:

Epaimahaiak jendaurrean jarriko du izangaiek zer puntuazio lortu duten arestiko a), b), c) eta d) ataletan azaldutako probetan, handienetik txikienera, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean. Horrekin batera, lanpostuak hautatzeko ekitaldiaren lekua, eguna eta ordua ere adieraziko dira.

Izangairen bat ekitaldi horretara aurkezten ez bada, baja emanen zaio deialdian, ezinbesteko kasuetan izan ezik.

Izangai bakoitzak lanpostu bat bakarra hautatuko du. Horretarako, zein administraziotan jardun nahi duen adierazi beharko du.

Deialdian ezarritako betebeharrei dagokienez edo eduki edo aurkeztu beharreko dokumentazioari dagokionez ez-betetzeak gertatuz gero, hautapen hori behar beste aldiz eginen da, kontuan hartuz aurreko ekitaldi batera aurkezten ez diren izangaiak ezin izanen direla aurkeztu hurrengoetara, ezinbesteko kasuetan izan ezik. Lanpostua hautatzeko ekitaldira joan baina bertan lanpostua hartzeari uko egiten dioten izangaiei, ordea, lanpostuak hautatzeko hurrengo ekitaldira joateko deitu eginen zaie.

f) Proba medikoak.-Proba psikoteknikoak gainditzen dituzten izangaiei proba medikoak egitera deituko zaie, gaitasun psikofisikoa frogatzearren, deialdiko 3.1 ataleko d) letran ezarritakoari jarraikiz. Epaimahaiak erabakiko du zenbait izangairi deitu, baina eskaintzen den lanpostu kopurua baino gehiago izan beharko dira. Azterketa medikoa Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Zerbitzuak eginen du edo, hala behar bada, behar bezalako kreditazioa duen kanpoko entitate batek, eta horren balorazioak lotzaileak izanen dira epaimahaiarentzat.

g) Ikastaroa egitera onartutakoen behin-behineko zerrenda. Izangaien kalifikazioa egin ondoren, aurreko proba guztietan lortutako emaitzen arabera, epaimahaiak jendaurrean jarriko du prestakuntza ikastaroa egitera onartutakoen behin-behineko zerrenda. Deitutako lanpostu kopurua adina izangai sartuko dira zerrendan.

7.4.2. Dokumentazioa eta ikastaroa egiteko izangaien behin betiko zerrenda:

Oinarrizko prestakuntza ikastaroan parte hartu ahal izateko, ikastaro horretarako onartutakoen behin-behineko zerrenda Nafarroako Gobernuko iragarki oholean jendaurrean jarri eta handik hamabost egun naturalean, izangaiek frogatu beharko dute deialdiaren 3.1 ataleko f), g) eta h) baldintzak betetzen dituztela. Horretarako, ondoko dokumentazio hau aurkeztu beharko dute Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean, epaimahaiko idazkariari zuzendua:

-Deialdian eskatutako gidabaimenen aurreko eta atzeko aldeen fotokopia konpultsatuak.

-Erantzukizuneko aitorpena, adierazteko ez duela sekula kondenarik jaso dolozko delitu bat dela kausa, ez dela administrazio publiko baten zerbitzutik baztertua izan eta ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko, deusetan galarazi gabe delituen aurrekariak ezereztea aplikatzea, zigor eta administrazio arloetako arauei jarraikiz.

Barne Zuzendaritza Nagusiak Justizia Ministerioaren Zigortu eta Auzi-iheslarien Erregistro Nagusiari eskatuko dio izangaiek aurrekari penalik ez dutela edo horiek ezereztu direla frogatzen duen agiria eta ofizioz erantsiko dio espedienteari.

-Nafarroako Foru Eraentza errespetatzeko, Konstituzioari eta legeei men egiteko eta karguaren eginkizunak zintzo betetzeko zina edo agindua.

-Armak aldean izateko konpromisoa hartzeko erantzukizuneko aitorpena.

-Gizarte Segurantzaren txartelaren fotokopia konpultsatua.

-Hala izanez gero, deialdiaren 9.3 atalean aipatzen den aukeraz baliatu dela adierazten duen agiria.

Epaimahaiak, ikusirik izangaiek aurkeztutako dokumentazioa, hautapen prozesuan sortutako bajak ezarriko ditu, eta baja haiek bazterturik gelditu ez diren beste izangai batzuekin beteko ditu, betiere eskatutako dokumentazioa aurkezten badute. Hori egindakoan, oinarrizko prestakuntza ikastarora onartutakoen behin betiko zerrenda argitaratuko da.

7.4.3. Praktiketako funtzionarioen izendapena:

Polizia, agente nahiz udal agente izateko oinarrizko prestakuntza ikastaroan parte hartzen duten izangaiak dagokien udaleko praktiketako funtzionario izendatuko dira, izangai bakoitzak egiten duen hautapenaren arabera, salbu aurretik udal horietako funtzionarioak direnak.

