98. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

GKEentzako diru-laguntzak arautzen
dituen udal ordenantzaren behin betiko onespena

Berriobeitiko Udalak, 2010eko apirilaren 6an egindako bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen GKEentzako diru-laguntzak arautzen dituen udal ordenantza (Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 59. zenbakia, 2010eko maiatzaren 14an).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betikoz onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Berriobeitin, 2010eko ekainaren 24an.-Alkatea, José M.ª Irisarri Ollacarizqueta.

ORDENANTZA, GARAPEN BIDEAN DAUDEN HERRIALDEETAN GARATZEN LAGUNTZEKO PROIEKTUAK GAUZATZEKO DIRU-LAGUNTZAK ARAUTZEN DITUENA

1.-Ordenantza honen xedea da garapen bidean dauden herrialdeetan garatzen laguntzeko proiektuak gauzatzeko behar diren diru-laguntzak emateko prozedura garatzea. Laguntza hauek norgehiagoka bidez emanen dira.

2.-Diru-laguntzen xedea eta helburua.

Ordenantza honen bidez, garapen bidean dauden herrialdeetan gauzatuko diren proiektuak kofinantzatu nahi dira diru-laguntzak emanez. Proiektu horien helburua izanen da tokian tokiko giza garapena sustatzea hainbat arlotan: hezkuntza, prestakuntza, osasuna, etxebizitza, giza eskubideen defentsa, garapen ekonomikoa eta azpiegiturak herrietako edo hirietako komunitateentzako, komunitateek eta horien ordezkariek zuzeneko parte hartzea dutelarik proposatu, kudeatu eta gauzatzean.

Lehentasunez jarduteko eremuak hauek dira ordenantza honetan:

-Oinarrizko beharrizanak asetzeko proiektuak, hala nola:

  • Oinarrizko hezkuntza (oinarrizko ekipamendua, irakasleen trebakuntza, lehen hezkuntza eta eskolaurrea, helduen oinarrizko hezkuntza).
  • Oinarrizko osasuna (osasun hezkuntza, oinarrizko osasun laguntza, oinarrizko azpiegitura, nutrizioa eta prebetzioa, eta gaixotasun infekziosoen kontrola).
  • Biztanleria (ugalketa-osasuna, familia-plangintza, sexu-transmisiozko gaixotasunen aurkako borroka).
  • Ur arazketa eta hornidura (hornidura eta saneamendua).
  • Etxebizitza (eraikuntza merkeak).

-Azken urteko hondamendi naturalek edo gatazka armatuek ukitutako herrietako oinarrizko azpiegiturak berreraikitzeko proiektuak.

-Talde oso ahulak: herri indigenak, gutxiengo etnikoak, errefuxiatuak eta haurrak.

3.-Diru-laguntza eskatzeko betebeharrak eta haien frogabideak.

Diru-laguntza eskatu nahi duten GGKEek edo elkarteek baldintza orokorrak bete behar dituzte, ezin dute eduki ezarritako debekurik eta, horrez gain, honako betekizun hauek bete behar dituzte:

a) Pertsona juridikoak izatea, legeari jarraikiz eratuak eta Garapen Lankidetzarako Espainiako Agentziako Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Erregistroan inskribatuak, eta dokumentazioa eguneraturik edukitzea.

b) Irabazteko asmorik ez edukitzea.

c) Estatutuetan edo aurreko urteetako jarduera memorietan adieraziko da, berariaz, haren helburua dela garapenerako lankidetzarekin eta herrien arteko elkartasunarekin ikustekoa duten jarduerak egitea.

d) Nafarroan edukitzea egoitza soziala edo delegazio iraunkorra.

e) Proiektua egin nahi den tokian bertako lankide bat izatea (kontrapartea). Bazkide hori herri administrazioa edo GGKE izan daiteke; aski izanen da GGKE eskatzaileak delako herrialdean delegazioa edukitzea.

f) Bere helburu sozialak bete ahal izateko egitura egokia izatea eta proposaturiko helburuak lortzeko behar den esperientzia eta gaitasun operatiboa frogatzea.

g) Garapen Lankidetzarako Udal Programaren aurreko deialdietan diru-laguntzarik jaso bada, jarraipen eta justifikazio txostenak egunean eduki behar dira, diru-laguntza eman ezarri zuen deialdiko oinarrietan ezarritakoa betez.

Deialdi honetatik kanpo geratzen dira ondoko hauek:

h) Irabazteko asmoa duten enpresak nahiz bestelako entitateak.

i) Garapen Lankidetzarako Udal Programaren aurreko deialdietan diru-laguntza lortu zuten GGKE edo elkarteak, baldin eta azken urtean ez badituzte jarraipen txostenak aurkeztu (deialdi honetan proiektuak aurkezteko epea bukatzen den eguna kontuan hartuta) eta ez badute behar bezala arrazoitu eta jakinarazi.

Aipatutako betekizunak betetzen direla eta debekurik ez dutela frogatzeko, ondokoak aurkeztu behar dira:

-Erakundearen legezko ordezkariak sinatutako eskabidea. Horren bidez adierazi behar du deialdi honetako eskakizunak betetzen dituela eta berak ordezkatzen duen erakundeak ez duelako inolako debekurik:

-Estatutuak.

-Aurreko urteko jarduerei buruzko memoria.

-Erakunde eskatzailearen eta tokiko kontrapartearen gaineko informazioa (2. eranskinean jasotako inprimakian).

-Eskatutako proiektuari buruzko informazioa (2. eranskinean jasotako inprimakian).

-Erakundeari eskatutako dokumentazioa.

4.-Eskaerak aurkezteko epea eta tokia.

Interesa duten erakundeek eskabidea bete behar dute, deialdi honi erantsitako eredu normalizatuan (I. eranskina), eta haren legezko ordezkariak sinatu behar du.

Eskaerak aurkezteko epea hilabete izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Ordenantza honetako 3. eta 5. oinarrietan aipatutako agiriak eta informazioak aurkeztuko dira eskabideekin batera.

Eskabideak aurkezteko epea ezin da luzatu.

Aurkeztutako eskaerak ez baditu betetzen ordenantzan ezarritako betekizunak eta horrekin batera ez badira aurkeztu ordenantzan ezarritako agiriak, erakunde interesdunari eskatuko zaio gehienez ere hamar eguneko epe luzaezinean zuzen dezala, eta ohartaraziko zaio hala egin ezean eskaera bertan behera utzi duela ulertuko dela, betiere aldez aurretik ebazpena emanen dela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 71. artikuluak aurreikusitakoarekin bat.

Eskaerak Berriobeitiko Udaleko erregistro orokorrean aurkez daitezke.

