98. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEORBURU

Kalifikazio juridikoaren aldaketa
eta besterengarritasuna deklaratzea

Beorburuko Kontzeju Irekiak, 2009ko urriaren 15ean egin bilkuran, honako hau erabaki zuen legez eskatutako quorumarekin:

"Gehiengo osoz erabaki da 1. poligonoko 127 eta 128. lurzatiak bereizten dituen bide publikoaren puska batek okupatutako lursailaren kalifikazio juridikoa aldatzea, jabari publikoko izatetik ondareko izatera pasa dadin, eta orobat, haren besterengarritasuna deklaratzea. 350 metro karratuko azalera du eta xedea da trukatzea Beorburuko 1. poligonoko katastroko 128. lurzatiaren puska batekin. Hori guztia espedientean eranskin gisa jasotako planoari jarraituz.

Erabaki hau argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioetarako."

Beorburun, 2010eko uztailaren 15ean.-Alkatea, Alberto González León.

Iragarkiaren kodea: L1012247