Administrazio publiko bakoitzak izangaiak atxikiko dizkio Nafarroako Segurtasun Eskolari eta izendapenak eginen ditu.

7.4.4. Oinarrizko prestakuntza ikastaroa:

Polizia, agente edo udal agente izateko oinarrizko prestakuntza ikastaroa Nafarroako Segurtasun Eskolak emanen du, gainditu egin beharko da eta irailaren 12ko 113/2005 Foru Dekretuak gobernatuko du (Nafarroako Segurtasun Eskolaren antolamendu eta funtzionamendurako Erregelamendua onesten duena), bai eta aplikagarriak diren gainerako xedapenek ere.

2007ko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legearen 29.3 eta 43.3 artikuluetan ezarritakoarekin bat, izangairen batek deialdian eskatutako ikastaroaren antzeko bat, Nafarroako Segurtasun Eskolak antolatua, egin badu, aski izanen da eskolak ikastaro hori baliozkotzea. Hori frogatzeko egiaztagiri ofiziala aurkeztuko da, ikastaroen edukien berdintasuna edo baliozkotasuna frogatzen duena, eta baliozkotutako ikastaroan edo ikastaroetan lortutako kalifikazioak. Egiaztagiri hori Nafarroako Segurtasun Eskolak luzatuko du, interesdunak eskatuta. Halaber, Nafarroako Segurtasun Eskolari dagokio beste ikastaro eta diploma batzuk osotasunean edo zati batean baliozkotzea, antzeko eginkizunak dituzten erakunde publikoek eman dituztenean, edo Nafarroako Segurtasun Eskolak berak lehenago, betiere edukiak baliokideak badira. Halakoetan, kasua bada, kalifikazioa ere emanen du.

Izangaiek, prestakuntza ikastaroak dirauen bitartean, C mailaren hasierako soldatari dagokion lansaria jasoko dute, bai eta, hala badagokie, familia laguntza ere.

Bestetik, Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko dira eta alta emanen zaie, salbu eta lehendik Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen eskubide pasiboen beste araubide batean afiliatuta zeudenak, horrexetan segituko baitute.

Praktiketako funtzionario izateak ez du ematen lortu nahi den lanpostuari dagokion eskubiderik.

Ikastaroan baja emateak berekin ekarriko du oposizioaldian jarraitzeko eskubidea eta praktiketako funtzionarioaren izaera galtzea. Gertatzen denean, deialdia egin duen organoari jakinaraziko zaio. Baja hori epaimahaiak dagokion administrazio publikoari jakinaraziko dio.

Oinarrizko prestakuntza ikastaroan behin betiko onartuak izan baino lehen egindako azterketa medikoaz gain, izangaiek noiznahi agintzen zaizkien proba mediko guztiak pasatu beharko dituzte, deialdiaren 3.1.d) atalean aipatzen den baldintza betetzen segitzen dutela frogatzeko. Proba horien bidez egiaztatzen bada baztertzeko arrazoirik badela, epaimahaiak aginduko du izangai horiek hautapen prozesutik kentzeko; ondorioz, praktiketako funtzionario izateari utziko zaio.

Prestakuntza ikastaroa gainditzen duten izangaiek, hautapen prozesuan gaitasun psikofisikoa galtzeagatik baja eman ez bazaie, praktiketako funtzionarioak izaten segituko dute lanpostuaz jabetu arte.

8.-Proben eta prestakuntza ikastaroaren balorazioa.

8.1. Lehenengo proba 100 puntuz baloratuko da gehienez. Probak test motako bi ariketa izanen ditu, bata zati orokorrari buruz (50 galdera) eta bestea zati bereziari buruz (50 galdera). Galdera guztietan hiru erantzun eskainiko dira baina bat bakarra izanen da zuzena.

Ongi erantzundako galdera bakoitzagatik puntu bat lortuko da. Gaizki erantzundako galdera bakoitzagatik puntu erdia galduko da.

Proba honetako ariketa bakoitzean 50 puntu emanen dira gehienez.

Ariketa bakoitza gainditu eta baloratu ahal izateko, epaimahaiak kasuan kasuko ariketa onenari ematen dion puntuazioaren erdia edo hortik gorako puntuazioa atera beharko da, eta bi ariketak gainditu beharko dira. Ariketa gainditutzat hartzeko, deialdiko oinarrietan ariketa horretarako ezarritako gehieneko puntuazioaren herena atera beharko da gutxienez.

8.2. Gaitasun fisikoa neurtzeko ariketak bost puntutik hamar bitarte baloratuko dira. Deialdiko III. eranskinean ezartzen diren gutxieneko markak gainditzen ez dituzten izangaiei "Ez gai" kalifikazioa emanen zaie, eta orobat, dopinaren kontrako kontrolen batean positiboa ematen dutenei. Proba horretan 50 puntu lortzen ahal dira gehienez.