5.-Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak eta informazioa.

Eskaerei agiri hauek erantsiko zaizkie:

a) Eskabide eredua, 1. eranskinean dagoena.

b) Memoria, proiektua aurkezteko inprimakiaren (2. eranskina) arabera. Memoria horren barruan ondoko alderdiak azaltzeko laburpen orri bat ere sartu behar da, formatu digitalean: eremu geografikoa, proiektuaren testuinguru orokorra, aurreikusitako helburuak, garatu beharreko jarduerak eta bertako bazkidearen aurkezpen laburra.

c) Erakunde eskatzailearen nortasun juridikoa eta erakundearen ordezkariarena frogatzen dituzten agiriak, jatorrizkoak edo kopia baimenduak:

-Estatutuak.

-Garapen Lankidetzarako Espainiako Agentziako Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Erregistroan edo Elkarteen Udal Erregistroan inskribaturik egotearen ziurtagiria.

-Identifikazio Fiskaleko Txartela.

-Erakundearen legezko ordezkaria nor den erakusten duen ziurtagiria (nortasun agiri nazionala, pasaportea edo horien gisakoa).

d) Beste erakunde publiko edo pribatu batzuei xede bererako eskatutako diru-laguntzen zerrenda, halakorik egin bada. Eskatutako diru kopurua, erakundeen izenak eta emandako diru kopurua zehaztu behar dira.

e) Erantzukizuneko aitorpena, erakunde eskatzaileak ordenantza honetako baldintzak betetzen dituela adierazteko (1. eranskina).

f) Erantzukizuneko aitorpena, erakunde eskatzaileak kontratatzeko inolako debeku kausarik ez duela dioena.

g) Diru-laguntza zein banku erakundetan sartu behar den, erakunde haren ziurtagiria; han adieraziko dira kontuaren zenbakia eta titularra. Ziurtagiriak data eguneratua izanen du, eskabideak aurkezteko epearen ingurukoa (aurreko urteetan ere aurkeztua izan arren).

h) Nolanahi ere, gastuen eta sarreren aurrekontu banakatua aurkeztu behar da (eurotan), baita ematen dituen baliabide propioen zerrenda ere. Horrekin batera, beste erakunde publiko edo pribatu batzuei xede bererako eskatutako diru-laguntzen zerrenda jaso behar da, halakorik egin bada. Eskatutako diru kopurua, erakundeen izenak eta emandako diru kopurua zehaztu behar dira.

i) Proiektua eginen den tokia zehazki erakusten duten mapak (estatua, eskualde edo departamentua, probintzia eta udalerria).

j) Proiektua ongi ulertzeko behar den dokumentazio grafikoa, teknikoa, finantzarioa eta bestelakoa, baldin eta garatuko den proiektuari zuzenean lotuta badago.

k) Ahal den neurrian, eranskinetan adierazten diren agiri guztiak formatu digitalean aurkeztuko dira.

c) "Erakunde eskatzailea" eta d) "Bertako bazkidea" ataletan adierazi den dokumentazioa ez da aurkeztu behar baldin eta azken urteko Garapen Lankidetzarako Udal Programan aurkeztu bada eta harrezkero ezer aldatu ez bada. Orduan, erantzukizuneko aitorpen bidez adierazi daiteke noiz eta zein organo edo egoitzatan aurkeztu zen, eman zen (eman bazen) edo gorde zen. Baldintza da haien prozedura bukatu ondoren ez direla bost urte baino gehiago igaro behar.

Xedatutakoa gorabehera, udalak edo bere erakunde autonomoek ezin badute dokumentua eskuratu, eskatzaileari eskatu ahal izanen diote aurkezteko edo, bestela, dokumentuan erakusten diren beharkizunak beste bide batzuen bidez frogatzeko, ebazpen proposamena eman aurretik.

Eskabideekin batera ez bada aurkezten erakunde eskatzaileari buruzko dokumentazioa, klausula honetan azaldutakoa, Berriobeitiko Udalak 10 eguneko epea utziko du, jakinarazi eta biharamunetik hasita, falta diren agiriak aurkeztu eta egindako akatsak zuzentzeko; hori, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71. artikuluarekin bat. Eskatutako hori ez bada emandako epean betetzen, eskabidea artxibatu eta eskatzaileak atzera egin duela ulertuko da.

6.-Proiektuak: Eskaeren betekizunak, gehieneko kopurua eta balorazio-irizpideak.

Diru-laguntza eskatzeko, proiektuek edo jarduketek baldintza hauek bete behar dituzte:

a) Ordenantza honetan adierazitako printzipioekin eta lehentasunekin bat etortzea.

b) Emaitzei, jarduerei eta proiektua gauzatzeko behar diren baliabideei buruz informazioa nahikoa ematea.

c) Proiektua gauzatzeko ardura duen erakundearen helburuen eta lan esperientziaren berri ematea; behar adina informazio.

d) GGKE horrek proiektua sakonki ezagutzen duela erakustea eta tokian tokiko GGKEarekin edo komunitate hartzailearekin ezarriko diren harremanak azaltzea, lagundutako egintzaren jarraipena egiteko.

e) Aurreikuspenen arabera, lagundutako egintzak 24 hilabete baino gehiago ez irautea.

f) Proiektua egin nahi den tokian bertako bazkide bat izatea. Bazkide hori herri administrazioa edo GGKE izan daiteke; aski izanen da GGKE eskatzaileak delako herrialdean delegazioa edukitzea.

g) Sendagaiak dohaintzan ematearekin edo jendearen eskura jartzearekin zerikusia duten jarduerak dituzten proiektuak, Osasunaren Mundu Erakundeak 1996an sendagaiak dohaintzan emateari buruz ezarritako jarraibideei lotuko zaizkio.

Erakunde eskatzaile bakoitzak garapen proiektuak kofinantzatzeko eskabide 1 aurkeztu ahal izanen du, gehienez ere (Erakunde bakoitzak proiektu bat).

Diru-laguntzen deialdi honetako eskabideen balorazioa bi fasetan eginen da. Lehenengo fasean irizpide hauek erabiliko dira:

-Proiektuaren kalitate teknikoarekin eta aurkeztutako informazioarekin zerikusia dutenak: 40 puntu.

  • Proiektua zein ingurutan garatuko den azaltzen duen informazioa (herrialdea eta jarduketa eremua).
  • Garatu beharreko proiektuari buruzko informazioa.
  • Proiektua zein sektoretan sartzen den, sektore haren egoerari buruzko informazioa (ingurunea, baliabideak, azpiegiturak...).
  • Egintzaren beharra erakusten duten arrazoiak, zehaztutako helburuak eta proposatutako jarduerak koherenteak izatea haien artean.
  • Egintzaren bideragarritasun teknikoa; atal honi buruzko informazioa ezinbestekotzat jotzen da ekoizpena eta azpiegiturak ukitzen dituzten proiektuen kasuan.
  • Proiektuak iraunkortasuna izanen ote duen, diruz lagundutako egintza bukatutakoan.
  • Proiektuaren osagarritasuna eremu horretan gauzatzen diren bestelako garapen ekintzekin.

