98. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

01/2010 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2010eko apirilaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2010eko ekitaldiko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 01/2010 espedientea, kreditu berezi bat sortuta.

Iragarkia 2010eko 77. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 25ean, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki oholean ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketa:

Kreditu berezia.

-Gastu goititua:

6. kapitulua.-Zenbatekoa: 2.292.169 euro.

Gastu goititua, osotara: 2.292.169 euro.

-Gastuaren finantzaketa:

Diru-laguntza, Tokiko Enplegu eta Iraunkortasunerako Estatu Funtsa. Zenbatekoa: 2.292.169 euro.

Gastu beheititua, osotara: 2.292.169 euro.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Barañaingo Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2010eko uztailaren 14an.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1012147