8.3. Euskara mailari buruzko probetan izangaien kalifikazioa "gai" edo "ez gai" izanen da. "Gai" kalifikazioa lortzen ez duten izangaiek ezin izanen dute 3. hizkuntz eskakizuna duen lanpostua eskuratu.

8.4. Hirugarren proba zerotik berrogeita hamar puntura bitarte baloratuko da. Bazterturik geldituko dira gutxienez 25 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

8.5. Proba medikoetan izangaien kalifikazioa "gai" edo "ez gai" izanen da. "Gai" kalifikazioa lortzen ez dutenak bazterturik geldituko dira.

8.6. Prestakuntza ikastaroa gainditzeko arlo guzti-guztiak gainditu beharko dira. Gainditzeko, ikastaroaren programan ezarritako gehieneko puntuazioaren %50 atera beharko da gutxienez, arlo bakoitzean.

Prestakuntza ikastaroan Nafarroako Segurtasun Eskolak epaimahaiari igorriko dizkion izangaien kalifikazioak lotzaileak izanen dira epaimahaiarentzat.

8.7. Izangai bakoitzaren azkeneko kalifikazioa ateratzeko, hautapen prozesuan lortutako puntuazio guztiak batuko dira, prestakuntza ikastarokoak barne, nahiz eta azken horiek ez duten aldatuko 7.4.1.e) klausularen arabera hautatutako kidegoa.

9.-Oinarria. Udaltzainen nahiz udal agenteen izendapena, jabetza hartzea eta bizilekuaren gaineko betebeharra.

9.1. Izendapena.

Eskatutako agiriak aurkeztu ondoren, udal bakoitzeko organo eskudunak oposizioa gainditzen duten izangaiak udaleko funtzionario eta udaltzain nahiz udal agente izendatuko ditu, txanden eta lortutako azken puntuazioaren hurrenkeran.

Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

9.2. Lanpostuaz jabetzea.

Izangaiek izendapenean zehazten den egunean jabetu beharko dute lanpostuaz.

Udaltzain nahiz udal agente izateko lanpostuaz jabetzeak berarekin ekarriko du praktiketako funtzionario izateari uztea.

Ezarritako egunean lanpostua hartzen ez dutenek kasuan kasuko udalean sartzeko eskubide guztiak galduko dituzte, ezinbesteko kasuetan gertatu denean izan ezik.

Hautaprobak gainditu eta deialdiaren xede diren lanpostuetarako izendatuak izan ondoren, kasuan kasuko udalean sartu eta funtzionario bihurtzen diren izangaiak Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie araubide horren babesean, salbu jadanik afiliaturik badaude edo Nafarroako Administrazio Publikoetako Eskubide Pasiboen eta Osasun eta Gizarte Laguntzako beste araubide batean izena emanak badira; orduan, eta izendatu aitzin, babes araubide horretan segitzea aukeratzen ahal dute edo Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatzea.

9.3. Bizilekuaren betebeharra.

Izendatutako izangaiek destinoa duten herrian bertan bizi beharko dute, eta hori betetzeko udalerri horretan finkatuko dute beren bizilekua.

10.-Errekurtsoak.

Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Barne zuzendari nagusiari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Deialdiaren, oinarrien eta horiek aplikatzeko egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.

1. ERANSKINA

Eskabidea

Izen-abizenak: ..................................................., adinez nagusia, NAN zenbakia (edo baliokidea): ......................., jaioteguna: .............................., jaioterria (herria): ..........................., probintzia: ................, nazionalitatea: ........................., helbidea (herria): ....................................., probintzia: ................, kalea: ......................................, zenbakia: ......, solairua: ......, letra: ......, posta kodea: ............ telefonoa: ........................., lantokiko telefonoa: ........................., sakelako telefonoa: ...................., posta elektronikoa: ...........................

ADIERAZTEN DUT:

Lizarrako udaltzain izateko bi lanpostu, Eguesibarko udaltzain izateko bi lanpostu, Zizur Nagusiko udaltzain izateko lanpostu bat, Antsoaingo udaltzain izateko lanpostu bat eta Arguedasko udal agentea izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen dudala.

[ ] Txanda irekia.

[ ] Txanda murriztua.

-Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik.

-Ez nagoela indarra duten xedapenetan ezarritako bateraezintasun egoeraren batean.

-Dolozko delitu bat dela kausa ez naizela kondenatua izan, ez eta administrazio publiko baten zerbitzutik baztertua ere, eta ez nagoela eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua, deusetan galarazi gabe errehabilitazioaren onura aplikatzea, zigor eta administrazio arloetako arauei jarraikiz.

-Deialdian eskatzen den tituluaren jabe naizela.

-Azterketa eskubideak deialdian ezarritako moduan ordaindu ditudala, eta horren gordekina erantsi dudala edo erantsitako agirien bidez frogatzen dudala tasa ordaintzetik salbuetsita nagoela.

