95. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

uharte arakil

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Hierros Leitza, S.L. enpresak 2010eko martxoaren 31n Uharte Arakilgo Udaleko Erregistro Orokorrean xehetasun azterlan bat aurkeztu zuen, Iriburu industrialdeko S-1 sektoreko 1. lurzatia antolatzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Etxebizitzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 76 eta 74.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera, baiezko isiltasun administratiboa dela medio onesten dira xehetasun azterlanak hasiera batean, aurkeztu eta bi hilabeteko epean erantzunik jasotzen ez den kasu guztietan. Artikulu berek gaineratzen duten bezala, hasierako onespen hori hilabeteko epean Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzera Udalak bidali ezean, sustatzaileak berak egin dezake.

Aipatutako epeak igarota eta Uharte Arakilgo Udalaren jarduera eza dela eta, Hierros Leitza, S.L.-k aditzera ematen du Iriburu industrialdeko S-1 sektoreko 1. lurzatiko xehetasun azterlana hasiera batez onetsita dagoela eta espedientea jendaurrean egonen dela hogei egunean iragarki hau argitaratzen denetik hasita.

Uharte Arakilen, 2010eko uztailaren 20an.-Administratzailea, Elena Biain Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L1012800