-Egile edo jarduleen gaitasunarekin eta haien harremanen kalitatearekin zerikusia dutenak: 22 puntu.

  • Tokian tokiko kontrapartearen esperientzia eta gaitasuna, eta herritar onuradunekin eta garapenerako lankidetzako beste entitate batzuekin edo tokiko erakundeekin duen harremana.
  • Gizarte erakundeek tokiko erakundeetan beste erakunde edota instituzioekin (garapen kontseiluak, mahai sektorialak eta abar) batera parte har dezaten sustatzea.
  • Pertsona onuradunek parte hartzea proiektua proposatu, gauzatu eta kudeatzeko lanetan.
  • Proiektuaren hartzaile diren herritarrak ordezkatzen dituen toki erakunde batek nola edo hala parte hartzea edo abala ematea.
  • GGKE eskatzailearen esperientzia eta haren jarraipen gaitasuna, eta, bereziki, udalaren aurreko deialdietan diruz lagundutako proiektuen kudeaketan erakutsitako gaitasuna.
  • GGKE desberdinen parte hartzea proiektuaren aurkezpenean eta garapenean.

-Proiektuaren gizarte helburuekin eta edukiekin zerikusia dutenak: 24 puntu.

  • Generoaren ikuspuntua sartzea proiektuan, eta emakumearen bizi baldintzak hobetu eta haren eskubideak nahiz aukerak bultzatzea.
  • Giza eskubideak bultzatu eta babestea.
  • Lanbide heziketa; bereziki, sektore behartsu edo baztertuetan.
  • Komunitatearen antolaketa eta parte hartzea sustatzea.
  • Proiektuak herrialdeko politiketan eta zerbitzu publikoetan izan behar duen eragina.
  • Ingurumenean duen eragina (halakorik behar bada).
  • Komunitate onuradunaren kultur nortasunaren errespetua (halakorik behar bada).

-Ordenantzan ezarritako lehentasunei noraino egokitzen zaien jakitearekin lotura dutenak: 5 puntu.

  • Oinarrizko beharrizanak asetzea.
  • Talde oso ahulak: herri indigenak, gutxiengo etnikoak, errefuxiatuak eta haurrak.

-Aurrekontuarekin zerikusia duena: 6 puntu.

  • Kofinantzazio baldintzei eta ezarritako mugei egokitzea.
  • Proposatutako jarduerei egokitzea.

-Lankidetza deszentralizatuaren batasuna: 3 puntu.

  • Lehenago (azken bi urteetan), eremu berean, udal honek lagundurik gauzatutako proiektu edo programa baten jarraipena izatea egintza.
  • Beste udal batzuek edo lankidetza deszentralizatuko beste erakunde batzuek proiektuari laguntzea, azken bi urteetan.

Bigarren fasera pasatzeko, proiektuak gutxienez 60 puntu eskuratu beharko ditu.

Bigarren fasean, eta udalak garapenerako lankidetzaren esparruan txiroenak diren herrialdeei lagun diezaien, Nafarroako Lankidetzarako I. Plan Zuzentzailean (2007-2010)Espainiako Lankidetzarako 3. Plan Zuzentzailearen (2009-2012) aurrerapenean ezarritakoa beteko da.

-Lehenengo fasea gainditu duten proiektu guztiei fase horretan lortutako puntuek beste 10 puntu gehituko zaizkie, baldin eta CAD-ELGAk 2008-2010 aldirako eman duen Aurrerapen Gutxieneko Herrialdeen zerrendako herrialderen bat bada horien xedea.

GGKEei emandako diru-laguntzek zuzeneko lotura izanen dute aurkeztutako proiektuak izandako puntuazioarekin; horretarako, ehunekoen tarte batzuk ezarriko dira.

7.-Diruz lagun daitezkeen gastuak: Ezaugarri orokorrak.

a) Udalak ordenantza honen babesean garapenerako lankidetzarako ematen dituen diru-laguntzek finantzatzen diren proiektuen edo jardueren zuzeneko eta zeharkako gastuak estali ahal izanen dituzte.

b) Diru-laguntzak erabili ahal izanen dira bai materialak, horniketak, ekipoak edo ekoizpeneko beste aktibo batzuk erosi eta garraiatzeko gastuei aurre egiteko, bai proiektuari zuzenean lotutako langileek eta funtzionamenduak ekarritako gastuak ordaintzeko.

c) Salbuespen gisa, lurrak edo ondasun higiezinak erosteko erabiltzen ahalko da diru-laguntza; baina, betiere, legezko egoeraren berri ematen duten eta benetan erosten ahal direla frogatzen duten agiriak aurkeztea izanen da baldintza. Gainera, ondasun horien titulartasuna behar du izan proiektua zein tokitan egiten den bertako jendea ordezkatzen duen erakunde batena. Azken baldintza hori aplikatzekoa da eraikin berriak altxatzeko proiektuen kasuan ere.

d) Ondasun inbentariagarriak eskuratu, eraiki, zaharberritu eta hobetzen direnean, GGKEk edo erakunde onuradunak diru-laguntza emateko xede izan zen horretara bideratu beharko ditu ondasunak; erregistro publikoan inskriba daitezkeen ondasunak badira, gutxienez zazpi urtez bideratu beharko ditu eta gainerako ondasunak badira gutxienez bi urtez. Erregistro publikoan inskribatzen ahal diren ondasunak izanez gero, eskrituran adierazi beharko da inguruabar hori, bai eta emandako diru-laguntzaren zenbatekoa ere; halaber, erregistro publikoko inskripzioan zehaztasun horiek jasoko dira. Diru-laguntzen bidez erbesteratutako lankide boluntarioen gastuak ordaindu ahal izanen dira, egoki denean; baina horretarako, diruz lagundutako proiektuaren xedearekin lotuta daudela frogatu beharko da. Alderdi honen zenbatekoa, gehienez ere, diru-laguntza osoaren %10 izanen da.

e) Kreditua behar duten esku-hartzeetan, finantzatu diren zuzeneko gastuen %20 izanen da gehienez txandakako funtsa. Txandakako funtsa kudeatzen duen erakundeak finantzen eta kontabilitatearen kanpoko auditoretza aurkezteko eskatu ahal izanen du.

f) Gastu finantzarioak, notarioenak eta erregistrokoak eta bankuaren bermearenak diru-laguntzaren xede izaten ahalko dira, jarduerari zuzenean lotuak badaude eta hura prestatu edo burutzeko ezinbestekoak badira.

g) Zeharkako gastutzat joko da GGKE edo erakunde eskatzailearen ohiko funtzionamenduari dagokiona eta, arrazoizko moduan behar den neurrian, diruz lagundutako esku-hartzea gauzatzeko euskarri erabiltzen dena; hori guztia, betiere, oro har onartutako kontabilitate printzipioak eta arauak betez.

h) Zeharkako gastuetarako (administraziokoak eta kudeaketakoak) diru-laguntza lortzen bada, horiek ez dute aurrekontuaren %7 gainditu behar.

i) Dena den, emandako diru-laguntzen zenbatekoak ez du inoiz gaindituko -beste erakunde edo entitate pribatu zein publikoen laguntzekin batuta- egin beharreko proiektuaren kostua.