-Eskabideak aurkezteko epearen azken egunean bete beharreko baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala, 3.1 eta 3.2. oinarriekin bat.

-Nafarroako Gobernuaren Barne Zuzendaritza Nagusiari berariazko baimena ematen diodala deialdiaren 7.4.2 oinarrian aurreikusitako egiaztagiria eskatzeko.

Horrenbestez,

-Eskaera hau ontzat har dezatela eta aipatu deialdian onar nazatela eskatzen dut.

-[ ] 7.4.1.c) oinarrian ezarritako proba egitea eskatzen dut.

............................(e)n, 2010eko ........................aren ...........(e)an.

(Sinadura)

NAFARROAKO GOBERNUA. LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. BARNE ZUZENDARITZA NAGUSIA.

2. ERANSKINA

Lehen probarako gai zerrenda

Zati orokorra

1.-Nafarroako geografia: Nafarroako natur ingurunearen ezaugarriak. Biztanleria eta biziguneen sistema: hiriguneak.

2.-Nafarroako geografia: Nafarroako baliabideak eta produkzio jarduerak. Nekazaritzako, industriako eta hirugarren sektoreko eremuak. Eskualdez eskualdeko azterketa.

3.-Nafarroako historia: Historiaurretik erromanizaziora. Iruñeko eta Nafarroako Erresumaren sorrera gizarte feudal baten testuinguruan. Nafarroako Erresuma Frantzia eta Espainia artean.

4.-Nafarroako historia: Nafarroa Monarkia hispanikoan sartzea (XVI.-XVIII. mendeak). Nafarroa mundu garaikidean. (XIX.-XX. mendeak).

5.-Espainiako 1978ko Konstituzioa: Atariko titulua. I. titulua. Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak.

6.-Europar Batasuna: erreferentzia historikoa. Europar Batasuneko erakundeak.

7.-13/1982 Lege Organikoa, abuztuaren 10ekoa, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzkoa: prestakuntza prozesua. Izaera eta esanahia. Egitura eta sistematika. Atariko titulua.

8.-Nafarroako foru erakundeak. Parlamentua edo Nafarroako Gorteak: Nafarroako Parlamentuaren Erregelamenduaren Testu Bategineko IV. titulua "Parlamentuaren antolaketa" eta V. titulua "Funtzionamendurako arau orokorrak". Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legea.

9.-Nafarroako toki entitateak: tipologia eta antolaketa. Toki erakundeen autonomia. Toki erakundeen eskumenak. Nafarroako toki entitateen antolaketari eta administrazioari buruzko ideia orokorrak. Nafarroako Administrazio Auzitegia.

10. -Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duena.

Zati berezia

11.-8/2006 Foru Legea, ekainaren 20koa, Nafarroako Segurtasun Publikoari buruzkoa.

12.-8/2007 Foru Legea, martxoaren 23koa, Nafarroako Poliziari buruzkoa.

13.-Deontologia poliziala: etika, moral eta deontologia kontzeptuak. Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala. Europako Kontseiluaren Ministroen Komitearen 2001/10 Gomendioa, poliziaren etikaren Europako kodeari buruzkoa.

14.-Zigor Kodea: Kontzeptua. Zigor Kodea: atariko titulua: zigor bermeak eta zigor legearen aplikazioa. I. liburua. I. titulua. Zigor arloko arau-hausteak. II. titulua. Delitu eta hutsegiteei dagokienez erantzukizun kriminala duten pertsonak.

15.-Prozesuko zigor zuzenbidea: atxiloketa. Toki itxietan sartzea eta miatzea, liburuak eta paperak miatzea eta idatzizko gutunak eta gutun telegrafikoak bahitu eta irekitzea.

16.-1/1992 Lege Organikoa, otsailaren 21ekoa, Herritarren Segurtasuna Babesteari buruzkoa.

17.-9/1983 Lege Organikoa, uztailaren 15ekoa, biltzeko eskubidea arautzen duena. 6/1984 Lege Organikoa, maitzaren 24koa, Habeas Corpus prozedura arautzen duena.

-135/1989 Foru Dekretua, ekainaren 8koa, zaratak edo bibrazioak sorrarazten dituzten jarduerek bete beharreko baldintza teknikoak ezartzen dituena. 18.-2/1989 Foru Legea, martxoaren 13koa, Nafarroako ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituena.

19.-15/2004 Foru Legea, abenduaren 3koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzkoa. V. titulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zehapen ahalmena.

