95. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIORDIA

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Ziordiko Alkatetzak, 2010eko ekainaren 22an haru ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen xehetasun azterlana, 2. poligonoko 993. lurzatiari dagokiona eta Epifanio Baztarrika Letek sustatu duena.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Ziordian, 2010eko ekainaren 22an.-Alkatea, Jesús María Arrese Galbete.

Iragarkiaren kodea: L1012084