8.-Diruz lagundutako jardueraren bateragarritasuna eta bateraezintasuna.

Deialdi honetako diru-laguntza bateragarria da edozein administrazio, erakunde edo pertsonak xede berarekin emandako beste diru-laguntza batzuk hartzearekin, baina diru-laguntzen zenbatekoa ez da inoiz izanen diruz lagundutako jardueraren kostua baino handiagoa.

9.-Diru-laguntzak bideratzeko eta ebazteko organo eskudunak.

Deialdi honetan aurkezten diren eskaerak Garapen Lankidetzarako Udal Programaren bidez baloratuko dira; honek, hain zuzen, ofizioz gauzatuko ditu ebazpen proposamena emateko kontuan hartzen diren datuak zehaztu, eskuratu eta egiaztatzeko behar diren jarduketak. Aurkeztutako eskabideak baloratuta, txosten teknikoa eginen da eta hori Balorazio Batzordeari igorriko zaio. Honek txosten arrazoitua prestatuko du, egindako ebaluazioaren emaitzak zehazteko.

Osoko bilkurari dagokio diru-laguntzak emateko prozedura ebaztea.

10.-Ebazteko eta jakinarazteko epea.

Ebazpena emateko eta jakinarazteko epea gehienez ere sei hilabetekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita.

Epe horretan ebazpen espresik ematen ez bada, eskaera ezetsitzat joko du eskatzaileak.

11.-Jakinarazteko edo argitaratzeko bidea.

Laguntza emateko ebazpena eskatzaileei jakinaraziko zaie Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58 eta 59 artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, eta amaiera emanen dio administrazio bideari. Haren kontra zein errekurtso diren bidezko, zein organo administratibori eta judiziali aurkeztu eta zein duten epea adierazi beharko da; haatik, interesdunek beste bat egokitzat joz gero, hura erabiltzen ahalko dute.

Laguntza emateko ebazpena partaide guztiei jakinaraziko zaie, honakoak adierazita: deialdia, dagozkion aurrekontuaren kreditua eta programa, erakunde onuraduna, ematen den diru-kopurua eta diru-laguntzaren xedea.

12.-Ordainketa.

Aldez aurretik emanen da diru-laguntza, ordainketa bakar batean. Ordainketa hori bi hilabeteko epean eginen da, gehienez ere, organo eskudunak ebazpena ematen duenetik aitzina.

Diru-laguntza eman baino lehen ez da bankuko abalik eman behar berme gisa, irabazteko asmorik ez duten erakundeentzako diru-laguntzak direlako eta, hauek, garapenerako lankidetzari lotuta daude jarduera humanitarioak garatuko dituztelako. Nolanahi ere, oinarri hauetan diru-laguntzak kontrolatu eta justifikatzeko bideak ezarri dira, baita jasotako diru-kopuruak itzultzeko eta zehapenak ezartzeko bideak ere.

Diru-laguntzaren izaera aintzat hartuta, Berriobeitiko Udalak ofizioz kitatu ahal izanen ditu, aldez aurretik, diru-laguntzen onuradunengandik kobratzeke dituen zorrak, edo horien parte bat, diru-laguntza horiek zor dituzten kopuruekin konpentsatuta.

13.-GGKEaren edo erakunde onuradunaren betebeharrak.

Honako hauek dira onuradunen betebeharrak:

a) Eskabidean adierazi bezala gauzatzea proiektua. Diru-laguntza jaso ondorengo 2 hilabeteetan hasiko da proiektua, ez beranduago, ezinezkoa ez bada, behintzat, arrazoi bereziak edo ezinbesteko arrazoiak direla medio; inguruabar horiek justifikatu egin beharko dira.

b) Organo emailearen aurrean betebeharrak eta baldintzak bete direla, diru-laguntzaren xede den jarduera egin dela eta diru-laguntza hartzeko helburua lortu dela justifikatzea, 15. klausulan zehaztu diren jarraipen eta justifikaziorako tarteko eta amaierako txostenen txostenen bidez.

c) Organo emailearen egiaztapenak onartzea, baita kontrol organo eskudunek egin dezaketen beste edozein egiaztapen eta kontrol finantzario ere, eta jarduketa horietan eskatzen zaizkien argibide guztiak ematea.

d) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrolaren xede izaten ahal diren bitartean.

e) Lagundutako jarduera finantzatzeko lortutako beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea organo emaileari. Egoera hori jakin bezain laster emanen da haren berri eta, betiere, jasotako dirua zertan erabili den justifikatu baino lehen.

f) Diru-laguntzak emateko kontuan hartu ziren inguruabarretan, betekizunetan eta baldintzetan izan diren aldaketa guztien berri ematea Berriobeitiko Udalari eta, behar izanez gero, haren baimena eskatzea, ordenantza honetako 16. klausulan jasotakoa betez.

14.-Funtsezko aldaketak.

Esku-hartzea gauzatzen den bitartean aurreikusi ez diren inguruabarrak gertatzen badira, eta hauek esku-hartzea erabat aldatu edo zailtzen badute, GGKEaren edo erakunde onuradunaren egoitzan, soilik hartuko dira funtsezko aldaketatzat honako hauek: helburuak, biztanle onuradunak, lurralde kokapena, bertako bazkidea eta eskabidean adierazitako aurrekontua %20 gehitzea.

Aldaketak bideratu ahal izateko eskabide arrazoitua aurkeztu behar da udaletxean, inguruabar horiek gertatu direnetik gehienez ere bi hilabetetan, baita programa honetan emandako aldez aurreko onespena ere.

Esku-hartzeak gauzatzen diren bitartean gertatutako gainerako gorabeherak eta aldaketak egoki diren jarraipen txostenetan edo amaierako txostenetan jasoko dira.