3. ERANSKINA

Bigarren probari dagozkion ariketak

1. Banca press-a, edo pisua jasotzeko proba, 36 Kg gizasemeentzat eta 18 Kg emakumezkoentzat.

Deskribapena: banku batean etzanda, ahoz gora, izangaiak 36 edo 18 kiloko pisua goratu behar du 60 segundotan ahal duen aldi guztietan. Bi eskuekin goratuko du pisua eta barra hartuko du sorbalden zabalera baino pixka bat zabalago (barrari ahurraz heldu eta behatzak itxirik). Ariketa honela eginen da: hasieran barrak bularra ukitzen du, ukondoak flexionaturik, eta gero ukondoak erabat luzatzen dira bertikalean jarri arte. Proba hau egiteko saio bakarra izanen dute izangaiek.

Ariketa hau egiteko 60 segundo emanen dira gehienez. Izangaiak deialdian ezarritako moduan bukatzen ahal du ariketa, ordu arte egindako altxaldi baliodunen kopurua kontatuko baita puntuaziorako.

Ariketaren hasieran ukondoak flexionatuak egonen dira eta barrak bularra ukituko du.

Oinak lehenbiziko goratzean nola dauden, horrela mantenduko dira ariketa osoan, aldatu gabe.

Ukondoak erabat luzatu ezean edo ukondoen flexio batean barrarekin bularra ukitu ezean, jasoaldia baliogabetuko da eta, beraz, ez da kontatuko.

Ariketa kasu hauetan bukatuko da:

-Izangaiak ukondoak flexionaturik eta barra bularrean bermatuta duela eteten badu ariketa.

Puntuazioa: egindako errepikapenen araberakoa izanen da, eskala honi jarraikiz:

PUNTUAZIOAK/

ERREPIKAPENAK

EZ GAI

5 PUNTU

6 PUNTU

7 PUNTU

8 PUNTU

9 PUNTU

10 PUNTU

GIZASEMEAK

25 baino gutxiago

25etik 30era

31tik 35era

36tik 40ra

41etik 50era

51tik 59ra

60 edo gehiago

EMAKUMEZKOAK

25 baino gutxiago

25etik 28ra

29tik 33ra

34tik 39ra

40tik 44ra

45etik 49ra

50 edo gehiago

2. Uretan aritzeko gaitasunari buruzko proba. (50 metro estilo librean, tarte batzuk ur azpitik eginez).

Deskribapena: 25 metroko igerileku batean estilo librean igeri egitea, joan eta etorri.

Proba hau egiteko gehieneko epea hau da: 55 segundo gizasemeentzat eta 58 segundo emakumezkoentzat.

Ezin izanen da erabili urpean igeri egiteko betaurrekorik, ezta urpekaritzako beste baliabiderik ere, baina bai igeri egiteko betaurrekoak.

Nola egin: ateratzeko seinalea entzun ondoan, izangaia uretan murgildu eta 50 metro eginen ditu igerian, ur azalean nahiz urpean, ahalik eta denbora laburrenean. Irteeratik 10 metrora urpean eginen du igeri, bi metro, horretarako propio jarritako tartean, eta gero kontrako paretaraino segituko du, han buelta eman eta irteerara itzuliko da. Arestian aipatu tartera iristean berriz ere urpean eginen ditu bi metro, eta paretaraino segituko du gero.

Saio bakarra eginen da.

Saioa baliogabetzat joko da, eta baztertzeko arrazoi, baldin eta izangaiak:

-Kortxo-ilarak edo igerilekuaren alboko kaleak nahiz ertza euskarri moduan edo abiada hartzeko erabiltzen baditu.

-Igerilekuaren zola ukitu edo hura erabiliz abiada hartzen badu.

-Kalez aldatzen bada.

Puntuazioa: ondoko eskala honen araberakoa izanen da (segundoetan emandako denbora, ehunenak kontatu gabe).

PUNTUAZIOAK/

DENBORA

EZ GAI

5 PUNTU

6 PUNTU

7 PUNTU

8 PUNTU

9 PUNTU

10 PUNTU

GIZASEMEAK

55" edo gehiago

54"9tik 50"-ra

49"9tik 45"-ra

44"9tik 41"-ra

40"9tik 37"era

36"9tik 33"-ra

32"9 edo gutxiago

EMAKUMEZKOAK

58" edo gehiago

57"9tik 54"-ra

53"9tik 49"-ra

48"9tik 45"-ra

44"9tik 40"-ra

39"9tik 36"-ra

35"9 edo gutxiago

3. Zalutasun proba (Barrow testa).

Abiatzeko jarrera: zutik zutoinaren ondoan, irteera marraren atzean.

Nola egin: probaren helburua da ahalik eta lasterren egitea "zortzi" baten itxurako zirkuitu bat, bost zutoinez mugatua. Horietako lauk 8,66 bider 5 metroko laukizuzen baten erpinak seinalatzen dituzte eta bosgarrena erdi-erdian dago (ikus grafikoa). Izangaiek bi aldiz egin behar dute zirkuitua, behin alde batera behin bestera (A eta B ibilbideak grafikoan). Izangai bakoitzak bi saio izanen ditu ibilbide bakoitzean, saioa baliogabetzat hartzen bada.

