98. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1393/2010 EBAZPENA, ekainaren 29koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, José Ignacio Lizarraga Urdiain jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Orkoiengo Osasun Eskualde Oinarrizkoko zuzendaria, kargutik kentzea xedatzen duena, berak eskatu baitu.

Uztailaren 5eko 225/1992 Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak kargutik kentzen ahal ditu osasun eskualde oinarrizkoetako eta/edo adimen osasuneko sektoreko zuzendariak eta erizaintza unitateko buruak, Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendariak proposaturik.

Hortaz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak xedatutakoari jarraikiz,

EBATZI DUT:

1. José Ignacio Lizarraga Urdiain jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Orkoiengo Osasun Eskualde Oinarrizkoko zuzendaria, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Interesdunak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasi beharko du abiaburuko postuan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea interesdunari, Oinarrizko Osasun Laguntzako Langileria Zerbitzuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuko buruari eta Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzuko buruari, baita Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko ekainaren 29an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F1011733