15.-Justifikazioa.

1. Diruz lagundutako proiektuak gauzatzeko ardura duten GGKEek edo erakunde onuradunek proiektuaren garapenari buruzko txostenak emanen dituzte, lanak deskribatzeko eta finantza egoera azaltzeko; Berriobeitiko Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dituzte, urtean behin (3. eranskinean dago eredua); salbu eta aurkeztea galarazten duen arrazoi justifikatua badago. Kasu horretan ezintasun hori idatziz jakinaraziko zaio Garapen Lankidetzarako Udal Programari, eta honek baloratu eta onartu egin beharko du:

a) Lehen txostena (partziala edo amaierakoa, proiektuaren ezaugarriak aintzat hartuta) urtebete igaro baino lehen aurkeztu behar da, diru-laguntza jaso denetik zenbatzen hasita.

b) Hurrengo txostena (amaierako txostena), diru-laguntza ordaindu zenetik 25 hilabete igaro baino lehen aurkeztu behar da (jarduera egiteko epea amaitu denetik hilabetera).

2. Garapen Lankidetzarako Udal Programaren bidez finantzaketa jaso duten GGKEei edo erakunde onuradunei eskatu ahal izanen zaie proiektuen garapenaren berri emateko, ordenantza honetako 13. klausulan onuradunei ezarritako betebeharrak eragotzi gabe.

3. Jarraipenerako urteko txostenetan eta amaierako txostenean honako agiriak jaso behar dira:

a) Diru-laguntzaren zenbatekoa bertako bazkideari edo kontraparteari bidali izanaren egiaztagiria, aplikatu den aldaketa mota zehaztuz.

b) Tokian tokiko lankide edo kontrapartearen legezko ordezkariak sinatutako agiria, diru-laguntza han jaso dutela ziurtatzen duena.

c) Jarduketak eta gastua justifikatzen dituen kontua: Txosten teknikoa eta finantza-kontabilitate txostena, proiektuaren garapenari buruz (3. eranskinean dago eredua). Gutxienez honako agiriak jaso beharko dira:

-Proiektuaren burutzapenari buruzko memoria zehatza, onuradunak sinatuta.

-Egindako gastuen eta lortutako diru-sarreren zerrenda izenpetua eta ordenan zenbakitua, kontzeptuen arabera ordenaturik eta zenbatekoak guztira emanik.

-Aurreko zerrendarekin batera egoki diren frogagiriak aurkeztu beharko dira: fakturak, ordainagiriak, erakunde jaulkitzaileak sinatuta.

-Diru-laguntza jaso duten administrazio eta kudeaketa gastuak bermatzeko frogagiri egokiak aurkeztu behar dira, gastuen izaeraren araberakoak.

-Hartzailearen ziurtagiria, udalarenak izan gabe proiektuaren xede diren jarduerak finantzatu dituzten diru-laguntzen zenbatekoa, jatorria eta aplikazioa egiaztatzen dituena, baita beste diru-sarrera edo baliabideak ere.

-Beste edozein dokumentazio grafiko nahiz idatzi, borondatez eman nahi dena, diruz lagundutako proiektuaren gauzatzearen edo martxa onaren berri emateko.

4. Diru-laguntza lortutako proiektuen kontrola eta jarraipena egin ahal izanen da, haiek gauzatzeko edozein fasetan, eta proiektuen ardura duten GGKEk eman eginen dizkiote Berriobeitiko Udalari, hark eskatutako informazio eta agiri guztiak.

16.-Jardueraren finantzaketa publikoaren publizitatea.

Diru-laguntzak jasotzen dituen GGKE edo erakunde onuraduna behartuta dago behar bezala iragartzera diru-laguntzaren xede diren programa, jarduera, inbertsio edo jarduketak Berriobeitiko Udalak finantzatu dituela.

17.-Finantza kontrola, arau-hausteak eta zehapenak.

Deialdi honen bidez diru-laguntza jasotzen duten erakunde guztiak egonen dira Berriobeitiko Udalak egiten dituen egiaztapen jarduketen menpe.

GGKEei edo erakunde onuradunei eginen zaie finantza kontrola, honakoak egiaztatzeko asmoz: funtsak behar bezala lortu direla, jasotako funtsak aplikatzeko betebeharrak betetzen direla, diru-laguntza ongi justifikatu dela, aurkeztutako justifikazioaren arabera diru-laguntzaren bidez finantzatu diren eragiketen errealitatea eta erregulartasuna.

18.-Dirua itzultzea.

Kasu jakin batzuetan, jasotako zenbatekoaren zati bat edo zenbateko osoa itzuli beharko da eta, hala badagokio, garapen lankidetzarako proiektu eta hitzarmenen bidez sortu diren diru-sarrera finantzarioak eta diru-laguntza ordaindu den unetik itzuli behar dela erabaki arte diru-laguntzak izan dituen korrituak (Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 30/2003 Legean ezarritako berandutza-korrituak ere eskatuz) itzuli beharko dira. Honako kasuetan itzuli beharko dira:

a) Esku-hartzearen esparruan izan diren emaitzak eta gauzatuko direla jarduerak osorik edo zati batean betetzen ez direnean.

b) Justifikatu beharra betetzen ez denean.

c) Eskatzen ziren baldintzak bete gabe diru-laguntza eskuratzen denean.

d) Emandako diru-laguntzaren xedeak betetzen ez direnean.

e) Edozein arrazoi dela medio, gastuak egiten ez direnean edo Berriobeitiko Udalaren baimenik gabe horietan futsezko aldaketak egiten direnean.

f) Finantza erakundeari diru-laguntza jasotzeko ezarririko baldintzak betetzen ez direnean.

19.-Errekurtsoen araubidea.

Ordenantza honen aurka, baita oinarri hauen aurka eta haiek betearazteko hartzen diren administrazio ebazpenen aurka ere, errekurtso hauetako edozein aurkezten ahalko da, aukeran:

-Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio egintzaren egile den organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bestela, argitara eman eta biharamunetik hasita.

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Berribeitiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunean hasiko da epe hori.

1. ERANSKINA

Eskabidea

Garapen bidean dauden herrialdeekin lankidetza proiektuak aurrera eramateko diru-laguntzen urteko deialdi publikoa

............................. jaunak/andreak (NAN zk.: ..............; bizilekuaren herria: ........................., kalea: .........................., P.K.: ........................, telefono zk.: ..........................) ............................................. entitateko legezko ordezkaria den aldetik (IFK: ..........................................; egoitza sozialaren herria: ....................................., kalea: ........................................................................., P.K.: ..................., telefono zk.: ............................, eta helbide elektronikoa: ...........................) , honakoa

ADIERAZTEN DUT:

-Nik ordezkatzen dudan GGKEk edo erakundeak biltzen dituela "Garapen bidean dauden herriekiko Lankidetza Proiektuak" egiteko diru-laguntzen urteko ordanantza publikoko oinarrietan eskatzen diren baldintzak.