Saio baliogabea izanen da honako hau gertatzen denean:

a) Izangaiak zutoin bat botatzen duenean.

b) Izangaia ibilbidetik ateratzen denean.

Ondokoak dira kanporatzeko arrazoiak:

a) Ibilbideetako batean (A edo B) bi saio baliogabe egitea.

b) Probarako gehienez aurreikusitako denbora gainditzea.

Puntuazioa: izangaiek bi ibilbideak (A eta B) egiteko ematen duten denbora batuko da, kontuan hartuta ibilbideak bukatzen direla izangaia irteera marratik berriz pasatzen denean. Puntuazioa ondoko eskala honen araberakoa izanen da (segundoetan emandako denbora, ehunenak kontatu gabe).

F1013308_0.EPS

PUNTUAZIOAK/

DENBORA

EZ GAI

5 PUNTU

6 PUNTU

7 PUNTU

8 PUNTU

9 PUNTU

10 PUNTU

GIZASEMEAK

25''8 baino gehiago

25"4tik 25"7-ra

25"0tik 25"3-ra

24"7tik 24"9-ra

24"4tik 24"6-ra

23"9tik 24"3-ra

23"8 edo gutxiago

EMAKUMEZKOAK

27''8 baino gehiago

27"4tik 27"7-ra

27"0tik 27"3-ra

26"6tik 26"9-ra

26"2tik 26"5-ra

25"8tik 26"1-ra

25"7 edo gutxiago

4. Erresistentzia-proba (Course Navetteren testa)

Nola egin: izangaiek 20 metroko luzera duen joan-etorriko ibilbidea egin behar dute ahalik eta denbora luzeenean, zinta magnetofoniko batez emandako seinale akustikoen bidez markatutako erritmoari jarraikiz. Izangaiek, seinalea entzutearekin batera, ibilbidearen bi muturrak seinalatzen dituzten marrak zapaldu beharko dituzte, lehenik bat eta gero bestea. Hortaz, izangai guztiek erritmo berean egin beharko dute lasterketa, eta ez da onartuko inor lasterketaren erritmoa gainditzea. Buelta emanen da oin baten gainean bermatuz eta marra zapalduz. Zintak soinua emanen du tarte erregularren arabera. Probaren hasieran abiadura motela izanen da, baina gero eta azkarrago eginen da. Proba hau egiteko saio bakarra izanen dute izangaiek.

Testaren helburua da zinta magnetofonikoak markatutako erritmoari jarraitzea eskatutako tarteak bete arte. Ondoren azaltzen diren kasuetan, proba bukatu eta ordura arte lortutako aldiak kontatutako dira:

-Izangaia gelditzen denean.

-Izangaia bere kaletik ateratzen denean.

-Izangaiak ibilbide oso bat bukatzeko dagoen muturreko marra zapaltzen ez duenean.

-Izangaiak hiru aldiz jarraian ez badu muturreko marra zapaltzea lortzen seinale akustikoak agintzen dionean. Marratik metro bateko tartea onartuko da, seinaleak jotzen duen unean. Baina horretarako, seinalea entzuten denean segurtasun eremuaren barrenean egon beharko du.

-Izangaia marjinaren barrenean ez badago seinalea entzuten denean, behin bakarrik.

Puntuazioa: izangai bakoitzarentzat proba bukatzen den arte pasatako tarteen araberakoa izanen da (tarte bakoitza minutu batekoa da gutxi gorabehera), eskala honi jarraikiz:

PUNTUAZIOAK/

ALDIAK

EZ GAI

5 PUNTU

6 PUNTU

7 PUNTU

8 PUNTU

9 PUNTU

10 PUNTU

GIZASEMEAK

10 baino gutxiago

10etatik 11ra

11,5

12

12,5

13

13,5

EMAKUMEZKOAK

8 baino gutxiago

3tik 9ra

9,5

10

10,5

11

11,5

5. Indar-erresistentziaren eta koordinazioaren proba. (Alboko jauzien testa).

Deskribapena: lurretik 20 zentimetrora dagoen listoi baten gainetik jauzi eginen da, 30 segundoz etenik gabe, oinak bata bestearen ondoan edo parez pare daudela. Zenbat jauzi egiten diren kontatuko da.

Jauziak egiteko 30 segundo emanen dira, gehienez ere. Balio gabeko saioa izanen da jauziaren erritmoa etetea 30 segundo egin baino lehen, jauzi egitetik geldituta, non ez duen izangaiak proba bukatutzat ematen. Ordu arte egindako jauzi baliodunen kopurua hartuko da kontuan puntuatzeko.

Abiatzeko jarrera: izangaia zutik jarriko da, listoiaren ondoan alboka, bi oinak bata bestearen ondoan edo pare-parean. Kontrolatzaileak "ya" esatean, jauzi egiten hasiko da, etenik gabe.

