98. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Eskola-jantokietara joateko diru-laguntzaren deialdia

Barañaingo Udalak aditzera ematen du ezen, 2010eko ekainaren 21ean Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako erabakiaren bidez, onetsi zirela 2010/2011 ikasturtean ikastetxeetan diru-laguntzak ematea arautzen duten oinarriak.

Oinarrien xedea: laguntzak ematea, Barañainen bizi eta erroldaturik diren umeak joan daitezen 2010/11 ikasturtean haur eta lehen hezkuntzako ikastetxeetako eskola-jantokietara.

Ikastetxeetan jateko diru-laguntzaz baliatzen diren familiek baldintza hauek bete beharko dituzte.

1. Aita, ama edo izatezko kidea edo tutoreak eta haurrak Barañainen erroldaturik izatea, gutxienez hiru hilabetez eskabidea egin aurretik, bai eta diru-laguntza jasotzen den bitartean ere.

2. Esku-hartze sozialeko prozesu baten barrenean egotea.

3. Familiaren diru-sarrerak, kontzeptu guztiengatik, oinarri hauetako erreferentziako taula ekonomikoetakoak baino apalagoak izatea, familia unitatearen edo bizikidetasuneko unitatearen eta horiek kalkulatzeko aintzat hartutako kontzeptuen arabera.

4. Adieraztea eskola-jantokia erabiltzeko behar objektiboa dutela, eskasia ekonomikoa dela-eta edo eskolatzeari eusteko bermea delako, eta zaintze kaskarrarengatik babesik gabe gera daitezkeen adin txikikoak zaintzeko.

5. Barañaingo Udalarekiko zerga betebeharrak eguneratuak izatea.

6. Udalaren Gizarte Zerbitzuek txosten arrazoitua aurkezten ahalko dute aurreko baldintzetan agertzen ez diren salbuespen egoerei buruz.

Esleitzeko modua: deialdi publikoa.

Gehienez ere aurreikusitako zenbatekoa: 6.500,00 euro, 2010eko irailaren eta abenduaren arteko eperako, eta 12.500,00 euro, 2011ko urtarrilaren eta ekainaren arteko eperako.

Eskaerak. Aurkezteko epea eta lekua: eskaerak, beharrezko dokumentuekin batera, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan aurkeztuko dira, horretarako propio prestaturiko ereduari jarraikiz. Eskaerak aurkezteko epea 2010eko irailaren 15ean hasiko da eta azaroaren 2an bukatuko.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Barañainen, 2010eko uztailaren 15ean.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1012263