-Nik ordezkatzen dudan erakundeak ez duela kontratatzeko inolako debekurik.

Horregatik,

ESKATZEN DUT:

Diru-laguntza emateko proiektu honetarako.

1. Horretarako, eskatutako agiriak erantsi dira eta ordezkariak haien egiazkotasuna adierazi du.

.................(e)n, 20.....ko .............aren ..............(e)an.

(Eskatzailearen sinadura)

Erantsitako agiriak:

-

-

BERRIOBEITIKO UDALEKO ALKATE UDALBURUA.

2. ERANSKINA

Proiektuak aurkezteko inprimakia

GGKE ESKATZAILEAREN DATUAK

GGKEaren izen osoa eta siglak

IFK:

Legezko helbide osoa:

Posta kodea:

Herria:

Probintzia:

Eratu zen eguna:

Izaera juridikoa:

Telefonoak:

Faxa:

Posta elektronikoa:

Proiektuaren arduraduna:

(Izen-deiturak)

Kargua:

Harremanetarako

telefonoa:

GGKEaren legezko ordezkaria (izen-deiturak)

Harremanetarako

telefonoa:

Datuen babesa.-Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoan ezarritakoa betez, esan behar da jasotako datuak (horien xedearen arabera) Berriobeitiko Udalaren titularitateko fitxategi automatizatu batean sartu ahal izanen direla. Halaber, jakitera ematen dizugu baduzula datu horiek eskuratu, aldatu, baliogabetu eta horien kontra egiteko eskubidea. Halako eskubidea gauzatzeko, Berriobeitiko Udalaren Erregistro Orokorrera jo dezakezu.

A.1) Proiektuaren aurkezpena:

Proiektuaren izenburua:

Herrialde hartzailea:

Kokapen geografikoa (departamendua, probintzia, udalerria, kantoia...)

Berriobeitiko Udalak proiektu hau aurrerago finantzatu du? BAI [ ] EZ [ ]

Abiatze data

Amaiera data

Lankidetza sektorea

A.2) Aurrekontuaren laburpena:

AURREIKUSITAKO FINANTZAKETA

GASTUAK

Berriobeitiko Udala

Eraikuntza eta lurrak

Nafarroako Gobernua

Ekipamenduak, materialak eta horn.

Bertako korporazioak

Bertako langileak

Estatuko Administrazioa-AECI

Erbesteratutako langileak

Beste auton. erki. batzuk

Bidaiak eta egonaldiak

Europako Erkidegoa

Funtzionamendua

Herrialde hartzaileko bazkideak

Ebaluazioa

Funts propioak

Bestelakoak

Beste finantzabide batzuk (zehaztu zein)

Administrazio gastuak

Osotara

Osotara

Zenbatekoak eurotan eman behar dira.

A.3) Proiektuaren laburpena:

Proiektuaren laburpena gehienez orri batean laburbildu behar da: kokapen geografikoa, proiektuaren testuinguru orokorra, aurreikusitako helburuak, garatu beharreko jarduerak eta bertako bazkidearen aurkezpen laburra (orri honen kopia bat formatu digitalean eman behar da).

B) Proiektuaren deskribapena.

1. Zein dira proiektua gauzatuko den inguru horretako testuinguru geografiko, sozial, kultural, ekonomiko eta politikoaren ezaugarririk garrantzitsuenak?

2. Oinarritzat hartu diren azterlanak, horrelakorik egin bada.

3. Proiektuaren helburuak.

4. Espero diren emaitzak.

5. Garatuko diren jarduerak.

6. Nola bermatuko da proiektuaren bideragarritasuna (teknikoa, ekonomikoa eta soziokulturala)?

7. Nola bermatuko da proiektuak etorkizunean izanen duen iraupena, behin gauzatu denean?

8. Pertsonez osatutako zein kolektibori dago zuzenduta proiektua?

-Zuzeneko onuradun kopuruaren zenbatespena.

-Zeharkako onuradun kopuruaren zenbatespena.

-Inguruan dagoen biztanle kopuruaren zenbatespena.

9. Proiektua plan edo programa handiagoan sartzen da?

10. Bertako GKEaren edo kontrapartearen gainean, honakoak bete:

-Helburuak eta inguru horretan izandako lan esperientzia.

-Lotura onuradunekin.

-Azaldu zein den finantzaketa eskatu duen erakundearen eta bertako GKEaren edo komunitate hartzailearen artean ezarri den lotura, diru-laguntza jasoz gero proiektuaren jarraipena egin ahal izateko.

11. Idatzi proiektuan azpimarragarriak diren alderdiak, eta eman nahi duzun beste edozein azalpen.

C) Aurrekontua eta beharrezko baliabideak.

1. Zein izanen da Berriobeitiko Udalari eskatu zaion diru-laguntzaren xedea?

2. Zein giza baliabide erabiliko dira proiektua garatzeko? (langile ordainduak eta borondatez lan eginen dutenak).

3. Zein bitarteko tekniko, material eta ekipamendukoak aurreikusi dira? Idatzi garrantzitsuenak.

D) Proiektuaren ebaluazioa eta jarraipena.

1. Barruko zein ebaluazio prozesu gauzatuko da ekintzaren burutzapen prozesu osoan zehar?

2. Idatzi zein izanen diren ebaluaziorako adierazleak, halakorik balego.

3. Kanpoko zein ebaluazio gauzatuko da?

C) Aurrekontua.

KONTU-SAILAK

KANPOKO EKARPENAK

BERTAKO EKARPENAK

GUZT.

Berriobeitiko Udala

Nafarroako Gobernua

GGKE eskatzailea

Beste ekarpen batzuk

(zehaztu zein)

GUZTIRA

Bertako bazkidea

Bestelako ekarpen publikoak

Onurad.

Bestelako ekarpen pribatuak

GUZTIRA

A. Zuzeneko kostuak

A.I. Lurrak eta eraikuntza

A.II. Ekipoak, materialak eta hornidurak

A.III. Bertako langileak

A.IV. Erbesteratutako langileak

A.V. Bidaiak, egonaldiak eta dietak

A.VI. Txandakako funtsak

A.VII. Funtzionamendua

A.VIII. Ebaluazioa

A.IX. Bestelakoak

Zuzeneko kostuen guztizko partziala

Guztizko partzialaren gaineko % (1)

B. Zeharkako kostuak

B.I. GGKE eskatzailearen administrazio gastuak

B.II. Berriobeitiko sentsibilizazioa, proiektuari lotuta

Zeharkako kostuen guztizko partziala

Guztizko partzialaren gaineko % (1)

GUZTIRA, OROKORREAN

Guztirakoaren gaineko % (2)

(1) Zuzeneko/Zeharkako kostuen portzentajea, erakunde/entitate horri eskatutako guztirakoaren gainean.