Bi saio egiten ahal dira. Bigarrena lehenbizikoa baliogabea izan baldin bada eginen da soilik. Gutxienez bi minutuko tartea utziko da bigarren saioa egin baino lehen.

Saio baliogabea izanen da izangaiak honako hauek egiten baditu:

-Listoia botatzen badu.

-Jauzi bat errepikatzen badu listoiaren alde berean.

-Jauziaren erritmoa eteten badu 30 segundo egin baino lehen, jauzi egitetik geldituta, non ez duen izangaiak proba bukatutzat ematen.

-Jauzi bat bukatuta listoia oinen artean gelditzen bazaio.

-Lurra bi oinekin batera ukitzen ez badu.

Puntuazioa: egindako errepikapenen araberakoa izanen da, eskala honi jarraikiz:

PUNTUAZIOAK/

ERREPIKAPENAK

EZ GAI

5 PUNTU

6 PUNTU

7 PUNTU

8 PUNTU

9 PUNTU

10 PUNTU

GIZASEMEAK

30 baino gutxiago

31 - 34

35etik 38ra

39tik 42ra

43tik 46ra

47tik 50era

51 edo gehiago

EMAKUMEZKOAK

20 baino gutxiago

21etik 23ra

24tik 26ra

27tik 29ra

30etik 32ra

33tik 35era

36 edo gehiago

4. ERANSKINA

Deialditik baztertzeko arrazoi medikoak

1. Ikusmena. Begien sistema:

-Zuzendu gabeko begi zolitasuna:

  • 4/10 bi begietan, edo
  • 3/10 begirik okerrenean eta 5/10 hoberenean, edo
  • 2/10 begirik okerrenean eta 6/10 onenean.

-Ikus-eremu monokularra: plano horizontalean ezin da izan 120º-tik beherakoa, eta murrizketa nabarmenik gabekoa izanen da ikus-eremuko meridiano batetik bestera.

-Diplopia.

-Diskromatopsia larriak.

-Estereopsi falta.

-Keratotomia erradiala.

2. Entzutea. Entzuteko sistema:

-500tik 3.000 Hz bitarteko frekuentzietan belarriren batean 45 dB-eko edo gehiagoko galera.

-Orekari loturiko alterazioak, edozein etiologiatakoak.

3. Mintzamena.

-Afasiak, disfoniak, disfemiak (hitz toteltasuna), disartria eta diglosia iraunkorrak, polizia lanetan aritzea zaildu edo galarazten dutenak.

4. Giharren eta eskeletoaren aparatua:

-Artikulazioren baten galera anatomikoa edo ankilosia, eginkizunetarako duen eraginaren arabera.

-Prozesu artikularrak, eginkizunetarako duten eraginaren arabera, zeinahi etiologiaren ondorio direla ere.

-Eskoliosiak, 20º baino handiagoak.

-Zifosiak, 30º baino handiagoak.

-Espondilolisia, espondilolistesia, ornoen bategiteak eta ornoarteko diskoaren arazoak.

-Espondilitis ankilosantea.

-Paget-en eritasuna.

-Osteoporosia eta osteomalazia (eginkizunetarako duen eraginaren arabera).

-Fibromialgia.

-Deformazio anatomikoak, eginkizunetarako duten eraginaren arabera.

5. Digestio aparatua:

-Crohn-en eritasuna eta kolitis ultzeraduna.

-B eta C hepatitisa aktiboa izatea edo birusaren eramailea izatea.

-Gibeleko gutxiegitasuna, ebaluazio mahaiak baloratu beharrekoa.

-Gibeleko zirrosia.

-Behazun-zirrosi primarioa.

-Pankreatitis kronikoa.

-Fibrosi kistikoa.

-Sabelaldeko paretako etena, ebaluazio mahaiak baloratu beharrekoa.

-Eginkarien inkontinentzia.

6. Bihotz-hodietako sistema:

-Bihotzeko gutxiegitasuna, maila guztietan.

-Arritmiak eta blokeoak: aurre-eszitazio sindromea eta bihotzaren erritmoaren edo kondukzioaren alterazio mota guztiak, salbu eta arritmia sinusala, BGE edo BE solteak, 1. mailako blokeo AB, Eskuineko Adarraren Blokeo Osoa eta Ezkerreko Adarraren hemiblokeoak.

-Kardiopatia iskemikoa, maila guztietan.

-Balbulopatiak.

-Miokardiopatiak.

-Perikardiopatia kronikoak.

-Biriketako hipertentsio primarioa eta sekundarioa.

-Arterietako iskemia kronikoaren sindromea.

-Arterietako hipertentsioa (TAS > 140 eta TAD > 90).

-Arterietako hipotentsioa (TAS < 90 eta TAD < 45).

-Zainen eta baso linfatikoen gutxiegitasuna.

