95. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

126/2010 FORU AGINDUA, ekainaren 25ekoa, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariak emana, Martzillako Arau Subsidiarioak 4. poligonoko 124. lurzatian aldatzeko espedientea, Irakaskuntzako ama misiolari kontzepzionistek sustatua, behin betiko onesten duena.

Martzillako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusirik aurkeztutako agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena, bidezkoa da behin betiko onestea.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Behin betiko onestea Martzillako Arau Subsidiarioak 4. poligonoko 124. lurzatian aldatzeko espedientea, Irakaskuntzako ama misiolari kontzepzionistek sustatua, determinazio hauek eginda:

-Uholde arriskua: Ur Baliabideen 2009ko irailaren 14ko txostenean ezarritako determinazioak lotzaileak izanen dira urbanizazio proiektua eta eraikuntza proiektua egiteko, bereziki, Arga eta Aragoi ibaien behealdeko tarteetako uholde arriskuari buruz Nafarroako Goberrnua erredaktatzen ari den azterlanetik heldu diren neurriak.

-Eremu honetan, etxebizitzetarako gehieneko azalera eraikigarri gordina 2.150 m²-koa da, dokumentazio grafikoan eta azalera-lagapen aprobetxamenduen taulan jasota dagoen bezala (agiri teknikoaren 10. orrialdeko akatsa).

2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute legezkotasuna kontrolatzea helburu duen egintza honen kontra, Nafarroako Gobernuari zuzendua, foru agindu hau jakinarazi eta biharamunetik edo, hala denean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

3. Foru agindu hau Martzillako Udalari eta Irakaskuntzako ama misiolari kontzepzionistei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko ekainaren 25ean.-Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilaria, Amelia Salanueva Murguialday.

Iragarkiaren kodea: F1011401