(2) Erakunde/Entitate bati kofinantzatzeko eskabidearen portzentajea, proiektuaren kostu osoaren gainean.

3. ERANSKINA

Diru-laguntza justifikatzeko txostenaren inprimakia

Berriobeitiko Udalak garapen lankidetzari lotuta finantzatzen dituen proiektuen jarraipena egiteko GGKEei emandako jarraibideak

Diru-laguntza jasotzen duen GGKEk, oro har, honakoak hartu behar ditu kontuan:

1. Udalaren solaskide bakarra izanen da diru-laguntza jaso duen GGKE. Hau da, GGKE onuradunak eginen ditu txostenak eta bestelako komunikazioak, eta ez bertako GKEk (kontraparteak).

2. Diru-laguntza jasotzen duen GGKEk dokumentu honi erantsitako ereduaren arabera bete beharko ditu txostenak; osorik beteko du, jarraian azaltzen diren jarraibideak betez. GGKEk erreportaje grafikorik, gutunik edo bestelakorik bidali nahi badu, eranskin moduan sartuko ditu baina jarraipen txostenaren eredutik argi bereizita.

Ondoren, jardueren gaineko txosten ereduan eskatzen den informazioa zehatz azaltzen da.

Azala

GKEaren izena, proiektuaren izenburua, txostenaren data eta harremanetarako pertsona: Ez da azalpenik behar, edukia argi dago.

Txostenak barne hartzen duen aldia: hilabetea eta urtea adierazita.

Aurkeztutako agiriak: jarri X bat txostenean erantsitako agiriei.

I. Proiektuaren garapenari buruzko txostena

1. Azaldu den aldirako aurreikusi diren helburuak. Azaldutako aldia amaitzen denean, aldi horretarako aurreikusi diren helburuak laburbildu behar dira. Logikoki, bat etorri behar dute atal honetan azaldutakoa eta diru-laguntza eskatzeko asmoz udaletxean aurkeztu zen proiektuaren dokumentazioan adierazitakoa.

2. Proiektua gauzatzean gehitu behar izan diren doikuntzak.

Aldi horretan benetan egindakoaren eta diru-laguntza eskatzeko asmoz udaletxean aurkeztu zen proiektuaren dokumentazioan adierazitakoaren artean gertatu diren okertzeak azaldu behar dira atal honetan. Gatazka armatuen, hondamendi naturalen eta bestelako ustekabekoen ondorioz gertatzen dira normalean okertze horiek, proiektua idazten denetik benetan gauzatzen hasten den arte denbora jakin bat igarotzen delako. Baina okertzerik egon ez bada, utzi hutsik atal hau.

3. Azaldu den aldi horretan egin diren jarduerak eta lortu diren emaitzak.

Azaldu den aldian zehar zein jarduera egin den eta jarduera horiek zein emaitza eman duten laburtu behar da.

4. Hurrengo aldirako jardueren programazioa.

Hurrengo aldirako aurreikusi diren jarduerak labur azaldu behar dira. Amaierako txostena bada, utzi hutsik atal hau.

5. GKEk lortutako emaitzen gainean egindako ebaluazioa.

GKEk atal honetan azaldu behar du proiektuak zein eragin izan duen komunitate onuradunean; proiektua gauzatzeak ekarri dituen hobekuntzei dagokienez interesekotzat jotzen duena azaldu dezake, baita gauzatzeko izan diren arazoak edo proiektua gauzatzearen alderdi txarrak ere.

II. Finantza-kontabilitate txostena

-1. koadroa. Laburpen orokorra:

1. Onartutako diru-laguntza: udalak guztira eman duen diru-laguntza. "Data" izeneko zutabea ez da bete behar.

2. Sarrera eguna. Idatzi zein egunetan sartu zen diru-laguntza GKEaren kontuan.

3. Txostenean justifikatu den gastua. Azaldu den aldian zehar justifikatutako gastua, guztira. Bigarren txostena bada, ez da zenbatu behar aurreko txostenean justifikatu zen gastua. "Data" izeneko zutabea ez da bete behar.

4. Aurreko txostenetan justifikatu diren gastuak. Aurreko txostenetan justifikatu diren gastuen batura, hau da, txosten honetan justifikatu dena alde batera utzita. Lehenengo txostena bada, utzi hutsik atal hau.

5. Jasotako diru-laguntzaren saldoa. Nola kalkulatu: jasotako diru-laguntzari txosten honetan eta aurrekoetan justifikatu dena kendu behar zaio.

-2. koadroa. Proiektua gauzatuko den herrialdera transferitu diren funtsen zerrenda:

Bidalitako zenbatekoa (eurotan): dibisak erosteko zenbatekoak erregistratu behar dira (eurotan).

Dibisaren zenbateko baliokidea: aurreko atalean zehaztutako euroekin erosi den dibisa kopurua (normalean dolarretan edo frankotan).

Truke mota: dibisa bakoitza bertako monetara aldatzeko eragiketa bakoitzaren zerrenda. Bigarren txostena bada, proiektua hasi zenetik transferitu eta jaso diren kopuruak adierazi behar dira, eta ez bakarrik bigarren txostenekoak.

-3. koadroa. Fakturen erregistroa:

Berriobeitiko Udalak emandako diru-laguntzari egotzi dakizkiokeen gastuak.

Koadro honetan lau zutabe daude. "Kontzeptua" izenekoan gastuaren kontu-sailaren izena idatzi behar da. Adibidez, "Eraikitzeko eskulana" atalean kopuru jakin bat gastatu bada, izenburu hori idatzi behar da "Kontzeptua" zutabeko "Langileak" atalean. Ureztatzeko ekiporen bat erosi bada, "Ekipo" kontzeptuaren azpian "Ureztatzeko ekipoa" idatzi behar da. Horrela, gastua ekarri duten kontu-sail guztien zerrenda beteko litzateke, kontzeptuka ordenatuta. Kontu-sail bakoitzaren faktura aurkeztu behar da. "Kontzeptua" zutabean zehazten den zerrendaren arabera ordenatu behar dira faktura guztiak, eta lehenengotik hasita zenbatu behar dira.

"Fakturaren ordena zk." zutabean fakturaren zenbakia idatzi behar da, dagokion gastuaren kontu-sailaren maila berean.