7. Arnas-aparatua:

-Arnas-aparatuaren afekzio kronikoak (Bronkitis kronikoa, BBEK, Enfisema, Bronkiektasiak).

-Pleurako isuri berrituak.

-Berezko pneumotorax berrituak.

-Eritasun interstizialak eta/edo biriketako fibrosia.

-Asma eta bronkioetako hipererreaktibotasuna.

8. Nerbio sistema:

-Epilepsia.

-Esklerosi anizkoitza eta bestelako eritasun desmielinizanteak.

-Neurona motorearen eritasunak.

-Ataxiak.

-Buruko eta integrazioko funtzioen alterazioak (arrazoitze abstraktua, oroimena, adimena eta funtzio betearazleak).

-Parkinson-en eritasuna eta bestelako alterazio estrapiramidalak.

-Odol-hodien afekzio iskemikoak, hemorragikoak edo malformazioren baten ondoriozkoak.

-Miastenia larria eta juntura neuromuskularraren bestelako arazoak.

-Bertigoak.

-Siringomielia.

-Hidrozefalia.

-Miopatiak.

-Nerbio-sistema zentralaren lesioaren ondoriozko paralisia.

-Paralisi periferikoak, funtzioetan duten eraginaren arabera.

-Nerbio-sistema periferikoaren eritasunak, funtzioetan duten eraginaren arabera.

-Neke kronikoaren sindromea.

-Anosmia.

-Beste alterazio motore batzuk (tikak, estereotipia motoreak, loaren alterazioak), giza harremanetan eta lanean izan dezaketen eraginaren arabera.

9. Alterazio psikiatrikoak:

-Buruko alterazio organikoak, prozesu automugatuak eta itzulgarriak kenduta.

-Buruaren eta jokabidearen alterazioak, substantzia psikotropikoen kontsumoaren ondoriozkoak (alkohola barne).

-Eskizofrenia eta bestelako alterazio psikotikoak.

-Gogo-aldartearen nahasteak (jokabide bipolarrak, nahaste depresibo errepikariak, depresioaldi handia, nahaste distimikoak).

-Antsietate-alterazioak, ondorio kliniko nabarmena baldin badute.

-Barne-bultzaden kontrolaren eta izaeraren nahasteak, giza harremanetan eta lanean eragina dutenak.

10. Ugaltze eta gernu aparatua:

-Giltzurruneko gutxiegitasuna, bilakaera eta pronostikoaren arabera.

-Gernu-inkontinentzia.

-Giltzurruneko polikistosia.

11. Sistema endokrinologikoa:

-Ardatz hipotalamo-hipofisarioaren alterazioak.

-Hipertiroidismoa eta hipotiroidismoa, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

-Addison, Cushing, feokromozitoma eta giltzurrunen gaineko guruinen bestelako alterazioak.

-Hipoaldosteronismo primarioa eta sekundarioa.

-Mellitus diabetesa.

-Adenomatosi endokrino anizkoitza.

-Hipoparatiroidismoa eta hiperparatiroidismoa, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

12. Larrua, fanerak eta guruin exokrinoak:

-Orbainak eta larruazalaren prozesu kronikoak, baldin eta haien hedadura, funtzioetan izan dezaketen eragina eta kokapena ikusirik, polizia lanetan aritzea eragozten baldin badiote.

13. Odola eta organo hematopoietikoak.

-Muineko aplasia, gaueko hemoglobinuria paroxistikoa, sindrome mieloproliferatiboak, anemia hemolitiko kronikoak, ß-talasemia anemiadunak.

-Linfomak, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

-Sindrome linfoproliferatibo kronikoak, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

-Mieloma anizkoitza eta Waldeström-en eritasuna.

-Hemofiliak eta hemostasiaren bestelako alterazioak.

-Immunoeskasiak.

-Esplenektomia.

-Antikoagulatzaileak (Heparinak, Sintrom), Interferon, kortikoideak edo EPO erabiltzen dituzten tratamendu kronikoak.

14. Beste batzuk:

-GIB birusaren antigorputzen eramailea.

-Amiloidosia.

-Kolagenosia.

-Lupus eritematoso sistemikoa.

-Artritis erreumatoidea.

-Esklerodermia.

-Sjögren-en sindromea.

-Baskulitisa, ebaluazio mahaiak baloratu beharrekoa.

-Obesitatea (GMI > 25).

15. Orokortasunak:

-Baztertzeko moduko patologiak ebaluazio mahaiak baloratuko ditu funtzioetan duten ondorioen arabera eta polizia lanetan aritzeko pronostikoaren arabera.

-Prozesu neoplasikoetan eta organoen transplanteen kasuetan, ebaluazio mahaiak gaitasuna baloratuko du, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

-Funtzioetan eragina duten beste aparatu edo sistema bateko afekzioak, balorazio mahaiaren iritziz, polizia lanetan aritzea eragozten baldin badute.

Iragarkiaren kodea: F1013308