98. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MARTZILLA

Deialdia, D mailako zerbitzu anitzetako enplegatu izateko
2 lanpostu Martzillako Udaleko E mailako funtzionarioei murriztutako oposizioaren bidez betetzeko.
Behin betiko zerrenda

214/2010 ebazpena, uztailaren 26koa.

Alkatetzaren 2010eko martxoaren 9ko 66/2010 Ebazpenaren bidez onetsi ziren deialdia eta oinarriak Martzillako Udalaren zerbitzuan eta funtzionarioaren araubidean D mailako zerbitzu anitzetako enplegatu izateko 2 lanpostu Martzillako Udaleko E mailako funtzionarioei (zerbitzu anitzetako enplegatua) murriztutako oposizioaren bidez betetzeko, 251/1993 Foru Dekretuaren 15.6 artikuluan xedatutakoarekin bat. Deialdia 2010eko 42. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 5ean. Alkatetzak maiatzaren 14ko 145/2919 ebazpenaren bidez deialdiko izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda eman zen eta argitaratu, berriz, 2010eko 70. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 14an. Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu denez, bidezko da onestea izangai onartuen behin betiko zerrenda eta zehaztea oposizioaldiko probak hasteko tokia, eguna eta ordua. Aurrekoa kontuan harturik,

EBATZI DUT:

1. Onestea izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, egazpen honen I. eranskinean dagoena, Martzillako Udalaren zerbitzuan eta funtzionarioaren araubidean D mailako zerbitzu anitzetako enplegatu izateko bi lanpostu Martzillako Udaleko E mailako funtzionarioei (zerbitzu anitzetako enplegatua) murriztutako oposizioaren bidez betetzeko deialdikoa, hori guztia 251/1993 Foru Dekretuaren 15.6 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

2. Adieraztea ezen lehenbiziko ariketa eginen dela 2010eko irailaren 7an, non eta Udal Igerilekuan (Kiroldegia, zk.g.), goizeko 9:30ean. Bigarren ariketa egun berean eginen da, lehenbizikoaren ondotik.

Ariketarako dei bakarra eginen da. Hartara, nortasun agiri nazionala edo baliokidea, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiak baliozkotzat jotzen duen beste nortasun agiri bat aldean dutela agertu beharko dute izangaiek. Azterketara agertzen ez direnak edo nor diren adierazitako moduan frogatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.

3. Ebazpen hau epaimahaikideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki oholean eta Martzillako Udalaren web orrian argitara dadila agintzea.

Martzillan, 2010eko uztailaren 26an.-Alkatea, José María Abárzuza Goñi.

I. ERANSKINA

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Onartuak:

ALFREDO FERNANDEZ MARCOLAIN

JOSE JAVIER LARUMBE WACHSCHUTZ

Iragarkiaren kodea: L1012938