Azkenik, gastua Nafarroan edo proiektua gauzatu den herrialdean egin den kontuan hartuta idatzi behar da zenbatekoa "Balioa eurotan" edo "Balioa bertako monetan" zutabean.

-4. koadroa. Aurreikusitako gastuen eta benetan egindakoen arteko konparazioa:

Atal honetan ondo gogoratu zenbatekoak eurotan eman behar direla bi zutabeetan, eta "Aurreikusitakoa" zutabean idatzi duzuna bat etorri behar dela diru-laguntza eskatzeko asmoz udaletxean aurkeztutako proiektuaren dokumentazioan adierazitakoarekin. Bien artean alde handiak badaude, koadroaren azpian azaldu behar dira.

-5. koadroa. Beste kofinantzatzaile batzuek emandako diru-laguntzari egotzi beharreko gastuen laburpena:

Koadro honetan labur zehaztu behar dira udalarena ez den finantzaketaren bidez proiekturako izan diren gastuak. Ez da gastuaren zati honen gaineko fakturarik aurkeztu behar, ezta "Langileak", "Ekipoa" eta bestelako kontzeptuak banakatu ere. Nahikoa da beste finantzatzaile batzuek emandako kopuruak zehaztea.

III. Administrazio agiriak

GGKE onuradunak honako administrazio agiriak bidali behar ditu:

1. Fakturen zerrenda: jatorrizkoak edo fakturen kopiak, kontabilitateko 2. koadroan jasota bezala zenbatuta.

Fakturen bidez justifikatzen ez diren administrazio gastuek ezin dute gainditu jasotako diru-laguntzaren %2,1. Diru-laguntza jasotzen duen GGKEaren legezko ordezkariak egindako ziurtagiri bidez justifikatu behar dira, eta kontzeptu horri zein zenbateko dagokion adierazi behar da.

2. Fakturen kopiak egiazkoak direla frogatzeko agiriak: GGKE onuradunak idazki labur batean ziurtatu behar du fakturen kopiak egiazkoak direla. Baina jatorrizko fakturak bakarrik aurkezten badira, ez da horrelakorik erantsi behar.

3. Kanpora egindako transferentzien kopia: bankuko kontu-laburpenaren kopiak dira eta horietan trukatu den kopurua, igorlea eta hartzailea zehazten dira. Dibisak eskura ematen badira, bertako GKEk ziurtagiria egin beharko du dirua jaso duela frogatzeko. Atal honetako informazioa bat etorri behar da kontabilitateko 2. koadroan idatzi denarekin.

4. Ekipoaren bidalketa: proiektua gauzatzen den herrialdera ekipoa bidaltzen bada, bertako kontrapartearen ziurtagiria erantsi beharko da. Ziurtagirian ekipoa jaso dela bermatu behar da.

Jardueren gaineko txostena: Garapen bidean dauden herrialdeetan lankidetza proiektuak gauzatzeko diru-laguntzen deialdi publikoa, 2009. urtea.

Proiektuaren izenburua:

GGKEaren izena:

Proiektua finantzatu zuen deialdiaren urtea:

Txostenak barne hartzen duen aldia:

Txostena egin zen data:

Berriobeitiko harremanetarako pertsona eta haren telefono zenbakia:

AURKEZTUTAKO DOKUMENTAZIOA

JARRI

X BAT

Proiektuaren garapenari buruzko txosten berri-emailea.

Finantza txostena, eredu honen arabera

Diru-laguntza bertako bazkideari bidali zaiola frogatzen duen agiria.

Diru-laguntza jaso dela frogatzen duen agiria, bertako bazkidearen legezko ordezkariak sinatuta

Egindako gastuen zerrenda osoa

Egindako gastuen frogagiriak: jatorrizkoak edo fakturen kopia konpultsatuak (administrazio gastuak barne, halakorik balego)

GGKEaren ziurtagiria, fakturen kopiak egiazkoak direla frogatzen duena (egoki bada)

Bertako bazkidearen ziurtagiria, bidali den ekipoa jaso dela frogatzen duena (soilik behar bada)

.......................(e)n, 20.....eko ......................aren ..............(e)an.

(Diru-laguntza jaso duen erakundearen
legezko ordezkariaren sinadura)

I. Proiektuaren garapenari buruzko txosten berri-emailea

1. Azaldu den aldirako aurreikusi diren helburuak.

2. Egin behar izan diren doikuntzak.

3. Azaldu den aldi horretan egin diren jarduerak eta lortu diren emaitzak.

4. Hurrengo aldirako jardueren programazioa.

5. GGKEk lortutako emaitzen gainean egindako ebaluazioa: alderdi positiboak eta negatiboak.

II. Finantza txostena

1. koadroa: laburpen orokorra.

EUROAK

DATA

(urtea/hila/eguna)

Onartutako diru-laguntza

Sarrera eguna:

Txosten honetan justifikatu den gastua

Aurreko txostenetan justifikatu den gastua

Jasotako diru-laguntzaren saldoa

4. koadroa: aurreikusitako eta benetan egindako gastuen arteko konparazioa.

KONTU-SAILA

AURREIKUSIT.(eurotan)

BENETAN EGINDAKOA

(eurotan)

-Langileak

Bertakoa

Erbesteratutakoa

-Materialak, ekipamenduak eta hornidurak

-Eraikuntza

-Bidaiak eta egonaldiak

-Funtzionamendua

-Bestelakoak

-Administrazio eta kudeaketa gastuak

GUZTIRA

Okertzerik egon bada, azaldu ondoren.

5. koadroa: beste kofinantzatzaile batzuek emandako diru-laguntzari egotzi beharreko gastuen laburpena.

FINANTZATZAILEA

BALIOA EUROTAN

BALIOA BERTAKO MONETAN

-

-

-

-

-

GUZTIRA

-Administrazio agiriak:

Orrialde honetatik aurrera ondoko administrazio agiriak erantsi behar dira:

1. Kanpora egindako bankuko transferentzien kopiak.

2. Bertako bazkidearen edo kontrapartearen legezko ordezkariak sinatutako agiria, diru-laguntza jaso dela ziurtatzen duena.

3. Egindako gastua justifikatzen duten fakturen (jatorrizkoak edo kopiak) zerrenda -administrazio gastuak barne, halakorik balego-; ordenatuta egon behar dira, txosten honetako 3. koadroan adierazi bezala.

4. GGKEaren ziurtagiria, fakturen kopiak egiazkoak direla frogatzen duena (soilik egoki bada).

5. Bertako GGKEaren ziurtagiria, bidali den ekipoa jaso dela frogatzen duena (soilik behar bada).

Iragarkiaren kodea: L1011173